Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2017/02/16

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Komun berri bat instalatu beharko litzateke Pinudiko parkean, edo, bestela, Hondarribia kalearen goiko aldean dagoena hara lekualdatu, gehiago erabiliko baita han.

Hondarribia kaleko komuna lekualdatzeko baldintza teknikoak aztertuko dira (ur- eta elektrizitate-azpiegiturak), lekualdaketa bideragarria dela egiaztatzeko.

Amaituta
Amaituta

Belaskoenean, Larreaundin, Anakan... komun publiko gehiago instalatzeko beste eskaera batzuekin batera, gogoan hartu dugu Pinudi inguruan komun bat instalatzeko eskaera, azterketa orokorra egiteko; betiere, aurrekontu kreditu nahikoa badago.

Gaur egun, hamabi komun daude instalatuta Irunen, eta, aurreikuspenen arabera, 2019ko otsaileko lehenengo astean, beste bat jarriko da martxan, Olaketa – Gain-Gainean inguruan. Hain zuzen ere, hemen daude instalatuta komunak:

  1. Zabaltza plazan
  2. Urdanibia plazan, Sarjia parkearen barruan
  3. Anzaran plazan
  4. SANTIAGON, skatepark inguruan
  5. Jenaro Etxeandia plazan
  6. Sorozarreta parkean, (Burniola kalean, Julián Gayarre kalearekiko bidegurutzean, parkeko berdegunearen barruan)
  7. Ibarlan, bideko hezkuntzarako pistaren ondoko parking publikoaren parean
  8. Pio XII.a plazan
  9. Alai-Txoko parkean, Elizatxo hiribidearen eta Deskarga kalearen elkargunean
  10. BEHOBIAN, merkataritza gunetik gertu, elizaren atzealdean
  11. KATEAN, kirol eremutik gertu
  12. SAN MIGUELEN, Julián Sánchez parkean

Mantentze-lanak egin beharko lirateke haurrentzako parkean; zehazki, zorua sendotu, haurrek ezbeharrik ez izateko.

Berritu egingo da parkea.

Prozesuan
Prozesuan

2018ko azken kreditu aldaketarekin,Pinudiko haurrentzako parkea hobetzeko kontu sail bat onartu da, 200.000 eurokoa.

Era berean, hiriko haurrentzako jolasak eta adinekoentzako gimnasia aparatuak berritzeko 50.000 euroko kontu sail bat onartu da.

Adinekoentzako mugikortasun-aparatuak jarri beharko lirateke El Rancho eta parkearen artean.

Adinekoentzako mugikortasun-aparatuak jarriko dira.

Prozesuan
Prozesuan

Hiriko haurrentzako jolasak eta adinekoentzako gimnasia aparatuak berritzeko 50.000 euroko kontu sail bat onartu da.

Pinudi kaleko zuhaitzak inausi beharko lirateke, gero eta altuagoak baitira –baten bat hirugarren solairuraino iristen da–, argia pasatzea galarazten baitute eta eltxoak erakartzen baitituzte –gero, etxebizitzetan sartzen dira eltxoak.

Zuhaitzak inausiko dira, datorren udazkeneko kanpainaren barruan baina, inausalditik kanpo baikaude.

Amaituta
Amaituta

Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazi dute 2017ko bigarren seihilekoan abian jarri dela zuhaitzak mantentzeko kontratu berria. Abisua pasa zaie udaleko teknikariei.

Magnolien sustraiak agerian daude: lurra geldiarazi beharko litzateke, metakrilatoa erabiliz edo horma bat eraikiz, ez baitira estetikoak.

Ez dago esku hartu beharrik, sustraien egoera zuhaitz mota honi dagokiona baita.

   

Bera kaleko aparkalekua asfaltatu beharko litzateke (patioa).

Asfaltatze-lanak egingo dira.

Amaituta
Amaituta

Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazten dute eskatutako asfaltatze-lana (Bera kaleko aparkalekua) oraingo aglomeratze-kanpainaren barruan sartu dela (2016-2. Fasea), eta 2017ko maiatzean egingo dela.

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Autobus-geralekuetako berinapeak aldatu beharko lirateke, egungoek ez baitute galarazten zain daudenak busti daitezen.

2018ra arte itxaron beharko da, orduan amaituko baita egungo kontratua. Udala gabezia horien jakitun da, eta kontuan hartuko ditu kontratu berria egiteko.

   

Zergatik daude Pinudin desgaitasunen bat dutenek aparkatzeko hainbeste leku?

Bat datoz araudiak aparkalekuak erreserbatzeko finkatzen dituen ratioekin.

