Proiektu honen inguruan auzoan irekitako parte hartzeko prozesuaren barruan –2017ko azaroaren 28an hasi zen, Irun Factoryn hasierako zirriborroa aurkezteko bilera irekia eginez– eta udalaren webaren bidez ekarpenak jasotzeko aldia ireki ondoren, jasotako proposamen guztien aurkezpena egin zen maiatzaren 22an.

Ehundik gora bizilagun bildu ziren, Palmera Montero Gunean ,prozesuaren ondorioak ezagutzeko eta herritarren ekarpenak sartuta egindako urbanizazio-proiektuaren lehenengo irudiak ikusteko. Mugikortasuneko, Bide Publikoko eta Obretako eta Herritarren Partaidetzako udal-arloetako arduradunek, proiektua idatzi zuen taldeak lagunduta, parte hartzeko prozesuaren emaitzak eta jarduketaren ildo orokorrak aurkeztu zituzten, eta gero, txanda izan zen, bertaratuek beren iritziak eman zitzaten.

125 ekarpen jaso ziren parte hartzeko prozesuan: 30 haur-guneei buruzkoak ziren; 16, proiektuaren diseinuari buruzkoak; 8, berdeguneen erabilerari buruzkoak; 8, mugikortasunari buruzkoak, eta 84, aparkalekuei buruzkoak. Aparkatzeko arazoari dagokionez, proposamenak aztertu ondoren, 46 bakarrik agertu ziren proiektuan parking-tokiak sartzearen alde; gainerakoek berariaz baztertzen zuten, edo proposatutako proiektua babesten zuten, aparkalekua barne hartzen ez zuena”. Bileran parte hartu zuten asko kezkatuta agertu zirenez gero, konpromisoa hartu zen eremu horretako mugikortasunari buruzko azterketa bat egiteko eta, halaber, obrak iraun bitartean alternatiba bat eskaintzeko: auzoko lurpeko parkingean tokiak merke eskaintzea.

Urbanizatzeko proiektuaren aurkezpenari dagokionez, proiektua idatzi zuen taldeak azaldu zuen zein emaitza izan den jasotako ekarpen guztiak aztertu ondoren eta nola sartu diren proiektura bideragarritasun teknikoa zutenak. Horren ondorioz, pertsonentzat pentsatutako eremu handi baten proiektua aurkeztu zen: berdeguneak, haur-jolastokiak eta adinekoentzako leku bat. Hori guztia, bizilagunek proposatu dituzten elementuekin hobetuta, hala nola haur-parkea estaltzea, kiosko edo antzeko bat jartzea, berdegunea aisia-gune gisa gaitzea piknikeko mahaiekin-eta, eta iturri batzuk eta rokodromo bat jartzea.

Azaroaren 14an, beste bilera ireki bat egin da Palmera Montero gunean. 120 lagun inguru bertaratu ziren, eta han, alde horretan mugikortasunari eta aparkatzeari buruz egindako azterketaren emaitzak azaldu ziren. Orri honetan kontsultatu daitezke emaitza horiek. Aurkezpen horren ondoren, galderen txanda ireki zen, eta bertaratuek galdetu ahal izan zieten udaleko teknikariei aurkeztutako neurketak nola egin ziren; gainera alde horretan aparkatzeko dagoen arazoari buruzko esku-hartze batzuk izan ziren.

  • Inkestak etxez etxe
    Hurrengo urratsa da datu horiekin parte hartzeko prozesu bat irekitzea. Hasteko, aurkezpen osoa udalaren webean kontsultatu ahal izango da ostiral honetatik aurrera, auzokoek eta gainerako herritarrek jakin dezaten. Bileran adierazi zen bezala, inkesta bat banatuko da auzoko etxeetan, bizilagunek zer iritzi duten jakiteko datu horiek ikusita Palmera Monteron eta Arbesen aparkatzearen egoera hobetzeko hartu behar litezkeen neurrien inguruan.
  • Lanak egikaritzen hasteaHoriek duela aste gutxi batzuk esleitu ziren, eta aurreikusita dago aurki hasiko direla lanak, Eusko Jaurlaritzatik etorri behar duen baimena iristen denean, lur horietan iraganeko industri jardueraren ondoriozko kutsaduragatik lurrak kendu behar diren ala ez baimendu behar baitu.
  • Aparkatzeko bonuak obrak egiten diren bitarteanInkesta horiez aparte, auzoarekin hartutako konpromisoa baita, Palmera Montero Guneko lurpeko parkingean alokairuan aparkatzeko eskaintza bat aztertzen ari da inguruko bizilagunentzat. Juan Wollmer plaza urbanizatzeko lanek irauten duten bitartean balioko luke. Aparkatzeko bonuena dagoeneko hiriko beste obra batzuetan, hala nola San Juan plaza eta Hondarribia kalea berrurbanizatzeko obretan, erabili izan den formula bat da. Kasu honetan, 62 toki jarri dira bizilagunek erabili ditzaten.

Vollmer

Vollmer

Vollmer

X