Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2018/03/22

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Uste dute Mendibilgo espaloiak zabalagoak izan beharko luketela oro har, alde hartan zahar-etxea baitago.

Horrexegatik, eskatzen dute Mendibilgo desnibelak aztertu eta irtenbideak bilatu daitezen. Aldapa gurpil-aulkiaz igotzeko plataforma bat jartzea proposatu dute.

Proposamen horren bideragarritasuna aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.

Prozesuan
Prozesuan

Espaloiak zabaltzeko, aparkatzeko leku asko kendu beharko lirateke. Aurreikuspenen arabera, egoitzaren inguruan oinezkoentzako pasabideak beheratu eta egokituko dira; zehazki, Zuberoa eta Juan de Albisu kaleetan (Ignacio Zuloaga eta Vicente Lafitte kaleekiko bidegurutzeetan).

Plataforma instalatzeari, berriz, ez zaio irizten bideragarria.

Bilerara bertaratu den pertsona batek esan du Mendibilgo argiteriak ez duela errespetatzen argiteria-kutsadurari buruzko Europako araudia.

Udaleko zerbitzu teknikoek baloratuko dute esan duena.

Egin gabe
Egin gabe

Inguru horretan instalatutako argiek (globoek) argi kutsadura handia eragiten dute.

Urtero, horrelako argien ordez Europako araudiarekin bat datozenak instalatzeko kanpaina bat egiten da, zenbateko aurrekontua dagoen ikusirik. Eskaera hau erantzuteko dago. Oraingoz ez da programatu ordezkatzea.

Eskatu dute Mendibil parkeko arbolak errespetatu daitezela berritze-obrak egiten direnean.

Egingo da.

Amaituta
Amaituta

Mendibil parkeko lanen barruan lehendik dauden zuhaitzak errespetatzea aurreikusi da, nola ez. Funtsean, lanen barruan, egungo bideak eta zerbitzu sareak berrituko dira, hala nola euri urak biltzeko sareak eta argiztapen sareak.

Mendibilen txakurrentzako leku bat eskatu du, parkea berritu behar dela aprobetxatuz.

Ez da aurreikusten aukera hori.

   

Zabaltza plazako baldosak berrikustea.

Egingo da.

Amaituta
Amaituta

Hiria Mantentzeko Brigadak 2018ko ekainaren 8an egin zituen ikuskapen lanak.

Gudari kaleko espaloia oso estua da zati batzuetan, eta oinezko asko ibiltzen dira handik. Espaloian toki gehiago izateko, proposatzen dute telefoniako kableak lurperatzea eta farolak toki pribatuetara lekualdatzea.

Proposamen horren bideragarritasuna aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.

Amaituta
Amaituta

Telefono lineak lurperatzea konpainia hornitzaileari dagokio. Farolei dagokienez, berriz, argi publikoek lurzoru publikoan egon behar dute.

Gudari kalean arekak jartzeko eskatu dute, putzurik egin ez dadin

Adierazi dute Juan de Albisuk Gudari kalearekin gurutzatzen den tokian urak gainezka egiten duela eta zebra-bidetik pasatzen dela.

Proposamen horren bideragarritasuna aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.

Prozesuan
Prozesuan

Gaur egun, Gudari kaleko arekak egoera onean daude. Hala ere, Gudari kalearen hasieran (Gudari kalearen beraren eta Juan de Albisu kalearen arteko bidegurutzean dagoen oinezkoentzako pasabidearen ondoan), putzu bat sortzen da, arekatik datorren ur guztia ez delako husten oinezkoentzako pasabidearen aurretik dagoen hustubidetik.

Hori dela eta, azken zatian, malda egokia emango zaio arekari, ura behar bezala irits dadin hustubidera.

Francisco de Gainza kalean, mendebaldeko espaloiak aldapa dauka, eta arriskua sortzen die oinezkoei.

Eremu horretan esku-hartze garrantzitsu bat egin da, dagoeneko, eta espaloia hobetu egin dute, zabaleran eta materialetan.

   

Francisco de Gainza kaleko ezkerraldeko arbolak kimatzea eta eskudela jartzea aldapa gehien dagoen tokian.

Proposamen horren bideragarritasuna aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.

Amaituta
Amaituta

Inausketari dagokionez, udal teknikariek ingurua aztertu, eta ez diote iritzi beharrezkoa aipatutako kaleko indimitreak inausteari.

Francisco de Gainza Beraketarekin topatzen den tokian, edukiontzien atzealdeko lorategia zaindu dadin eskatzen dute.

Toki hori garbitu eta lorategiaren egoera hobetuko da.

Amaituta
Amaituta

Hiria Mantentzeko Brigadak hesiak jarri zituen berdegunean, soropila lehengoratzeko.

Topoaren pareko bus-geralekuan, txorko bat kendu dute, eta putzuk sortzen dira, erortzeko arriskua sortzen dutenak.

