Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2017/05/25

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Suhiltzaileen Parketik hurbil dagoen bihurguneko sasiak eta zuhaixkak direla eta mantentze lanak indartu behar dira eta buxadurak gertatzen dira hustubideetan.

Hau guztia kokatzen da eremuan gaizki bideratutako euri-urekin dagoen arazo orokorrean.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek arazoa aztertuko dute, jar litezkeen konponbideak baloratzeko.

Amaituta
Amaituta

Udal teknikariak analisia egin, eta ikusi du hosto nahiko daudela, baina ezer berezirik ez.

Igerilekutik Suhiltzaileen Parkerako igoeran burdinazko mutiloi batzuk daude eta ikusgarritasun falta dela eta arriskutsuak dira ibilgailuak pasatzen direnean.

Mutiloiak pintatzea edo ikusgarri bihurtzea proposatzen dute.

Mutiloiak pintatuko dira ikusgarriagoak izateko.

Amaituta
Amaituta

2018ko martxoan eta apirilean, Jaizubia hiribidea zabaltzeko proiektua gauzatzerakoan, kendu egin dira piboteak.

Kendutako piboteek burdinazkoak ziruditen, baina malguak ziren, gainerakoak baino handiagoak, eta, goiko aldean, margotuta zeuden, nabarmenagoak izateko.

Espaloien beheratzea egitea zebrabide guztietan.

Pixkanaka egokituko dira zebrabide guztiak. Aurten horietan batzuetan egingo da jarduketa, eta pixkanaka jarraituko da irisgarritasuna hobetzeko programarekin, zeina hiriko bazter guztietara hedatzen baita.

Prozesuan
Prozesuan

Oztopo arkitektonikoak kentzeko 2018ko kanpainaren barruan Haizeola, Itsasaundi eta Kaskotegi kaleetako eta Eihera plazako oinezkoentzako pasabideak egokitzea aurreikusi zen.

Lanak kontratatu dira dagoeneko, eta, teknikariek jakinarazi dutenez, 2019ko otsailean, laster hasiko dira.

Auzoko tokiren batean estalki bat jartzeko beharra ikusten da (Kateako pilotalekukoaren antzekoa) neguan jarduerak egin ahal izateko.

Ez da aurreikusten proposamen honi baiezkoa ematea.

   

Ping-pong mahai bat jartzea kirol edo jolas eremuan.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Amaituta
Amaituta

2018ko maiatzean, teknikariek jakinarazi zuten bukatua zela ping-pongeko mahaia jartzeko abisua.

Auzoa bidegorrien sarera lotzea. Bidegorria hipikatik pasatzea iradoki dute.

Ez da aurreikusten bizikleta-errei bat jartzea hipikaren lursailetatik.

Momentuz, orduko 30 km-ko errepideak erabiltzea planteatzen da saihesbidea zeharkatzen duen pasabideraino, eta han bizikleten konexioa ahalbidetzen da Mendelurantz.

   

Auzoaren sarrerako toki batzuetako luminariak estalita daude zuhaitzen adarrez. Hori kimatzeko eskatu da.

Zuhaitzak kimatzea eta argiterian eragina duten sasiak garbitzea.

Amaituta
Amaituta

Inausi egin dira Errotaundi ibilbideko eta Tonpes kaleko argiteria publikoa oztopatzen zuten adarrak.

Errotaundi kaleko argiztapena hobetzeko eskatu da.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Amaituta
Amaituta

LDO enpresak egin zuen lana, 2018ko abenduan.

Auzotik hipikara doan tartearen argiteria hobetzea.

Ez da aurreikusten.

   

Eguberritan hobeto argitzea.

Aztertu egingo da, dena den, eguberrietako argiteria merkataritza guneetan instalatzea sustatzen da, merkataritza jarduerari laguntzeko eta erakartzeko.

   

Auzotik hipikarako bidean badago zuhaitz baten gainean eroritako beste zuhaitz bat eta arriskua eragin dezake.

Udal teknikariek egoera aztertu eta kendu egingo da arriskutsutzat joz gero.

Amaituta
Amaituta

Jaizubia hiribidetik Hipikako heztegira daraman bidean, eroritako zuhaitz bat kendu da.

Jaizubia hiribidean, oinezkoak Puianara zuzenean joan daitezen (lehen heskai batzuk zeuden tokian), oinezkoentzat egokitzeko eskatzen da eskaileren aurrean dagoen tokiraino, irisgarritasuna hobetzeko.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek arazoa aztertuko dute eskatzen den oinezkoentzako egokitzapena egitea bideragarria ote den.

Prozesuan
Prozesuan

Bideragarria da Jaizubia hiribidean, Errotaundi ibilbidearekiko bidegurutzearen eta Tonpes kaleko 11. zenbakitik igotzen diren eskaileren arteko tartean, errepidearen ondoko zenbait zuhaitz moztuta. Jarduketa hori oinezkoentzako ardatzak hobetzeko hurrengo kanpainetan sartzea proposatuko da.

Partaidetza bidezko 2019ko aurrekontuen barruan sartu da “Katea (Euskotren) eta Urdanibia-Jaizubia oinez lotzeko konexioaren eraikuntza”.

