Kontserbatorioa
Musika irakaskuntza arautua
"Irun" Erdi Mailako Kontserbatorioa musika irakasteko zentroa da eta bere helburu orokorra "ikasleei kalitatezko arte prestakuntza eskaintzea eta etorkizuneko profesional horien kualifikazioa ziurtatzea da".
Sartzeko baldintza
Eusko Jaurlaritzak araututako sarrera proba gainditzea.
Irakasten diren espezialitateak eta sartzeko programaketak:
- Kontrabaxua [PDF]
- Flauta [PDF]
- Klarinetea [PDF]
- Saxofoia [PDF]
- Oboea [PDF]
- Fagota [PDF]
- Tronpa [PDF]
- Tronpeta [PDF]
- Tronboia [PDF]
- Tuba-Bonbardinoa [PDF]
- Perkusioa [PDF]
Sarrera eta matrikula
"Sarrera probaren" bidez sartzen da Kontserbatorioan, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak arautua dago proba hori, honako prozesu honen arabera:
- Plaza Eskaintza argitaratzea
Apirilaren bigarren hamabostaldian- 2022 Deialdia [PDF]
- Sarrera proba egiteko izen ematea
Maiatzaren lehen hamabostaldian - "Sarrera proba" egin
Ekainaren bigarren hamabostaldian - Onartutakoak argitara ematea
Probaren egun berean - Matrikularen baieztapena eta ordainketa
Uztailak 15 arte
- Tasak [PDF]
- Sarrera probarako aurreinskripzioa egiteko eredua behera kargatzeko:
- Aurreinskripzioa artxiboa [PDF]
- Proba teoriko-praktikoak [PDF]
- Instrumentuak: Ikusi espezialitate bakoitza.
- Aurreinskripzioa egiteko dokumentua nahi duenaren eskura dago Zentroko Bulegoetan (astelehenetik ostiralera 8:30etatik 18:30etara).
- Aurreinskripzioa eta harekin batera eskatutako dokumentazioa Zentroko Bulegoetan aurkeztu behar da maiatzak 15 baino lehen.
Eskola Egutegi Ofiziala
Zure eskura jartzen dugu eskola egutegi ofiziala, Eskola Kontseiluak onartua eta Hezkuntza Ordezkaritzak baimendua:
- Zentroaren egutegia [PDF]
Guraso-irakasleen arteko elkarrizketak
Ikasturte hasieran
Lehen elkarrizketa lehen hamabostaldian, besteak beste honako hauek azaltzeko: ikasturtean lortu beharreko helburuak, kontuan hartu beharreko zailtasun nagusiak, ebaluazio datak, lan metodoak, asistentziaren garrantzia, zentroaren egitura, etxeko ikasketari probetxu handiagoa ateratzeko aholkuak, eta abar.
Ikasturtean zehar
Irakasle bakoitzak ikasturtean zehar gurasoekin hitz egiteko datak eta ordutegiak jakinaraziko dizkie bere ikasleei. Data horietatik kanpo gai jakin baten inguruan hitz egin nahi bada, irakasleari jakinaraztea aski da.
Notak eta txostenak ematea
Hiruhileko bakoitzaren azken astean.