Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2017/03/23

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Iradoki dute espaloietako baldosak garbitu egin behar direla edo tratamendu bat eman, eroriak saihesteko.

Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute egoera, eta emaitzaren arabera jardungo da.

Amaituta
Amaituta

Zoladura bide publikoan erabiltzeko homologatuta dagoela adierazi dute udaleko zerbitzu teknikoek.

Abisu bat helarazi zaio Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateari, garbiketa-eskaerari arreta emateko.

Hendaia kaleko espaloiaren ondoan, geralekuaren alboan dauden zuhaitzak gehiago mantendu beharra dago, adarrekin eta hosto-eroriekin kalteak saihesteko.

Arazoa aztertuko du udaleko lorezaintza-zerbitzuak, eta, bidezkoa bada, jardun egingo dute.

Amaituta
Amaituta

Zuhaitzak mantentzeko kontratu berria martxan hasi da 2017ko bigarren seihilekoan.

Udaleko teknikariek aztertu dute eskaera eta jakinarazi dute arazoak ekar lezaketen jarduketak egin direla dagoeneko.

Anzaran plazan zuhaitz bat berriz jarri gabe dago.

Udaleko lorezaintza-zerbitzuari esan zaio arazoa aztertu dezan eta behar bidez jardun dezan.

Prozesuan
Prozesuan

Zuhaitzak mantentzeko kontratu berria martxan hasi da 2017ko bigarren seihilekoan.

Udaleko teknikariek aztertu dute eskaera eta jakinarazi dute abisua pasa diotela kontratatutako enpresari, berriro ezartzeko hurrengo landaketa aldian.

Lope de Irigoyen 4an dauden magnoliak kimatu egin behar dira.

Sustraiak kanporantz ateratzen ari omen dira, eta horrek arriskua sortzen du.

Arazoa aztertuko du udaleko lorezaintza-zerbitzuak, eta, bidezkoa bada, jardun egingo dute.

Prozesuan
Prozesuan

Zuhaitzak mantentzeko kontratu berria martxan hasi da 2017ko bigarren seihilekoan.

Udaleko teknikariek aztertu dute eskaera eta jakinarazi dute abisua pasa diotela kontratatutako enpresari, mantentzeko kimaketa lana egiteko, alegia fatxadetara gehiegi hurbiltzen diren adarrak kimatzeko.

Teniseko kantxako kanalizazioek arazoak ematen dituzte; hustubideak dauden bezala, lorategiek ezin dute xurgatu ur-kopuru hori.

Zenbait bizilagun-komunitateri eragiten die.

Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute arazoa, eta irtenbideak bilatuko dituzte.

Amaituta
Amaituta

Udal teknikariek azterketa egin ondoren, abisua pasa diote Txingudi Zerbitzuak enpresari husteko sareetako garbiketa hobetzeko.

Mondragon Unibertsitatea atera ondoren Ducourau-ko aparkalekua nola geratuko den galdetu dute.

Aurreikusita dago toki horretara zabaltzea TAO eremua, erabilera jabearekin adostu ondoren (RENFE).

   

Ducourau eraikinaren eranskina botatzea eskatu du.

Ez da aurreikusten. Aurreikusita dago Bidasoa biziriken bulegoak eta zerbitzuak horra lekualdatzea.

   

Parke estaliak eskatu dituzte, auzoko umeentzat.

Ez dago aurreikusita.

   

Umeentzako parkea eraberritu beharra dago.

Berritu egingo da parkea.

Amaituta
Amaituta

2017ko martxoan eta apirilean egin dira Hendaia kaleko haur parkeko segurtasun zorua berritzeko lanak.

Auzoan plaza itxi bat izatea eskatu du ekitaldiak egiteko.

Ez dago aurreikusita.

   

Hendaia kalearen sarreran, baranda bat dago margotu beharra dagoena.

Egin egingo da.

Amaituta
Amaituta

Mantentze lanetarako Udal Brigadak 2017ko ekainean eman dio arreta eskaerari.

Hendaia kaleko 17aren parean asfaltatzea eskatu du.

Udaleko zerbitzu teknikoek egoera aztertuko dute.

Amaituta
Amaituta

Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, azterketa egin dezaten eta aglomeratuaren kanpainan sartzeko.

Beharraren azterketa egin ondoren, hobien trazatuak eta kalte batzuk ikusi dira azalean, baina egitura mailan ez da zulorik ikusten ezta beheratzeko nabarmenik ere. Asfaltoa aspaldiko da eta zertxobait gastatuta dago, baina dituen irregulartasunez, momentuz, ez dute jarduketarik behar. Beraz, egokitzat jotzen da kalearen narriadura kontrolatzea etorkizunean asfaltatzeko kanpaina batean sartzeko.

Ez da urteko kanpainan sartzen.

Lope Irigoyen 4ko atariak irisgarritasun-arazo bat dauka kanpoaldeko espaloian. Jakin nahi dute ea arazoa gune publikoan edo pribatuan dagoen. Publikoa baldin bada, konpondu dadin eskatu dute.

