Palmera Montero Gunea elkarketarako eta dinamizazio sozialerako gunea da batez ere. Oso alor desberdinetan diharduten Irungo hamaika elkarteren egoitza iraunkorra da: Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea Acubi, Oiasso-2000 Auzo Elkarteen Federazioa, Irungo Hiritar Foroa, Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkartea, Luis Mariano Lirika Elkartea, Irun Hiria Musika Banda, Betti Gotti Euskara Elkartea, Bidasoa Atletiko Taldea, Txolarte-Atzegi (Adimen Urritasuna dutenen Gipuzkoako Elkartea), Aurreratu Elkartea eta Adiskidetuak.

Palmera Montero bada, gainera, hainbat areto Irungo elkarte guztien zerbitzura; horiek erabiltzeko aurrez egin behar da erreserba. Areto horietan erakusketak, hitzaldiak, klaseak, tailerrak, proiekzioak, mahai inguruak, eta abar aurki ditzakegu.

Zentroan erreserbatu da tokia Arbesko Auzo Elkartearentzat eta bada lokal bat auzoko adinekoentzat ere.

Azken batean, gizarte, kultura eta elkarte mailan Irunek duen dinamismoaren erakusgarri bikaina da.

palmera montero

Palmera Montero eraikineko sarrerako fatxada

Palmera Montero eraikineko alboko fatxada

Aretoak erreserbatzea

Irungo Udalak Irungo elkarte guztien zerbitzura jartzen ditu Palmera Montero Guneko erabilera anitzeko aretoak.

Erreserba egiteko, alta eman behar duzu Palmera Montero Guneko elkarteen erregistroan eta ondoren, Irun Txartelarekin identifikatzea.

Erabilera anitzeko aretoak erabili nahi dituen elkarte bakoitzak formalki eskatu beharko du Irungo Udaleko erregistroan:

  • Egoitza Elektronikoaren, bidez, horretarako berariazko izapidearen bidez, eta Irungo Udaleko Ordezkarien Erregistroan agertzen den pertsona batek egin beharko du.

Irun Txartela

Ez baduzu eskatu hemen ORAIN, doan da, eta 10 egun baino gutxiagoan izango duzu.

Eta pasahitza gogoratzen ez baduzu hau da irtenbidea

iruntxartelasubvencion

Hitzaldia Palmera Monteroko eraikinaren barruan

Bilera Palmera Monteroko eraikinaren barruan

Elkarteek eta klubek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa dute eskura Palmera Montero Gunearen kudeatzailearekin harremanetan jartzeko.

Lekuen erreserbak kudeatzeko izendatutako pertsonek IRUN Txartela egokitutako erreserben sisteman sartzeko.

COVID-19 koronabirusak motibatutako Palmera Monteroaren funtzionamendu-baldintza bereziak: ikus Udalaren Zerbitzuak eta Ekipamenduak atala COVID-19 deritzonari dagokion orrian, Udalaren web orrian.
X