Oinezkoen eta zirkulazioaren mugikortasuna hobetzea, inguruko itxura orokorraz eta azpiegiturez gain

santa elena kalea reurbanizacion

Irungo Udalak 2020an Anaka etxeen eremua birgaitzeko proiektu bat egitea onartu zuen, hainbat azpiegitura eguneratzeko eta bideak eta oinezkoentzako espazioak berrurbanizatzeko, eremu osoaren itxura orokorra hobetzeko eta oinezkoen eta zirkulazioaren mugikortasuna egungo premiekin bat etor dadin.

Urte horretako otsailaren 6an, Udaleko Zerbitzu Teknikoek egindako proiektuaren hasierako planteamenduaren aurkezpena egin zen Anaka-Puianako Auzo Elkartearen lokalean, auzotarrei irekitako bilkura batean. Bertan, azalpenak eman ziren, zalantzak erantzun ziren eta bertaratutakoen ekarpenak jaso ziren zuzenean.

Hasierako planteamendu hori argitaratzeaz gain, otsailaren 23ra arte, Udalaren webgunean online partaidetza-prozesu bat egon zen zabalik, aurkeztutako proiektu-proposamenari buruzko herritarren proposamenak eta ekarpenak jasotzeko.

SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako pandemiaren etorrerak aurreikusitako epeak atzeratu ditu, eta orain behin betiko proiektua aurkeztu da, Udal Zerbitzu Teknikoek jarduera hori hobetzeko interesgarritzat jo dituzten herritarrek aurkeztutako proposamenak jasoz.

Hurrengo dokumentuan, otsailaren 24an Anaka-Puianako Auzo Elkartearen lokalean aurkeztutako proiektuari buruzko informazio guztia jasotzen da:

X