Jatorria

Musika hezkuntzarako zentroa, Musika Eskola eta Erdi Mailako Kontserbatorioa daude bertan.

LOGSE legea ezarri ondoren sortu ziren, 1992-93 ikasturtean, eta era horretan jarraitu dute musika irakasten, Irungo Udalaren babesean. Mende honen lehen hamarkadetan du horrek jatorria.

LOGSE legean jasotako Musika Prestakuntzaren kontzepzio berria bideratzen dute Irungo Musika Eskolak eta Kontserbatorioak: irakaskuntza arautua eta arautu gabea, aniztasunari erantzuna, dinamismoa eta etengabeko eguneratze pedagogikoa.

Edificio del conservatorio

Hiri erdian dago Zentroa, bide nagusitik (Colon Ibilbidea) gertu, Mendibil deituriko parke ederrean.

Musika irakaskuntzak

Musika eskola
Hasierako maila 6 urtetik aurrera

Oinarrizko maila
(4 ikasturte)
Oinarrizko diploma

Flecha apuntando a la derecha

Maila ertaina
(6 ikasturte)
Errezital Ziurtagiria

Erdi mailako Kontserbatorioa
Musika Eskolako Oinarrizko mailako sarrera-proba

Oinarrizko maila
(4 ikasturte)

Flecha apuntando a la derecha

Maila ertaina
(6 ikasturte)
Titulu profesionala

Prestakuntza praktikoa

Jarduera pedagogikoa sei urtetik aurrera hasten da Musika Eskolan. Mugimendua gorputzaren bidez, gorputz egitura, motrizitatea, erritmoa, doinukera, abesbatza kantua, entzumena eta abar ezagutzeak, jostatze moduan hartuta beti ere, mundu berri eta erakargarri batean sartzeko aukera ematen dio ikasleari, eta mundu horretan, arian-arian, lortu ahal izango du musika hezkuntzako ziklo desberdinak gainditzeko beharreko maila.

Alumnado en clase de lenguaje musical

Alumnado en clase de lenguaje musical

Alumnado en clase de lenguaje musical

Musika Eskola eta Kontserbatorioaren pedagogia helburuen barnean, funtsezkotzat hartzen da ikasleek instrumentu taldeetan integratu eta parte hartzea, ikasle horien pertsona eta arte mailako prestakuntzarako ezinbesteko osagarri gisa.

Gure irakasleak

Gure irakasleak profesional kualifikatuak dira, eta sormenez eta gogoz egiten dute lan, metodologiak eta teknikak kontrastatuz.

Taldean egiten dute lan, mundu osoko irakasleekin jakintzak etengabean trukatuz, mintegiak, masterrak, etengabeko prestakuntza ikastaroak eta abar eginez.

orquesta de cuerda

Beren irakaskuntza jarduerarekin batera kontzertu jarduera garrantzitsua garatzen dute, eta horrek kalitatezko irakaskuntza sortzen du eta Zentroari ospea ematen dio.

Tutoretzak

Musika irakaskuntzaren mundu konplexuak – ezezaguna izateagatik – bere egitura desberdin (arautua, ez arautua), sarrera proba, instrumentu aukeratze, eta abarrekin; eta kontuan izanik ikasleen aniztasuna eta espektatiba desberdinak, banan-banako jarraipena egitera behartzen du, eta gure Zentroan irakasle tutorearen irudiari egokitu zaio ardura hori.

Clase de acordeón

Clase de Danza

Clase de violín

Arau gisa, Instrumentu Irakaslea da tutorea, instrumentua ikasten hasi ez diren ikasleekin ez ezik, kasu horretan Musika Hizkuntzako Irakasleak hartzen baitu beregan lan garrantzitsu hori.