Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2016/11/24

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Alberto Anguera plazako pergolan igokariak jar ditzaten eskatu dute, itzala egiteko. Ez dute nahi estaldura itxirik.

Udalaren Lorezaintza Zerbitzuak aztertuko du proposamena bideragarria/komenigarria ote den.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaleko zerbitzu teknikoek komunikatu dute pergolaren kokapenean eraikinak pantaila efektua egiten duela eta ez duela apenas eguzki izpirik jotzen; beraz, ezin da landare igokari bat jarri apaintzeko.

Alberto Anguera plazako arbolak gehiegi hazi dira, eta behealdean dauden garajeen isolamendua hondatzen ari dira. “bost pisuko altuera” duten arbolak berrikus daitezen eskatu dute, eta sortzen ari diren arazoak azter daitezen.

Arazoa Udalaren Lorezaintza Zerbitzuak aztertuko du, eta baloratu eta irtenbideak zehaztuko ditu.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaleko zerbitzu teknikoen iritziz zuhaitzak egoera onean daude eta nahikoa distantzia dago eraikinetik. Ez dago kausazko loturarik zuhaitzen eta garajeak eraiki direnetik dagoen inpermeabilizatze arazoen artean.

Mantentze-lan gehiago egin beharra dago, oro har, auzoko lorategietan.

Egitea. Mantentze-maila hobetzea.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaleko zerbitzu teknikoek oharra helarazi diote berdeguneak mantentzeaz arduratzen den enpresari. Jakinarazi dute mantentze-maila egokia dela alde horretako lorategien tipologiarako.

Luis de Uranzun, garagardotegiaren aurrean dauden bi palmondoak kimatu.

Egitea.

Prozesuan
Prozesuan

Udaleko zerbitzu teknikoek palmerak garbitzeko oharra bidali diote arboladia mantentzeaz arduratzen den enpresari. Programatu da hori egitea.

Euria ari duenean irrista sortzen duten espaloiak berrikusi.

Auzoko kaleetan pertsona asko erori direla ikusita, espaloiak “urratzea” proposatzen dut. Konponbide merke eta eraginkorra da. Arauzkoak izan arren jendea erori egiten baita.

Espaloiak konpondu Donostia kalean, ikastetxe parean eta kale horren perpendikularrak. Zahartuta daude, desnibelatuta, gastatuta, lindirgaz,...

Espaloietan arkitektura-oztopoak berrikus daitezen eskatu dute, ez daudenetan beheraguneak eginda.

Eskaera-multzo honetarako guztirako, guztiak auzoko guneetako espaloien egoerari eta arazoei buruzkoak baitira, Udalaren Zerbitzu Teknikoek berrikuspen orokor bat egin dezaten planteatzen da.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaleko zerbitzu teknikoek adierazi dute espaloietako harlauzak hidraulikoak direla eta egokiak direla bide publikoan erabiltzeko, euri-uraren garbiketa ekintzaren mendean ez dauden tokiak aldiro garbitu beharko dira makina garbitzaileaz baliatuz, Txingudi Zerbitzuak enpresaren aldetik.

Bestalde, ez da egokitzat jotzen une hauetan harlauzen testura aldatzea.

Jakinarazi dute auzoko espaloiak oro har egoera txarrean daudela. Eserlekuek ere mantentze-lan gehiago eskatzen dute, zahartuta daude.

Egitea.

Prozesuan
Prozesuan

Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazi dute margotu direla San Migueleko eserlekuak. Oinezkoen ardatzak hobetzeko proposamenetan sartu da espaloiak konpontzea.

Aurreikuspenen arabera, 2019an zehar berrituko da Pello Bixente kalea.

Zero kotara beheratzea batik bat CASER adinekoen zentroa inguratzen duten espaloiak. CASERreko erabiltzaile asko ateratzen dira gurpil-aulkiekin, eta espaloiak ez daude horretarako egokituta.

2017ko espaloi-kanpainaren barruan egitea.

Amaituta
Amaituta

Abisua helarazi zaie udaleko teknikariei, aztertu eta gero arkitektura-oztopoak kentzeko kanpainan sartu dezaten. Teknikarien azterketatik ondorioztatzen da espaloi gehienak zero kotara jaitsita daudela; abisua eman zaie falta direnak ere egin ditzaten.

2017ko azaroan bukatu ziren lan hauek.

Alberto Angueraren atzealdean hondoratutako espaloia konpon dadin eskatu dute.

Egitea.

Amaituta
Amaituta

Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazi dute beheratzerik handiena konpondu zela 2016/03/15ean, eta gaur egun zoladurak ez duela deformazio aipagarririk.

Anaka kalean jende asko ibiltzen da, eta espaloiak oso estuak dira. Proposatzen da espaloietako bat kentzea besteak behar adinako tamaina izan dezan oinezkoak, eta gurpil-aulkiak edo haur-kotxeak ibil daitezen.