Egoera hori konpondu da dagoeneko.

Amaituta
Amaituta

 

Argiteria hobetzea Aldapeta kalean.

Hobetzeko jarduketa egingo da.

Egin gabe
Egin gabe

Datozen aurrekontuen kontura hobetzea proposatuko da.

Argiteria hobetzea Legia kalean, ez baita nahikoa.

Argiak aldatu berri dira, eta kaleko argitasuna hobetu egin da.

Amaituta
Amaituta

 

Farolak jartzea Jacobo Arbelaitzeko azkeneko zatian.

Egingo da.

Amaituta
Amaituta

Loiola Nortek egin zituen lanak, eta 2018ko irailean bukatu.

Areka jartzea Migel de Astigarren.

Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute ea kale horretan trafikoa lasaitzeko sistema bat jarri beharrik ba ote dagoen.

Amaituta
Amaituta

Abiadurari buruzko datuak bildu dira, kontrastatzeko ea abiadura arazo orokorra den aipatutako tokian. Emaitzak kontuan izanik, teknikariek ondorioztatu dute abiadura ez dela handia.

Juan de Albisu kaleko 14tiko sarreran eta eskuinaldera biratuz, eserlekuak eta iturri bat dauzkan plazara doan kale estu batean duela hamazazpi bat urte landatu ziren arbolak kimatzeko eskatu dute.

Aipatutako leku horretan, landatu zirenetik inoiz kimatu ez diren arbola batzuk daude. Hainbeste urte igaro ondoren, adarrak izugarri luzatu dira; hainbeste, non balkoietara sartzen baitira, eta okerrena da arbolak udaberrian loretan daudenean eltxo eta euli asko erakartzen dituztela eta ezin dela apenas leihorik ireki.

Lorezaintza Zerbitzuak aztertuko du kimatze-behar hori.

Amaituta
Amaituta

Inguru osoa aztertu, eta inausketa lan orokorrak egitea aztertuko da. 2019ko urtarrilean egin zen eskaera hau.

Proiektu bat eskatu dute Txanaleta plazarako, orain petankako jokoa dagoen lekurako. Joko horretarako erabiltzen ez denez gero, ez du irtenbiderik eta ez dago oinezkoentzako pasabiderik. Hori dela eta, maiz gizalegetik gutxi duten erabilerak ematen zaizkio eta puntu beltza ageri da.

Toki mugatua da, eta inbertsio gutxirekin sortu liteke txakurrentzako parke bat.

Era berean, proposatzen dut eserlekuak, petrilak eta otorduetarakoa espaloira begira eta oinezkoak ibiltzen diren tokitik hurbil jartzea; horrela, ez litzateke gaizki erabiliko, eta gehiago erabiliko lirateke instalazioak.

Ezin da egin orain. Tren-geltoki berriaren proiektuak osorik ukitzen du eremu hori.

   

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Itxaroteko zenbat denbora geratzen den adierazten duten semaforoak eskatu ditu.

Une hauetan ez da bidezkotzat jotzen hiriko egungo semaforoak aldatzea funtzionaltasun gehigarri hori sartzeko, ez baita kritikoa eta ez dio eragiten oinezkoen segurtasunari.

   

Kexa, Cipriano Larrañaga kalean eta auzoko beste kale batzuetan aparkalekuak kendu direlako. Uste dute horrek eragin txarra dakarkiola merkataritzari.

Berrurbanizazioan hartutako irtenbidea (toki argiak sortzea segurtasunean irabazteko eta TAO zuria ezartzea egoiliarren onurarako) prozesu partizipati zabal bat egin eta aztertu ondoren erabaki zen. Herritarrek eta alde horretako sektore ekonomikoek esku hartu zuten prozesu horretan.

   

Iradokitzen du trafikoa geldituko ez duen geraleku bat egitea topoaren geltokiaren parean.

Mugikortasun Zerbitzuak aztertuko du proposamen hori.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Aipatutako lekuan bazterbide bat egiteko, beharrezkoa izango litzateke egungo espaloia estutzea, eta, egungo espaloia estutuko balitz, bertan ibiltzen diren oinezko ugariek zailtasunak izango lituzkete ibiltzeko, eta ezinezkoa izango litzateke aipatutako geralekuan neurri egokiko berinape bat instalatzea, erabilera handia baitu.

Eskatu du zirkulazioa irekitzeko San Juango pasabidean, orain autobus eta taxiek erabiltzen duten tokian.

Mugikortasun Arloak ez du egokitzat jotzen bide hori trafiko guztiari irekitzea.

   

Seinaleztapen hobetzea eskatu dute, arazoa baita hiritik ibilgailuak irtetea, bereziki Frantzia aldera.

Oraingo seinaleak berrikusi egingo dira, hiritik ateratzeko informazioa egokia dela bermatzeko.

