Beste arrakasta bat Irungo Kontserbatorioan

Zorioneko daude Irungo Kontserbatorioa eta Musika Eskola. Joan den asteburuan, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa egin zen, eta ikastetxeko hiru ikaslek saria jaso zuten:

  • Eneko Dieguez (Saxofoia): 1. Saria, jazz eta musika modernoan
  • Danele Achucarro (Biolina): 2. Saria, soka-instrumentuetan
  • Oier Ciganda (Saxofoia): 2. Saria, zurezko haize tresnetan

Hezkuntzako ordezkari eta Kontserbatorioko presidente Santi Jimenezek zorionak eman nahi dizkie, izan ere "beste arrakasta bat izan du zentroak. Horrek erakusten du Mendibil parkean dauden instalazioetan egunero zer lan egiten den; horrela azaleratzen da tokiko talentu hori, joan den asteburukoak bezalako hitzorduetan. Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiet gurasoei, ikasleei, irakasleei eta Zuzendaritzari, hezkuntzaren eta kulturaren alde egiten duten lanagatik".

X