Kalitatea

Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza lortzeko bidean, Irungo Udal Kontserbatorio eta Musika Eskolak ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria merezi zuela egiaztatu zuen, ER 1015/2001 Enpresa erregistroa, 2001eko uztailaren 6koa.
Nazioarteko ziurtagiri horrek Europan ziurtagiri hori lortzen zuen lehen musika irakaskuntzarako zentro bilakatu zuen Irungo Zentroa.

EUSKALIT-ek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) EFQM eredua kudeaketa hobetzeko erabili eta Bikaintasunaren bidean lan egiteko konpromisoa hartzeagatik, Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma ematen dio Irungo Udal Kontserbatorioari.

Udal Batzarrak, 2013ko apirilak 10a egindako bilkuran, honako erabakia hartu zuen: Irungo Udal Kontserbatorioaren Zerbitzuen Kartaren onartu. Honen bitartez hiritarrei ezagutzera ematen zaie ematen diren zerbitzuak, indarrean dagoen araudiaren arabera erabiltzaleei dagozkien eskubideak eta hartzen diren kalitate konpromezuak.