Iritzia da behin betiko konponbidea emateko San Miguel – Anakako plangintzak arazo honetarako ezartzen duen proposamenaren emaitzari itxaron behar zaiola.

Egin gabe
Egin gabe

Leka-Enea ikastetxearen ondoan, hondakinak utzi dituzte, eta kendu edo lurrez estali beharko lirateke.

Lurrez estaliko dira.

Prozesuan
Prozesuan

Udaleko Lorezaintza Zerbitzuak lurrez estaliko ditu obra-hondakin horiek. Programatu da egitea. Hondakinak garbituko dira Irunvik lorezaintza kontratak mantentzen duen udal eremuko mugan duen lursailean.

Julián Sánchez parkeko jolas-gunea estali. Behar denez gero, irtenbide bat aurkitu umeak jolas-gune estali batera joateko aukera izan dezaten auzoan.

Ez zaio lehentasuna ematen. Momentuz, ez da egingo.

Prozesuan
Prozesuan

2018ko aurrekontu partizipatiboetako proposamenetako bat da hiriko parke bat estaltzea; Julián Sánchez parkea estaltzea aurreikusi da (Lepanto).

Antziola Proyectos y Obras SL enpresari baimendu zaio Julián Sánchez parkeko haur-jolasen gunea estaltzeko obraren proiektua idaztea eta haren obra-zuzendaritza.Lizitazio prozesuan daude lanak, eta 2019an egingo dira.

Farolak oso zikinak daude, edo ez dute nahiko argi ematen. Bestalde, farolak pizteko eta itzaltzeko sistema berrikusi beharra dago; ez dago argi naturalari egokituta.

Adibide gisa, esan dute Luis de Uranzuko goialdean beranduago pizten direla. Diote oso maiz huts egiten dutela.

Azken aldi honetan, ohizkoa da auzoko toki batzuk argirik gabe geratzea, nahiz iluntzean nahiz goizaldean. Auzoko argiteria-sistema berrikusi eta berritzea.

Udalaren Zerbitzu Teknikoek auzoko farolen eta elektrizitate-koadroen berrikuspen orokorra egitea.

Prozesuan
Prozesuan

Abisu bat prestatu da argiteria publikoa mantentzeaz arduratzen den enpresak farolak berrikusi ditzan. Alberto Angueran luminariak berritzea programatu da, eta alde horretako pizketa programatzea berrikusi da.

Farolak margotzeko kanpaina hasi da, eta egiten ari dira.

Eguberrietako argiteriari buruzko kexa: Aurten, ez diete bizilagunei jakinarazi instalazioa egin behar denik. Bestalde, zuloak egin dira instalazio hori egiteko.

Kontuan hartuko da datozen urteetarako.

Amaituta
Amaituta

Kontuan hartu da, aurreko urteetan bezala. Gainera, 2018-2019ko Eguberrietan, Gabonetako apaingarri gehiago jarri dira auzoan.

Gaztainondo kaletik Geltokiko kaleraino igogailua jartzea eskatu dute.

Ez zaio lehentasuna ematen. Bada beste bide bat oinezkoa, irisgarritasun-arazorik gabekoa, Anaka eta Geltokiko kaleetatik.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Txanaleta plazan euri-uren kontrola hobetzea eskatu dute, euri-jasa denean Colon hiribiderantz egiten baitu gainezka.

Arazoa aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazi dute dagoeneko jarduketa txiki bat egin dela hiri-mantentze zerbitzuaren aldetik zeharkako sareta bat ezartzeko Geltokiko kalearekin lotzen duen espaloian ura egungo maldatik ez isurtzeko. Plazaren gainerako tokietan egungo biltze-sistemaren ordez, luzaera osoan antzeko sareta batez aldatzeko proposatzen da.

Udal-teknikariek jakinarazi dute zanga egin ezin denez gero, mantendu egin dela proiektuaren trazatua.

Arazoa dago Bartolome de Urdinso 4aren inguruan, 1997tik datorrena. Handik dabiltzan ibilgailuek gune horretan baimendutakoa baino edukiera handiagoa eramaten dute. Zoladura hondatu da, eta bizilagunek ordaindu dituzte konpontze-gastuak. Leku horretan zirkulatzea arau dadin eskatu dute, eta arazoari irtenbidea ematea.

Lekuaren egoera oro har aztertzea, eragina izan duten ertzak eta hiri-altzariko elementuak berriz jarriz, eta elementuak jartzea (jardinerak) ibilgailu astunak garajearen forjatu gainetik pasa ez daitezen.