   

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Jarduerak irekitzeko lizentziak eta bide publikoa okupatzekoak areago kontrolatu beharko lirateke; izan ere, usain txarra dario arrandegi bati, eta frutategi bateko erakustokiek bide publikoa okupatzen dute, eta gurpil-aulkiak eta kotxeak kaletik ibiltzea galarazten.

Alegia, areago zaindu beharko litzateke baimenek ordenantzak betetzea. Bestalde, batzuetan ez dira errespetatzen lokalak irekitzeko eta ixteko ordutegiak.

Udaltzaingoak irmoago beteko ditu ordenantzak bete egiten direla ikuskatzeko funtzioak.

Prozesuan
Prozesuan

Bisitaldiak egin dira urte osoan establezimenduetara, eta arazoak antzeman dira bide publikoa okupatzeari dagokionez. Horrenbestez, agindu zaie kendu ditzatela baimendu gabeko elementuak bide publikotik. 2016an, behin eta berriz egin ziren bisitak eta ikuskapenak.

Udaltzaingoak jakinarazi du merkataritza-establezimendu horien jarraipena egiten jarraituko dutela.

Gaueko lokal batek goizaldera arte egiten du zarata, baina agenteei bertaratzeko eskatu, eta, batzuetan, ez dira bertaratu; gainera, inoiz, ezin izan da neurtu zarata, baliabide faltagatik. Edonola ere, agenteak bertaratzen direnean, zarataren intentsitatea txikitzen dute lokalek, eta agenteek alde egiten dutenean handitu egiten dute berriro.

Alegia, gaueko zaintza-lana areagotu beharko litzateke.

Poliziak areago zainduko du ingurua, auzotarrek atseden har dezaketela ziurtatzeko.

Prozesuan
Prozesuan

Ostalaritzako lokal bat da, eta gauetan, batez ere asteburuetan, ikuskatu behar direnekoen zerrendan dago. Aktak egin dira itxiera-ordutegiagatik, eta baita eragozpenak sortzeagatik edo beste hainbat arau-hauste egiteagatik ere.

Sortutako zaratak neurtzeko, Udaltzaingoari eman ahal zaio abisua, zaratak neurtu ditzan.

Zaraten salaketa

Desgaitasunen bat dutenek aparkatzeko txartelen erabileran jazotzen den pikareska kontrolatu beharko litzateke.

Ordenantza aldatzeko asmoa dago; besteak beste, horrelako egoerarik ez jazotzeko.

Prozesuan
Prozesuan

2017ko otsailaren 6an, Udaltzaingoak kanpaina espezifiko bat hasi du desgaituen txartelak eta minusbaliatuek aparkatzeko tokiak egoki erabiltzen direla ikuskatzeko. Kanpaina horretan sartuta dago Pinudi auzoa. Kanpaina horren ondorioz, salaketak jarri dira, eta txartelak ere kendu dira, behar bezala ez erabiltzeagatik.

Droga-trafikoak auzoan sortzen dituen arazoak konpondu beharko lirateke.

Kontrol- eta zaintza-lanak egiten jarraituko du Poliziak.

Prozesuan
Prozesuan

2016ko uztailetik, prebentzio-ekintzak egiten ari dira gizabidezkoak ez diren ekintzetan esku hartzeko alde horretako droga-salerosketa xehea dela eta. Ekintza horietan, pertsona susmagarriak identifikatu eta txekeotzen dira, trena arriskutsuak edo substantzia debekatuak kentzen zaizkie eta aktak egiten dira Udal Ordenantzaren eta Herritarren Segurtasunaren Legearen arabera. Gaur egun ere bere horretan aplikatzen dira prozedura horiek.

Auzotarrak oro har kexu dira, jendeak ez dituelako biltzen txakurren gorozkiak. Horregatik, zaintza-lana areagotu beharko litzateke, eta isun gehiago jarri.

Kaleak garbitzeko maiztasuna egokia eta nahikoa da: gizalege falta da arazoa, eta herritarrek kontzientzia hartu beharko lukete.

Prozesuan
Prozesuan

Agente zibikoek nahiz Udaltzaingoko UOko patruilak berak ikuskatzen eta zaintzen ditu jokabide horregatik egindako arau-hausteak, eta aktak egiten ditu. Martxoaren hasieratik, horrelako arazoetan ez ezik oinezko patruilatze-lanetan ere ardazten da arreta, txakurren jabeek izaten dituzten jokabide horiek zaintzeko asmoz. Agente zibikoak ere zaintze-lan horietan zentratuta daude.

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Beste sistemaren bat bilatu beharko litzateke edukiontzi berriak irekitzeko ateen ordez, egungo sistema zaila baita erabiltzen.

Txingudiko Zerbitzuak lanean ari da dagoeneko edukiontzi marroia irekitzeko sistema aldatzeko.

Auzoak

X