Emigrazioko eraikina zenean zentro sozial berri bat sortzeko proiektua
- Parte hartzeko kanala: Online bakarrik (www.irun.org)
- Parte-hartzaileen autentifikazioa: Ez (parte-hartze irekia)
- Epea: 2021eko otsailaren 19tik 28ra, biak barne.
Otsailaren 19an gaitu zen ekarpenak jasotzeko inprimakia, eta prozesuaren fase honen helburua modu esplizituan azaldu: «San Migel auzoko herritarren proposamen eta ekarpenak biltzeko eta, horrela, beharren programa bat osatzeko, udal teknikariei eraikineko guneak eta ekipamendua egokitzeko proiektua prestatzeko oinarri bat emango diena, partaidetza prozesu bat jarri da abian, eraikinaren beheko solairuko 537 metro karratuetako erabilerak ezartzeko ideiak biltzeko».
ONLINE PROZESUAREN EMAITZAK
42 ekarpen bereizi jaso dira (ez dira kontuan izan bikoiztasunak: bidaltzaile eta eduki berbera duten ekarpenak) eta, horietan, 57 eskaera desberdin daude. Horietako batzuk kontsultaren gaitik kanpo geratzen dira (kanpoan igerileku bat jartzea, eraikin honetara ekartzea Uranzuko merkatuko postuak eta kiroldegi txiki bat egitea bertan...).
PROPOSAMENAREN ESPARRUA | PROPOSAMEN MOTA | ZENBAT PERTSONAK EGIN DUTE PROPOSAMENA |
Kulturgunea - liburutegia | Kultur ekitaldietarako espazioa, liburuak maileguan hartzeko liburutegi publikoarekin eta libre erabiltzeko ordenagailuekin | 2 |
Aurrekoa bezala, baina haurrentzako txokoa gehituta, zenbait jarduerarekin (ipuin-kontalariak, etab.). | 1 | |
Lehenengoa bezala, baina jarduera eta ekitaldietarako espazio balioaniztun zabal bat gehituta. | 4 | |
Berdina + HAZeko arreta-gunea gehituta | 1 | |
Adinekoak | Adinekoentzako espazio soziala bertara eramatea, zerbitzuak zabalduta. | 5 |
Gazteak | Gazteentzako txokoa: ludoteka/liburutegia, musika entzuteko, WiFiarekin, etab. | 4 |
Ikasleak | Ikasketa-gela, CBAko eskaintza indartzeko | 1 |
Desgaitasuna duten gazteak | Desgaitasuna duten gazteentzako aisialdirako eta denbora librerako espazioa, jarduerak egiteko eta asteburuetarako | 1 |
Auzo elkarteak | San Migeleko auzo-elkartearen egoitza bertara eramatea | 3 |
Haurtxoko / Haurrentzako ludoteka | Haurtxokoa gizarte-hezitzaileekin, aisialdiko begiraleekin, arte-jarduerekin... | 6 |
Familientzako espazioa, eurek kudeatua, familiak elkarren artean antolatuta (haurren arteko harremana, baina baita familien gurasoen artekoa ere), haurrentzako jolas-jarduerak antolatzeko, batik bat 0 eta 3 urte artekoentzat. | 1 | |
Erabilera ludiko eta kulturalak | Auzotarrek erabiltzeko elkartea/txokoa, urtebetetzeak, bazkariak eta abar egiteko. | 2 |
Inguruko elkarteek erabiltzeko areto balioaniztunak, erakusketak antolatzeko, hitzaldietarako, proiekzioak eskaintzeko, tailerrak egiteko, etab. | 2 | |
Kontzertu-aretoa | 1 | |
Bertako musikarientzako udalaren grabaketa-estudioa, artistentzako sormen- eta atseden-espazioekin. Kanpoko artistek ere erabiltzeko, tarifa bat ordainduta. | 1 | |
Kulturarteko-tasuna | Gazte eta helduentzako espazioak, elkarrekin harremanetan egoteko jarduerekin. | 1 |
Cesiones a asociaciones/entidades concretas | Lokal zabal bat lagatzea BAF7301 - Burdinbidearen Lagunak elkarteari, aurki beren egoitza galduko baitute tren-geltokia eraberritzeko lanak direla eta. | 5 |
Lokal bat lagatzea CD Bidasoaren jarraitzaileen taldeari | 1 | |
Lokalak/bulegoak lagatzea elkarte jakinei, egoitza sozial gisa erabil ditzaten. | 1 | |
Espacio de estancia / hall | Egoteko hall zabal bat, erreserba egin beharrik gabe, kafe- eta ur-makinekin. Kateako auzo-elkartea aipatzen da antzeko zerbitzu gisa. | 1 |
Otros | Auzotarren bizikletak leku seguruan gordetzeko aparkalekua, bizikletaren erabilera sustatzeko. | 2 |
Kanpoko lorategia aprobetxatzea, adinekoentzako gimnastikarako tresnak eta horrelakoak jarrita. | 1 |
Taula honetan laburbildu ditugu prozesuaren gaiari erantzuten dioten proposamenak:
Oro har, auzo-elkarteak koordinatutako lehen faseko proposamenak berretsi dira (auzoko liburutegia, askotariko xehetasunekin). Proposamen hauek egin ziren orduan:
- San Migeleko auzo-elkartearen bulegoak ekipamendu berrira lekualdatzea
- Auzoko liburutegia: mailegu-zerbitzua, ikasketa-gela, jarduerak antolatzeko gune bat eta haur eta gazteentzako liburutegia.
- Auzoko adinekoentzako zentro soziala lekualdatzea eta gela eta zerbitzuak gehitzea.
- Gune zabal eta balioaniztunak, hitzaldietarako, bideo emanaldietarako, jarduera kultural eta artistikoetarako...
- Gazteentzako gune bat, ordenagailuz eta jokoz hornitua.
- Auzoko eta hiriko beste elkarte batzuentzako guneak.
Gainera, beste iradokizun batzuk ere jaso dira, hala nola ikasketa-espazio bat, egun CBAk eskaintzen duen zerbitzua zabalduko lukeena; bizikletentzako aparkaleku bat, horien erabilera errazteko eta sustatzeko; elkarteek erreserbatzeko aretoak, Palmera Monteron egiten den bezala; edota areto batzuk behin betiko lagatzea elkarte batzuei, batik bat Burdinbidearen Lagunei.
Jasotako eta sailkatutako proposamen hauek Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra arlora bidali dira, teknikoki azter ditzaten. Agerikoa da 537 m2 horietan ez dagoela guztiak sartzerik, eta batzuk lehenetsi beharko dira; izan ere, maizenik aipatu diren proposamenen (Javier Esteban Indart kaleko adinekoentzako espazioa baino apur bat handiagoa izango litzatekeen espazio bat, auzoko liburutegia irakurri/ikasteko espazio txiki batekin, auzo-elkartearentzako bulego bat, haurtxoko bat eta areto balioaniztun bat) metroen baturak espazio osoa hartuko luke.