Amaituta
Amaituta

2017ko martxoan, eremu hori itxi zuen Hiri-mantentzeko Udal Zerbitzuak, hiri-altzarien laguntzaz. Mugatu egin da leku horretan ibilgailuak sartzea.

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Banco de Santanderren ertzean, autoek espaloi gainean aparkatzen dute. Babestekoak jarri.

Egitea.

Amaituta
Amaituta

Abisua helarazi zaie udal-teknikariei, aztertu eta dagokiona egin dezaten. Bolardoak jartzea erabaki dute. Obretako Udal Brigadak egin ditu obrak.

2017/05/16an amaitu dira lanak.

E-25 autobus-linea Gipuzkoa hiribideko anbulatorioaren parean geldi dadin eskatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko linea da.

Lurraldebusi helaraziko zaio eskaera.

Amaituta
Amaituta

Abisua helarazi zaie udal-teknikariei, eta horiek Lurraldebusi helarazi diote eskaera. Gestio horren ondorioz, abian jarri da 4 linea, eta geralekua dauka anbulatorioaren parean.

Zubiaurre kalean, zebra-pasabideak arriskua sortzen dute, bi erreietako bidea delako eta ez direlako errespetatzen. Semaforoak edo abiadura murriztekoak jar daitezen eskatu dute.

Abiadura murriztekoak jarriko dira.

Prozesuan
Prozesuan

Hondarribia kalea urbanizatzeko proiektuaren barruan aztertu dute. Jakinarazi dute Zubiaurre kaleak baduela ikuspena oinezkoen pasabideetan; abiadura neurtuko da zati horretan, eta emaitzen arabera aztertuko da murriztaileak jartzea komeni den ala ez.

Udal-teknikariek jakinarazi dute kalea berrurbanizatzekotan dela. Emaitzen arabera, oro har, abiadura ez da gehiegizkoa.

Auzoko ikastetxeetatik eta Julian Sanchez parketik hurbil dauden oinezkoen pasabideak gorago jarri. Ibilgailuek, gehienek, ez dituzte errespetatzen oinezkoen pasabideak eta abiadura handiegian pasatzen dira, umeentzako arriskua sortuz.

Egitea.

Prozesuan
Prozesuan

Udal-teknikariei helarazi zaie abisua, aztertu dezaten, eta erabaki dute arkitektura-oztopoak kentzeko hurrengo kanpainetarako kontuan hartzea eskaera.

Beilatokiko kurba oso estua eta itxia da, eta ikuspen eskasekoa. Arrisku egoerak sortzen dira, autoak eta autobus geltokira maiz pasatzen diren autobusak gurutzatzen direnean.

Gainera, beilatokiko sarrera eta irteera kurban bertan dago, eta sarbideak San Migueletik sartzea galarazten du.

Iritzia da behin betiko konponbidea emateko San Miguel – Anakako plangintzak arazo honetarako ezartzen duen proposamenaren emaitzari itxaron behar zaiola.

Egin gabe
Egin gabe

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Jakinarazi dute droga trafikatzen dela Uranzu azokaren inguruetan. Leku horretan zaintza gehiago jartzea eskatu dute.

Udaltzaingoari helarazi zaio, zaintza gehiago jar dezan eta beharrezko neurriak ezar ditzan.

Prozesuan
Prozesuan

Ertzaintzari eman behar zaio droga trafikoaren berri, jazarri egin diezaion. Nolanahi ere, Udaltzaingoari eman dakioke informazioa.Patruilek badute egoeraren berri, eta kontuan hartzen dute auzoan egiten duten lanaren barruan.

Zaintza gehitzea eskatu dute, txakurren gorozkiak jasotzeari dagokionez, eta jokabide horiek zigor daitezela. Arazoa auzo osoan dago.

Irtenbide gisa, iradoki dute datu base bat sortzea Irunen erroldatutako txakur guztien ADNarekin, eta gorozkien ADNa analizatu dadila arau hausleak aurkitu eta zigortzeko.

Ulertzen da gizalege-arazoa dela, animalien jabeen jokabide zuzenari dagokiona. Neurriz kanpokotzat jotzen da, eta bideragarritasun konplexukoa, garestia izateaz gainera, txakurren ADN datuen banku baten proposamena.

Kanpainak egingo dira agente zibikoen bidez, eta ahalegina egingo da zigorrak bultzatzeko, nahiz eta hori erraza ez izan.

Prozesuan
Prozesuan

Herritar agente talde bat lanean ari da, herritarrak kontzientziatzeko eta ohartarazteko abereen gorozkiek arazoak sortzen dituztela hiriko hainbat tokitan, eta auzoan ere egingo du lan hori.

Bestalde, udaltzainek akta egiten dute udal ordenantzaren arauak urratzen dituzten animalia jabeei buruz.