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Duela gutxi iragarri den obra handiagotzeko eskatu da Suhiltzaileen Parketik hurbilen dauden etxebizitzak hain isolatuta ez geratzeko.

Ez da aurreikusten.

Errotaundi kalean autoen abiadura oso bizia da; beraz, zuzenean trafikoa lasaitzeko eskatzen da eta zebrabide bat jartzeko aukera ere aipatu da. Sarrerako bihurgunean dagoen abiadura moteltzeko gailua ez dela nahikoa uste dute.

Abiadura moteltzeko gailu bat ezarriko da, baina zebrabidea ez da beharrezkotzat jotzen.

Letxunborrorekiko oinezkoentzako konexioa eskatu dute Euskotrenera eta trenbide geltokira joateko.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek arazoa aztertuko dute eskatzen den oinezkoentzako konexioa egitea bideragarria ote den.

Prozesuan
Prozesuan

Oinezkoentzako ardatzak hobetzeko datozen kanpainen barruko jarduketen artean, kontuan hartuko da Jaizubia hiribideko oinezkoentzako tarte berriko (Errotaundi ibilbideko bidegurutzearen eta Tonpes kaleko 11. zenbakiaren arteko) jarduketa, Jaizubia hiribideko oinezkoentzako ardatza osatzeko eta, horrela, Sifra parean Jaizubia eta Letxunborro hiribideak bat egiten dituen bidegorrira sartu ahal izateko.

Partaidetza bidezko 2019ko aurrekontuen barruan sartu da “Katea (Euskotren) eta Urdanibia-Jaizubia oinez lotzeko konexioaren eraikuntza”.

Suhiltzaileen Parkearen ondoko autobus geltokian markesina bat ezartzeko eskatu dute.

Ez da egokitzat jotzen. Geltokia tekniko bat da.

Auzoko aparkalekua handiagotzea.

Orain, behintzat, ez da aurreikusten.

Autobus geltokietan gaur egun dauden markesinak aldatzea, euritik hobeto babesteko erabiltzaileak.

2018ra arte itxaron beharko da, orduan amaituko baita egungo kontratua. Udala gabezia horien jakitun da, eta kontuan hartuko ditu kontratu berria egiteko.

Amaituta
Amaituta

Aurreikuspenen arabera, garraio publikoko geltokietako berinapeen eta informazio euskarri bakartuen fabrikazio, hornikuntza, instalazio, mantentze eta ustiapen publizitariorako kontratu berria 2019ko otsailean esleituko da, eta, kontratua formalizatutakoan, instalazio prozesua hasiko da.

Errepide bikoitza Jaizubia ibilbide osoan.

Ez da aurreikusten.

Errepide bikoitza Jaizubia ibilbidean (54 – 56) Suhiltzaileen Parkeraino.

Ez da aurreikusten.

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Errotaundiko zuzenean autokarabanak eta tamaina handiko ibilgailuak aparkatzea debekatzeko eskatzen da ikusgarritasuna kentzen dutelako zeharkatzekoan.

Udaltzaingoak jakinarazi du ezinezkoa dela ez baimentzea ibilgailu mota hori aparkatzea araudiaren ez betetze bat gertatzen ez bada.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaltzaingoak jakinarazi du araudia urratzen ez bada ezinezkoa dela ez baimentzea horrelako ibilgailuak aparka daitezen.

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Suhiltzaileen Parketik hurbilen dauden etxebizitzetan zaborra biltzeko edukiontziak jartzeko eskatu da. Edukiontzi horia. Lehentasunez.

Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateari helaraztea eskaera, arreta emateko.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Ez dago tokirik oinezkoentzako babesgune oso bat jartzeko. Oro har, ez da jartzen edukiontzi solterik, horrela ez baita bultzatzen birziklatzea.

Lehengo gasolindegira zeraman bidegorriaren zatia lirdingaz zikintzen da eta garbitu egin behar da aldiro.

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak egingo du.

Amaituta
Amaituta

Sastraka kendu da bidegorritik, eta goroldioa eta zikinkeria garbitu.

Jaizubia hiribidearen 2. zenbakiaren aurrean, hipikaren norabidean euri-ura biltzen da murruaren ondoan. Euri-urak ez daude behar bezala bideratzen.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek arazoa aztertuko dute, jar litezkeen konponbideak baloratzeko.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Aipatutako gunean ez dago euri urak bideratzeko sarea.

Kirol eremuaren inguruan euri-uren estolda zulo bat dago. Buxatuta dago eta garbitu egin behar da.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek arazoa aztertuko dute, jar litezkeen konponbideak baloratzeko.

Amaituta
Amaituta

Kirol eremuko hustubideak garbiak daudela jakinarazi da.

Zementuzko oinarri bat jartzea, urbanizatua, Errotaundiko zuzeneko edukiontziak dauden tokian, garbiketa egin ahal izateko eta zikinkeria eta saguak ekiditeko.

Txingudi Zerbitzuak Mankomunitatearekin gestionatzea eskaera bete dadin.

Amaituta
Amaituta

Auzoak

X