Proiektua hobetzeko jasotako eta aintzat hartutako ekarpenen laburpena

santa elena kalea reurbanizacionGaur egun, oinezkoak ibiltzeko arazoak daude Ama Xantalen kalean, espaloiak estuak direlako eta zolagainak nahiko hondatuta daudelako.

Kontuan izanik Ama Xantalen karrikak Urdanibia plaza eta Dolores Salís bidea lotzen dituela, baita Ama Xantalen zubia, Arbesekiko lotunea, beharrezkoa da esku hartzea; batez ere, oinezkoen ibilerraztasuna hobetzeko eta, bide batez, Ama Xantalen kalea atseginagoa bilakatu eta inguruan integratzeko.

Esku hartzeko oinarrizko proposamena, funtsean, Ama Xantalen kalearen bi aldeetako espaloien zabalkuntzan datza. Horretarako, zeharka aparkatu beharrean ilaran aparkatuko da. Gainera, espaloiak ibilgailuentzako bidearen maila berean jarriko dira, itxura atseginagoa emateko eta oinezkoak eta ibilgailuak elkarren ondoan egoteko.

Ibilgailuentzako bidea bere osotasunean zuzena ez izateko moduan itxuratuko da: bukaera aldean, bihurgune txiki bat jarriko da, zirkulazioa moteltzeko.


Maiatzaren 27tik ekainaren 13ra bitartean garatu zen online prozesua, Santa Elena kalea berrurbanizatzeko proiektuaren inguruko proposamenak aurkezteko, eta 42 proposamen desberdin erregistratu dira beste hainbatek bidalitako 26 jakinarazpenetan (horietako askok proposamen bat baino gehiago jasotzen zituzten).

Partaidetza eta Gardentasun Zerbitzuak sailkatu ditu proposamenak, eta Mugikortasuneko, Bide Publikoko eta Obretako Arloari bidali dizkio, ebaluazio teknikoa egin dezan:

PROPOSAMENAREN ESPARRUA PROPOSAMEN MOTA PROPOSAMENA EGITEKO MEZUEN KOPURUA
Zirkulazioa / ibilgailuen zirkulazioaren kudeaketa / oinezkoentzako kaleak Kale osoa oinezkoentzat egokitzea  4
Ibilgailuen abiadura 20 km/h-ra mugatzea  2
Kalean trafikoa lasaitzeko neurriak hartzea, hala nola kuxin berlindarrak jartzea  2
Dolores Salís kaleko bidegorriari jarraipena ematea, Urdanibia plazaraino, bidegorria bera edo beste formularen bat baliatuz  2
Dolores Salís kalea bitan banatzea, Santa Elena karrikako zirkulazioa murrizteko 1
Oinezkoek lehentasuna duten guneak seinaleztatzea 1
Zamalanak egiteko gune bat egokitzea 1
Aparkalekuak ezkerreko aldean kokatzea eta ibilgailuek zirkulatzeko trazadura zuzen uztea
Zirkulazioa mugatzea; bereziki, autobusena 1
Aparkatzeko bi leku kentzea eta haien ordez bizikletak aparkatzeko gune bat sortzea 1
Zubitiko sarreraren diseinua aldatzea, ibilgailuen abiadura murrizteko
Motoak aparkatzeko gune bat sortzea 1
Lorategiak / zuhaitzak Inguruan (ahal dela, Santa Elena karrikaren eta Dolores Salís arteko elkargunean) zuhaitzak landatzea eta ingurunea berdatzea 1
Berrurbanizazio lanen barruan zuhaitzak sartzea 1
Espaloiak zabaltzea Espaloiak ez zabaltzea, nahikoak direlako eta garaje eta lokalei kalte egingo litzaiekeelako 1
Aparkatzeko lekuen kopurua txikitzea Aparkatzeko lekuen kopurua ez txikitzea eta aparkatu ahal izateari lehentasun handiagoa ematea espaloiak zabaltzeari baino

 7

Aparkatzeko leku gehiago sortzea 1
%100 alde Proiektu osoaren aldeko iritziak 2
 Segurtasuna Urdanibia plazaren inguruko segurtasuna hobetzeko kamerak jartzea
Proiektuaren alderdi estetiko eta funtzionalak Jardinera eta piboteak jartzea, ibilgailuek espaloian ez aparkatzeko 3
Ibigailuek zirkulatzen duten gunea eta espaloiak material desberdinekoak izatea, bata eta besteak bereizteko 1
Ibigailuek zirkulatzen duten gunean ibilgailu astunak (hornikuntza eta garbiketa lanetarako kamioiak) ibili ahal izatea 1
Fatxadetako kableak kentzea eta, horretarako, kaleko azpiegiturak kanalizatzea
Zakarrontziak jartzea 1
Alderdi historikoak kontuan hartzea Iraganaren “memoria” berreskuratzea (errege kotxe eta posta bidearen trazatua eta arrantzaleen txabolen ingurunea) 1
Korrokoitz zubia zena lehengoratzea, hainbat estraturen pean baitago denboran egindako lanen poderioz 1
Izena euskaratzea Izen ofiziala aldatu eta karrika Ama Xantalen izendatzea eta hirian aldaketa hau egiteko dauden kale guztietan aldaketa egitea 1
     
Egindako ekarpenak, guztira: 42
X