Fruta-dendek bide publikoan okupatzen dituzten mugak zaintzea ere eskatu dute. Iritzia da batzuetan espaloi gehiegi hartzen dutela, pasabidea oztopatuz.

Ikuskapenak egingo ditu Udaltzaingoak.

Prozesuan
Prozesuan

Horrelako jokaerak zaintzen jarraituko du Udaltzaingoak, araudiarekin bat ez datozenak zuzentzeko.

Gehiago zaintzea Zubiaurre kalean, lerro bikoitzean auto askok aparkatzen baitute.

Zaintza gehiago egingo du Udaltzaingoak.

Prozesuan
Prozesuan

Zirkulazio handiko kale bat da, eta udaltzainak etengabe zaintzen ari dira horrelako arau hausteak, egunero jazotzen baitira.

Oro har, esan dute beharrezkoa dela mahaitxoez bide publikoak okupatzea kontrolatu dadin, udalak emandako baimenak bete daitezen.

Ikuskapenak egingo ditu Udaltzaingoak.

Prozesuan
Prozesuan

Mugikortasun Departamentuarekin koordinatuta, mahai hankabakarrak eta bestelakoak dituzten ostatuak ikuskatzen eta bisitatzen ditu Udaltzaingoak, egiaztatzeko baduten baimena eta, baiezkoan, ziurtatzeko instalazioa egokia dela eta xedapenekin bat datorrela.

Bizikletak espaloietatik ibiltzea kontrolatu dadila.

Kontrol handiagoa egitea Udaltzaingoak.

Prozesuan
Prozesuan

2015eko azarotik, bi bizikleta kontrol egiten dira egunean, txirrindulariak kontzientziatzeko eta egiten dituzten arau hausteak detektatzeko. Gainera, agenteek eguneroko lanean ere hartzen dituzte kontuan horrelako arau hausteak, detektatzeko eta haien berri emateko.

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Eskatu dute bide-garbiketa gehiago egin dadila txakurren gorozkien sortzen duten zikinkeria kentzeko.

Ulertzen da gizalege-arazoa dela, animalien jabeen jokabide zuzenari dagokiona. Kanpainak egingo dira agente zibikoen bidez, eta ahalegina egingo da zigorrak bultzatzeko, nahiz eta hori erraza ez izan. Kale-garbiketa egungo maila altuetan mantenduko da.

Amaituta
Amaituta

Txingudiko Zerbitzuek bidean aurkitzen dituzten gorozkiak biltzeko betebeharra gogorarazi die langileei.

Kexa, kaleak garbitzeko ordutegiari buruz, goizeko 8ak baino lehen egiten baita, gainera, batzuetan, 6 eta erdietan pasatzen da makina garbitzailea.

Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatera helaraziko da, egoera hobetzeko aukerak aztertzeko.

Amaituta
Amaituta

Espaloien eskobatze mekanikoa atzeratuko balitz, oinezkoak espaloietan dabiltzan orduetan eskobatuko litzateke, eta arriskutsua izango litzateke hori, eta ez hain eraginkorra.

Hirigintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Caser egoitzako teilatu-hodiek gainezka egiten dute euri-sasoian. Haien titularrari konpon ditzan eskatzea.

Jabetzari eskatuko zaio.

Amaituta
Amaituta

Diziplina-Obrak Unitateari helarazi zaio eskaera, salaketa ikuska dezan eta, beharrezkoa bada, konponketa lanak egiteko eska diezaien jabeei. Gestio horien ondoroz, Caser Egoitzak 2018ko azaroan terrazako euri urak husteko hobekuntza lanak egiteko baimena eskatu zuen.

Emigrazioko eraikinean dagoen hesia ken dadin eskatu dute, edo hesia konpontzea, orain dagoen egoera negargarrian egon ez dadin.

Emigrazioko eraikinari dagokionez, aurreikusten al da jarduketaren bat egitea. Negargarria da auzoan eraikin bat horrela edukitzea.

Harremanak izango dira Estatuko Gobernuarekin, eraikinaren egoera larria konpontzeko eta hura hobeto aprobetxatzea lortzeko.

Amaituta
Amaituta

Emigrazioaren eraikinaren lagapena eskatu dio Estatuari Irungo Udalak eraikina zaharberritzeko eta beste erabilera batzuk emateko.

Uso-habiak daude BBVAren kartelaren eta hurbileko balkoien artean, eta zikinkeria sortzen dute, eta bizilagunei enbarazu egin.

Hirigintza Arlotik garbitzeko eskatuko zaie jabeei.

Prozesuan
Prozesuan

Hirigintza arloko teknikari batek lekua ikuskatu ondoren, leku batetik bestera eraman beharrik gabe arazoari irtenbidea nola eman bilatzen ari dira. Horretarako, izurrite-kontrolaren ikuspegitik aztertzen ari da gaia.

Auzoak