Amaituta
Amaituta

Seinaleak aztertu, eta egokiak direla jo da.

Colon ibilbideko mozketek arazoak sortzen dituzte garajeetara sartzeko. Eskatu du eskuinerantz biratzea uzteko, Cipriano Larrañagarantz, Mendibileko jaitsieran, Juan de la Cruz parean.

Gaur egun, dagoeneko aplikatzen da trafiko irtenbide bat, Udaltzaingoko agenteek kontrolatuta, mozketa zabala denean.

   

Luis Marianoko bidetik pasatzeko txartelak eskatu ditu alde horretako bizilagunentzat.

Beste batzuetan adierazi izan denez, Mugikortasun Arlotik ez da egokitzat jotzen eskaera hori.

   

Egoiliarrentzako TAO eskatu dute Joaquín Gamónen.

Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute proposamen horren bideragarritasuna/edokitasuna.

Egin gabe
Egin gabe

Aztertu egingo da proposamena.

Iradokitzen du Cipriano Larrañaga kaletik, Zabaltza plazatik eta Argentinar Errepublika kaletik ibilgailu gutxiago ibili dadin, Mendibiletik desbideratzea ibilgailuen trafikoa, baita Jacobo Arbelaiz kaletik ere.

Une hauetan ez da bidezko ikusten irtenbide hori.

   

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Udaltzaingoko agenteek gehiago zaintzea motoen zarata eta bizikletak espaloietatik ibiltzea.

Zaintza areagotu egingo da bi arazo horietan.

Prozesuan
Prozesuan

Ohiko kontrolak egiten dira.

Askotan ez dira erabiltzen minusbaliatuentzako tokiak. Gehiago kontrolatu beharko lirateke erabilera horiek.

Eskatu du berrikusi dadila matrikularik agertzen ez duten eta minusbaliatuaren txartelaren zenbakia aipatzen duten tokien hirugarren modalitatea.

Aparkatzeko toki erreserbatu horiek kontrolatzeko kanpaina egingo da.

Prozesuan
Prozesuan

Ohiko kanpainak egiten dira trafiko-kanpainen urteko planaren barruan.

Zaintza polizial handiagoa Mendibileko parke aldean eta Irunen oro har.

Ahal den neurrian, zaintza-lan gehiago egingo dute agenteek.

Prozesuan
Prozesuan

Ohiko zaintza egiten ari da parkeetan.

Eskatu du gehiago zaindu daitezela Colon ibilbideko farmaziaren pareko eserlekuan gaua pasatzen duten pertsonak, batzuetan gatazkak eta zikinkeria sortzen baitituzte.

Egingo da.

Prozesuan
Prozesuan

Ez dago gatazkarik egoera horrekin. Eremu pribatuan lo egiten du, jabearen baimenarekin.

Txarangen ordutegiak zaintzea (adierazi dute Legia kalean txarangaren bat pasea dela 4:00etan).

Era berean, gaueko aisia lekuetan herritarrek gauean sortzen duten zarata eta batzuetan izaten diren gizalegearen aurkako jokabideak zaintzea.

Zaintza-lan horiek hobetzeko ahalegina egingo da, baina ulertu behar da zaila dela gaueko aisia gozatzen dutenek kaleetan egiten duten zarata kontrolatzea

Prozesuan
Prozesuan

Kultura Sailak baimendutako jarduerek eragindako eragozpenak direla eta, herritarrak eskatzen duenean, zaratak zaintzen ditugu, eta Hirigintza Departamentura igortzen dugu, orientabide gisa, behar diren neurriak har ditzan.

Gainera, Udaltzaingoak, Kultura Sailarekin lankidetzan, baimena emateko ordutegia mugatzeko lan egiten du, eragozpenak direla eta.

Gaueko aisian sortzen den zaratan esku hartzea eskatu dute, Joaquín Gamón eta Legia kaleetako zenbait tokien sonometroak jarri ondoren egin den zarataren azterketatik abiatuta.

Ostalaritzako Mahaia suspertuko da, Txingudiko Zerbitzuak bertan sartuta, eta han landuko dira arazo horiek.

Egin gabe
Egin gabe

 

Eskaletasuna eta prostituzioa kontrolatzeko eskatu dute.

Egingo da.

Prozesuan
Prozesuan

Ohiko kontrolak eta ikuskapenak egiten dira, indarrean dagoen araudia betetzen ez dela ikusten denean.

Zaintza-kamerak eskatu dituzten Joaquín Gamónerako.

Ez da aurreikusten kale horretan kamerarik jartzea horretarako.

   

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Kexa, bidea garbitzen duten makinek gauean zarata egiten dutelako. Zehazki, Berrotaran eta Foruen karriketan, enbarazu gehiago sortzen dute makina horiek, kaleko jardueragatik maizago ibiltzen direlako.

