Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2016/04/28

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Alboko itxitura bat jartzea auzoko ikastetxeko jolastokiaren estalkian.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Amaituta
Amaituta

2016ko amaieran enkargatu ziren Belaskoenea HLH ikastetxeko patioko estalkiaren alboko itxitura.

Obra horiek gauzatu egin dira eta partzialki itxi dira 2,5 metroko alturaraino estalkiaren bi albo, euria ez sartzeko estalkiaren azpian haizea dabilenean.

Ikastetxearen ondoan dagoen arbola baten egoera aztertzea (Marinel kalea), itxura denez lehortuta baitago, eta agian, kendu egin behar da, segurtasunagatik.

Eraikinetatik oso hurbil dauden arbola handien arazo orokorra; kimaketa egin beharra.

Elizaren inguruan eragozpenak sortzen dituzten arbola handiak.

Lorezaintzako Zerbitzuak azterketa orokor bat egingo du auzoko arbolen egoeraren inguruan eta planteatzen diren arazo zehatzen inguruan.

Amaituta
Amaituta

Azterketa egon ondoren, oharra bidali zaio lorezaintzaren mantentzeaz arduratzen den enpresa esleipendunari, eskatutakoa egiteko.

Lanak 2017/02/07an egin dira.

Baranda erdoildua, Auzolan kalean, Olagizon kalearekiko izkinan; mantentze-lana egin beharra.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Amaituta
Amaituta

Mantentze-lanetarako udal langileen talderi pasa zaio oharra lan horiek egiteko, 2017ko ekitaldiaren kargura.

Espaloiak konpontzea Baleazale kalean, baldosak egoera txarrean daude eta.

Espaloia zabaltzea Baleazale kalean, eta espaloia beheratzea zebra-pasabidean, mugikortasuna errazte aldera.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Espaloia beheratzea. Espaloia zabaltzeko, Euskotrenekin gestioak egin behar dira, garraio-operadore horren lursailak erabili behar baitira horretarako.

Amaituta
Amaituta

2017ko kanpainaren barruan, 2018ko ekainean amaitutako lanak, oinezkoentzako ardatzak hobetzekoak.

Baleazale kalean eserlekuak jartzea eskatzen da, espaloia estua izan arren.

Egitea, betiere espaloia zabaltzeko Euskotrenen baimena lortzen bada.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Ezin dira jarri eserlekuak, ez bailitzateke beteko irisgarritasunari buruzko araudia espaloiaren zabaleragatik.

La Salle ikastetxearen ondoan (Arturo Campion kalea) eta Armagile kalean eserlekuak jartzea.

Bideragarritasuna aztertzea, jartzeko tokirik badagoen ikusteko.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udaleko teknikariei abisua pasa zitzaien aztertzeko, eta hau da udaleko zerbitzu teknikoek emandako erantzuna: Hurbil dauden egoteko tokietan eserleku ugari daude, eta ezin da eserlekurik jarri proposatzen den tokian, ez badira instalatzen errepidearen parean.

Marinel kaleko berdeguneak hobetzea, txakurrek beren beharrak egiteko baino erabilera gehiago izan dezaten.

Ez da beharrezkoa ikusten.

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Auzo osoan TAO ezartzeko eskaera, egungo gunea zabalduta, auzokoak ez direnek alde horretan aparkatzen baitute Topoa hartzeko eta arazoak sortzen dira.

Gogoeta-prozesu bat egitea, auzoko auzo-elkarteak dinamizatuta, TAO jartzearen abantailak eta eragozpenak aztertzeko.

Prozesuan
Prozesuan

2019ko urtarrilean, alternatiben analisia egiteke dago oraindik.

Aparkatzeko arazoak Olagizon kalean, tamaina erdiko ibilgailuak aparkatuta egoten baitira, eta garajearen irteeran ikuspena zailtzen dute. Gutxienez ispilu bat jartzea eskatzen da, garajetik segurtasunez irtete aldera.

HAZen abisu bat erregistratu dutela adierazi dute.

Udala arduratzen da ikuspenerako ispiluak jartzeaz, betiere haien beharrak erabiltzaileei orokorrean eragiten badie, hau da, bide publikoen arteko bidegurutzeetan edo sarbideetan. Eskaera hori Olagizon kaleko bizilagunen komunitatearen erabilerarako bakarrik da, eta, beraz, komunitate horri legokioke ispilua jartzea.

Komunitate horrek ispilu hori jarri nahi badu, aurretik obra txikirako eskaera aurkeztu behar du HAZen. Horren ondoren, onargarria den aztertuko litzateke, eta, hala balegokio, dagokion obra-lizentzia emango litzateke, eta komunitateak hartu beharko luke bere gain, esan bezala, eskatutako jarduketaren kostu ekonomikoa.

Abiadura murriztekoak jartzea Topoaren kurbaren parean.

Udaleko zerbitzu teknikoek horren bideragarritasuna/egokitasuna aztertuko dute.

Prozesuan
Prozesuan

2019ko urtarrilean, abiaduren hartzea egina dago. Edukiera egina dago, analisia egitea falta da.

Irteera adierazteko geziak jartzea Gabarrari plazatxoaren ondoan.

Udaleko zerbitzu teknikoek horren bideragarritasuna/egokitasuna aztertuko dute.

Amaituta
Amaituta

2017ko maiatzean, eta hiriko mantentze lanetarako udal brigadaren aldetik egin da seinaleztapen horizontala eta bertikala.

Orientatzeko seinaleztapena eskatzen da, Landetxa - Erdigunea norabidean bizikleta-erreitik zirkulatzen duten bizikletek errei horretatik jarrai dezaten Elizatxo hiribidearen bestaldera pasata, La Salleren parean, espaloitik zirkulatzea saihestuz.

