Irungo Udal Haur Eskola “D” ereduko ikastetxea da eta 1986.urtetik darama funtzionamenduan.

Urte hauetan zehar nagusitzat hartu duen helburua leku hezgarri, berezko, pribilegiatu, egoki eta berezia bihurtzea izan da non, Irungo 0-3 urteko haurrak orekaz eta askatasunez, heldu, garatu eta sozializatu daitezen, haur hauen familiei beren seme-alaben zainketa eta heziketa lan garrantzitsuaren osagarritzat eskainiz.

 

2022/23 Aurrematrikula

Escuela Infantil Municipal

Gure ikasleak

Gure ikasleak, 0-3 urteko haurrak, eskolan gertatzen den guztiaren benetako protagonistak dira. Haur hauek, eskubide osoko pertsonak direla, zihurtasunez eta konfidantzaz hazteko bere erreferentziazko helduekin behar dituzten elkar harremanak ezinbestekoak eta oso garrantzi handikoak direla eta, neurri handi batetan, izaki libre, zoriontsu eta orekatuen bilakaera, harreman hauen araberan dagoela, ziur gaude.

Gure lanerako metodoak, inter-erlazioaz gain JOLASA izango du euskarri. Gatazka eta bizipenen ikasketa, laborazioa eta gainditzea eta sentimenduen eta afektuen adierazpenerako, hala nola ikerkuntza, simulazioa eta entrenamenduaren atsegin eta gozamenerako aukera pribilegiatuak eskaintzen dizkigun haurtzaroko berezko eta haurtzaroari datxekion aktibitate bezala ulertzen dugu. Horregaitik gure eskolan jolasa izango dugu bere alderdi desberdinetan.

Escuela Infantil Municipal ALumno jugando

Azkenik, gure eskolak inter-erlazioa, informazio elkartrukea eta haurren familiarekin akordioak hartzea erraztu eta aukera emango dituen, aldez aurretik pentsatutako baliabide eta guneak, izango ditu (Inika Plataforma, Eguneroko elkarrizketa, Elkarrizketa indibidualak, Taldeko bilerak).

Nola len egingo dugu?

Adin hauetako esparru hezgarrian lan egiteko ezinbestekoa dela lehenbizi beraiekin maila oneko lotura afektiboa edukitzea.

Lotura eta Adaptazio Aldia modu honetan antolatzen dugu:

  • Lehendabiziko harremanak, familiaren presentzia eta laguntzarekin eginez.
  • Haur bakoitzaren posibilitateak kontutan hartuz, aldatzen joango diren ordutegi labur eta jansangarriekin.
  • Talde txikiekin hasiko gara. Heldu-hezitzaileak taldeko haur bakoitzari harrera egin eta bakoitzarekin lotura egonkor eta zihurrak sortu ahal izateko.

Honez gain, gure lanean garrantzitsua izango da:

  • Material ezberdin, esanguratsu, eragingarri eta seguruaz egokitzea gune guztiak: mugimendurako guneak (ohe elastikoak, trizikloak, txirristak, kotxe ibiltariak, e.a.) txokoak eta interes guneak (etxea, sukaldea, eraiketak, aurkikuntza, txotxongiloa, ipuina, musika, e.a.) edo tailer guneak adierazpen eta gorputz komunikaziorako, psikomotrizitate erlazionala, grafiko-plastikoa (moduloak, oihalak, kaxak, pintzelak, margotzeko arrabolak, kaballeteak, uretako jolasak eta buztina, e.a.).
  • Ahozko adierazpena eta komunikazioa eta bigarren hizkuntzaren sarrera lantzeko, eguneroko textuinguru eta benetako inter–erlazioaz baliatzea.
  • Eskola bere ormetatik kanpora berraldatzea auzotegia, parkeak, Irungo interes guneak eta kanpoko beste leku batzuk ezagutzeko (irtenaldiak eta paseoak, jaiak, ibilaldiak).

Elikadura

Gure Haur Eskolan bazkal unea, giro afektibo, baikor, seguru, konfidantzazkoa eta lasaiean egiten ahalegintzen gara:

  • Gure eskolak, nahi duenarentzat, jangelako zerbitzua eskeintzen du.
  • Haur bakoitzak bere tutorearekin bazkaltzen du.
  • Catering batek prestatutako bazkariak eskeintzen ditugu.
  • Adinari egokitutako menuak ematen dira.
X