Garbitzeko makina elektrikoak jarriko dira pixkanaka, eta horiek askoz ere eragin akustiko txikiagoa dute.

Prozesuan
Prozesuan

Langileen prestakuntza amaitzen denean, abian jarriko da garbitzaile elektrikoa erdialdean.

Hirigintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Eskatu du udalak berrikusi dezala Mendibil gunean zarata sortzen duen makineriaren egoera.

Udalak jarduera pribatuko eremuan jarduteko, salaketa bat jarri behar da.

   

Eskatu du Ficobako kartel argiduna kentzeko aukera aztertu dadila, Donostian erosteko dohainik aparkatzera gonbidatzen dutenak.

FICOBAko arduradunekin harremanetan jarri eta eskatuko zaie ez ditzatela kontratatu horrelako iragarkiak, ez baitute laguntzen udalak sustatzen duen bertako merkataritza sustatzea.

   

Eskatu du aztertu dadila Mendibil Merkataritza Guneko horma iparraldean botatzeko aukera.

Ez da bideragarria. Eraikitzeko proiektuan aurreikusi behar zen.

   

Informazioa eskatu dute 2017ko aurrekontu partizipatiboetan bozkatu zen Colon ibilbidean Euskotreneko bideak estaltzeko proiektuaren kontratazioaren egoerari buruz.

“Trenbide gunean Plan Nagusiaren Aldaketaren” idazketaren barruan sartu da Azterlana.

   

Gizarte ongizatea

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Diru-laguntzak eskatu dituzte, aulki elektrikoak erosteko.

Ez da kontuan hartzen udalak laguntza-lerro hori irekitzea une hauetan.

   

Eskatu du hotzaren zerbitzurako den tokia apirilera arte irekita egotea, beste eguraldi gorabehera batzuk kontuan hartuta, ez soilik hotz-denboraldiak.

Era berean, eskatu du toki horretan armairuak, pertxak eta pertsona horiek egonaldia errazteko gauzak jartzea.

Dagoeneko hasi dira gaueko zentro berria “Ospitale zaharrean”, jantoki sozialaren ondoan, egokitzeko obrak

Zentro berriak urte osoan irekiko du gauero.

Amaituta
Amaituta

2018ko azaroaren 26an hasi da gaueko zentroko zerbitzua ematen: Zerbitzuak negu sasoian 29 plaza edukiko ditu (2018ko azaroaren 1etik apirilaren 30era, meteorologia kontuan hartu gabe).

Ekipamendu berri honek hobetutako elementu nahikoak ditu alojamendua lortzen duten pertsona guztientzat. literak, koltxoiak, burukoak, kotoizko maindireak eta toallak, edredoiak, takilak, armairuak,...

Gosaria eta afaria ematen zaie gizarte jantokian.

Hiri bultzada, ekonomia eta ogasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Eskatu du neurriak hartu daitezela Irungo erdialdean merkataritza suspertzeko. Eztabaida bat egin beharra dago Irungo merkataritzaren egoerari buruz.

Hiri bultzada, ekonomia eta ogasuneko udal-eremua hainbat jarduera-programatan ari da lanean helburu horrekin.

   

TMIZetan, hobaria jaso beharko lukete ibilgailu hibridoek.

Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute proposamen hori.

Amaituta
Amaituta

Irungo Udalak hobari hau dauka onartua:

  • Motor elektriko bat edo gehiago eta barne-errekuntzako beste bat bateratzen dituen motor hibridodun ibilgailuei dagokien zergaren kuotaren %50aren baliokidea, betiere fabrikak homologatuta daudela, isuri kutsatzaileak gutxitzeko katalizagailuak sartuz.
  • Autogasa edo GLP petrolio-gas likidotua erabiltzen duten turismo-ibilgailuei aplikatzen zaien zerga-kuotaren %50ari dagokiona aplikatu ahalko da.
  • Artikulu honen 3. Atalean aplikatutakoa gorabehera, Autogasa edo GLP petrolio-gas likidotua erabiltzen duten ibilgailuei dagozkien hobariei buruz, 2018an eragina izango dutenak bakarrik 2018ko otsailaren 28ra arte eskatu ahalko dira.
  • Aipatutako hobariak lortzeko, ibilgiluaen titularrek, Udal honetako erroldan inskribatuak egoteaz gain, eskaera egin beharko dute, eta eskaeran, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia adierazi beharko dituzte. Gainera, alegatutakoa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
  • Halaber, hobariak aplikatzeko nahitaezkoa izango da zergaren ordainketan egunean egotea. Baldintza hori nahitaezkoa da hobaria emateko, eta ez bada betetzen, galdu egingo da eskubidea.

Ordenantza Fiskalak link honetan kontsultatu daitezke: Ordenantza Fiskalak

Auzoak

X