Udaleko zerbitzu teknikoek horren bideragarritasuna/egokitasuna aztertuko dute.

Amaituta
Amaituta

Hiriko mantentze lanetarako udal brigadak 2018ko ekainean amaitu ditu.

Arriskugarritasuna, Elizatxo hiribidean jarritako semaforo berria dela eta. Istripu batzuk gertatu direla esan dute.

Udaleko zerbitzu teknikoek egoera aztertuko dute.

Amaituta
Amaituta

Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, ezbehar-kopuruaren aurretiko azterketa egin dezaten. Udaleko zerbitzu teknikoak harremanetan jarri dira Udaltzaingoarekin 2017ko otsailean eta horren ondoren, semaforoen faseak aldatu dira, eta orain hauek dira gorria-anbarra-berdea (lehen anbarra-gorria zen).

Olagizon kalearen eta Arturo Campión kalearen arteko bidegurutzean, piboteak jartzea espaloi gainean aparkatzea galarazteko, ikuspen-arazoak saiheste aldera.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Udal-teknikariei helarazi zaie abisua, piboteak jarri aurretik aztertu dezaten. Udaleko zerbitzu teknikoek erantzun dute Udaltzaingoak kontrolatzen duela oinezkoen pasabidea, aparkatzeko gainerakoa bezala. Toki horretan bolardoak jarriz gero, oinezkoen pasabide guztietan jarri beharko lirateke.

Bolardoak jartzea Marinel kalean. Piboteak jartzea ikastetxe aurreko bakoitien espaloian, aparkatu ez dadin.

Egiteko konpromisoa hartu da.

Amaituta
Amaituta

Hiriko mantentze lanetarako udal brigadak 2017ko maiatzean amaitu ditu.

Hiri-hondakin solidoen bilketa / Bide-garbiketa

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Arturo Campión kale aldean arratoi-garbiketa egitea.

Abisua helaraziko zaio Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari.

Amaituta
Amaituta

Mankomunitateak Belaskoeneara igorri du arratoiak hiltzen dituen enpresa.

Udaltzaingoa eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Arazoak daude Ferli lokal zaharrean; errumaniarrek okupatuta dago, eta zikinkeria eta eragozpenak sortzen dira.

Jabeekin harremanetan jarriko gara, egoera horri irtenbidea bilatzeko.

Gainera, maiz ibiliko dira patruilak handik, alde horretan bizikidetza bermatzeko.

Amaituta
Amaituta

2016ko abendutik hutsik dago pabiloia. Inork ez du okupatu.

Hirigintza eta ingurumena

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Arazoak daude Ferli lokal zaharrean; errumaniarrek okupatuta dago, eta zikinkeria eta eragozpenak sortzen dira.

Jabeekin harremanetan jarriko gara, egoera horri irtenbidea bilatzeko.

Amaituta
Amaituta

Hirigintza eta Ingurumen Arloaren Ebazpenaren bidez, Gobaraginen kaleko 8.ean kokatutako eraikinaren jabeari agindua eman zaio aipatutako pabiloian sartzea ahalbidetzen duten toki guztiak ixteko eta hormatzeko, eta eraikinaren barrukoa zein kanpokoa garbitzeko ere bai. 2016ko abendutik hutsik dago pabiloia. Inork ez du okupatu.

La Palmera fabrikak sortzen duen zarata, gauez lanean ari direnean; bizilagunei atsedena galarazten diete. Auzo-elkarteak enpresari jakinarazi dio, baina enpresak ukatu egiten du arazoa dagoenik. Zarataren neurketa egitea eskatzen da.

Egoera aztertuko da, eta balizko neurri zuzentzaileak planteatuko dira.

Amaituta
Amaituta

Irungo Udalak duen zarata maparen arabera, Eurotools (Palmera) lantegiak eragiten duen zaratak ez du eraginik Belaskoeneko bizitegi-gunean; izan ere, eremu horretan dauden pabiloi guztiek pantaila akustikoaren funtzioa betetzen dute.

Udalez kanpoko eskumenei buruzko kudeaketak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

EuskoTrenek alde horretan egindako garbiketa eta kimaketaren ondoriozko hondakin guztiak kentzea, geltoki ondoko gunean utzi baitituzte (8aren parean).

Geltokiko horma egoera txarrean dago. Konpontzeko eskatzen da.

Arbola dago EuskoTrenen lurretan, udal gordailutegiaren parean, eta eragozpenak sortzen ditu.

Topoak sortzen dituen zaraten arazoa; azkenaldian gehitu egin dira gauez ere. Eragozpen hori murrizteko neurriren bat jartzea eskatzen da, bereziki irailetik aurrera aurreikusi den maiztasun-handitzearen aurrean.

Euskotrenen baimena bere jabetzako lursaila erabiltzeko, Baleazaleak kaleko espaloia zabaltzeko.

Eskaera horiek guztiak Euskotreni helaraztea, dagokion bezala landu ditzaten.

Amaituta
Amaituta

Hau da Euskal Trenbidea Sareak emandako erantzuna: Lehenengo bi puntuetarako, beren gain hartzen dute horiek egitea. Eragozpenak sortzen dituen zuhaitza ez dago Euskotrenen lurzoruan. Proposamen hau aztertzen ari da Irungo Udaleko Lorezaintza Zerbitzuan.

Zaraten arazoari buruz, www.ets-rfv.eus webgunean argitaratutako Zarata Mapa eta Ekintza Plana Euskotrenek igorri ditu. Bertan, Belaskoenea ez da agertzen lehentasunezko jarduketa-eremu gisa (65 dbA egunez eta 55 dbA gauez).

Espaloia zabaltzeari buruz, Informazio grafikoa eskatu da.

Auzoak