Arazoa eta titulartasunaren egoera aztertu, eta horren arabera jardun.

 

Eskailerak lurzoru publikoan badaude ere, eraikinaren erabilera pribatuzkoak dira eta titularrei dagokie beraien beharretara egokitzea.

Bizikleta-erreia eskatu du Plaiaundi norabidean.

Aurreikusita dago Plaiaundi eta Santiago zubia bizikleta-erreiaz lotzea.

   

BM parean, erromesen aterpetxearen ondoan, garaje batera sartzeko espaloian dagoen areka konpontzea.

Konpondu egingo da.

Amaituta
Amaituta

Berehala erantzuteaz eta berehalako konponketa lan txikiak egiteaz arduratzen den enpresak 2018ko uztailean amaitu du lana.

Eskatu du argia konpontzeko Anzaran plazan, urtebete baino gehiago darama-eta argirik eman gabe.

Badira argiak arkupetik kanpo plazarantz piztu gabe daudenak (tarteka pizten da).

Konpondu egingo da argi hori.

Egin gabe
Egin gabe

Abisu bat helarazi zaio argiteria publikoaren eta semaforoen mantentze-lanez arduratzen den enpresari, ikuskapen bat egiteko.

Azterketa egin ondoren, erabaki da kontuan izanik zaila dela toki horretako argiteria elikatzen duten lineetara iristeko –beraien trazatua garajeetako gune pribatuetatik pasatzen da- trazatu alternatibo bat jasotzen duen proiektu bat egin behar da.

Hiriko argien erlojua aztertzea eskatu du, argi naturalarekin bat etor dadin. Eskuzkoa ez izatea iradokitzen du, argiztapenaren araberako sentsore bat izatea.

Udaleko Zerbitzu teknikoek emandako erantzuna hau da: Abisu bat helarazi zaio argiteria publikoaren eta semaforoen mantentze-lanez arduratzen den enpresari, ikuskapen bat egiteko.

Une honetan ez dago aurreikusita argiteria publikoa zentzuz kudeatzeko sistemara aldatzea.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Piztea eta itzaltzea eguzkiaren irteera eta sarrera markatzen duen programatzaile astronomiko batez arautzen da.

Argiteria publikoa hobetzea patio pribatuetan.

Ez da bidezkoa. Eremu pribatua da.

   

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Lehentasuna ematen diote Anzaran auzotik Irungo erdialdera irtenbide bat emateari, egun zaila gertatzen baita adinekoentzat.

Antzaran auzotik Irungo erdigunerako sarbidea konpontzea.

Prozesuan
Prozesuan

Hiri-autobusen zerbitzuen kontratazio berria egiten ari da, eta berritasunen artean dago bus elektrikoak sartzea pixkanaka. L4 linea berria sortzea planteatu da, Anzaranera joango litzatekeena, eta horrek asko hobetuko ditu irisgarritasun-arazo horiek.

Autobus-geltokia eskatu dute, auzotik erdialdera joateko behin betiko irtenbide bat eman arte.

Antzaran auzotik Irungo erdigunerako sarbidea konpontzea.

Prozesuan
Prozesuan

Hiri-autobusen zerbitzuen kontratazio berria egiten ari da, eta berritasunen artean dago bus elektrikoak sartzea pixkanaka. L4 linea berria sortzea planteatu da, Anzaranera joango litzatekeena, eta horrek asko hobetuko ditu irisgarritasun-arazo horiek.

TAO txartel murriztuaren irtenbidea, auzoan bizi ez baina auzoko bizilagunen familiarrak direnentzako.

Ez dago aurreikusita.

   

RENFEra joateko bidean pibote giltzaduna jartzeko iradoki du, espaloian aparkatzea saihesteko.

Aztertu behar da.

Egin gabe
Egin gabe

Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, aurretiko azterketa egin dezaten.

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Kexa agertu du txakur-kakek espaloian erortzeko arriskua sortzen dutelako. Txakurren jabeak gehiago zaintzea eskatu du.

Txakur handi batzuk solte ibiltzen dira. Agenteen aldetik oinezko zaintza areagotzea eskatu dute (zehazki, 20:00ak aldera, orduan ateratzen baitira txakurrak paseatzera), txakur horien jabeen jokabidea kontrolatu dezaten.

Udaltzaingoari helaraziko zaio eskaera, zaintza areagotu dezan eta beharrezko neurriak ezarri ditzan.

Prozesuan
Prozesuan

Hiriko hainbat gunetan txakurrak eta Udal Ordenantzen ez-betetzeak kontrolatzeko programatu diren korriken artean, Pinar-Anzaran eremua lehentasunezkoa da parkearen zabalera handia dela eta. Ekainaren 30era arte, 31 korrika egin dira Bizikidetza Departamentuaren aldetik.

Era berean, Herritar Agenteen aldetik, martxoan eta apirilean kanpaina aktibo bat egin zuten eremu horretako txakurren jabeak kontzientziatzeko.

Saihestea bizikletak espaloietatik ibili daitezen.

Udaltzaingoaren kontrola areagotzea.

Prozesuan
Prozesuan

Urte osoan ikuskatzen da portaera hori, bai programatzen diren ekintza prebentiboetan bai beste zereginetan ari diren bitartean.

Ibilgailuak Anzaran plazara sartzea zaintzea; zehazki, Lanbide ondoan eta plazako tabernetan aparkatzen duten motoak eta alde horretako dendetarako zama-lanak egiten dituzten ibilgailuak.

Udaltzaingoaren kontrola areagotzea, jardunbide desegoki horiei dagokienez.

 

Agenteek antzeman dituzten arau-hausteak salatzen ari dira.

Gazteak gauez mugitzen diren leku bat dago, Frantziako pertsonak ere erakartzen dituena. Esaten dute “trapitxeoa” egon litekeela. Auzoan zaintza areagotzea eskatu dute.

Udaltzaingoak zaintza areagotu egingo du, jardunbide desegokiak edo ilegalak desagerrarazteko.

 

Txakurrak eta Udal Ordenantzen ez-betetzeak kontrolatzeko programatu diren korrikak direla eta, Pinar-Anzaran eremuan horiekin batera behatu dira agenteek ikusi dituzten portaera desegokiak eta esku-hartzea egin da gizabidearen kontrako edozein ekintzaren aurrean...

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Paperontzi kopuru handiagoa eskatzen du Anzaran plazan, bertan auzotar asko izaten dira eta.

Egiteko konpromisoa. Eskaera hau helaraztea Txigundiko Zerbitzuak Mankomunitatera.

Amaituta
Amaituta

Egindako zerbitzua.

Anzaran plazako arkupean, zutabeetan badaude txakurren gernuaren hondarrak eta garbiketarako makina maizago pasatzeko eskatzen da.

Arazo horren berri ematea Txigundiko Zerbitzuak Mankomunitatera, behar horri erantzuna eman diezaioten.

Amaituta
Amaituta

Astebeteko maiztasuna ezarri da espaloietan urez garbitzeko makina pasatzeko. Astelehenero egingo da.

Anzaran plazaren inguruan, Lucas de Berroa kalera ematen duten eskailerek ohikoa baino garbiketa sakonagoa behar dute.

Ohiz kanpoko garbiketa lanak egitea.

Amaituta
Amaituta

Duela gutxi sortu den eskailerak garbitzeko zerbitzuaren barruan. Auzo hau egingo da hasitako auzoarekin bukatu bezain pronto.

Lope de Irigoyen kaleko fatxadak grafittiez marraztuta daude. Fatxada horiek garbitzeko, Udalak eskumena duen jakin nahi dute.

Ez dagokio. Gune pribatuak dira.

   

Kexa bat adierazi dute erratza pasatzen duen makina goizean goiz pasatzen delako, 6:30ean, eta zarata handia eragiten duelako.

Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitatea zarata gutxiago sortzen duen ekipamendu bat bilatzen ari da merkatuan, eragozpen horiek murrizteko xedearekin.

Amaituta
Amaituta

Makinistak jakinarazi du eremu horretatik ez dela pasatzen 9:30 arte. Larunbateko garbiketaz arduratzen direnei jakinaraziko zaie, agian beraiek baitira goizago pasatzen direnak.

Kultura eta kirolak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Informazioa eskatu du Plaiaundiko atletismoko pistak birkokatzeari buruz.

Udal Gobernua irtenbide bila ari da, eta konpromisoa du irtenbidea abian egongo dela 2019ko maiatzerako.

Lehendabizi, Zubietako eremura lekualdatzeko inplikatuta dauden instituzioak lehenbailehen posizionatzea da nahia. Ondoren, elkarrizketak egingo lirateke elkarte inplikatuekin, talde politikoekin eta elkarte ekologistekin, posizionamendu hori kontuan hartuta egin beharreko urratsak zehazte aldera.

   

Hirigintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Erreten bat dago Lope de Irigoyen kaleko 3an (Telepizzaren ondoan), espaloietara ur asko isurtzen duena.

Eskatzen du jabeari eskatzea arazoa konpondu dezan.

Jabeari eskaera egingo zaio Hirigintza Arlotik.Realizar un requerimiento al propietario desde el Área de Urbanismo.

Amaituta
Amaituta

Dagokion espediente administratiboaren bitartez ebazpen bat egin zen, 2017ko maiatzaren 10ekoa; horren bitartez errekerimendu bat egin zen erretena konpontzeko.

Ondoren, jabeen komunitateak Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoaren (ITE) txostena aurkeztu zuen eta bertan esaten zen teilatu-hegalaren parte bat egoera txarrean zegoela eta hezetasun eta egiturazko beste akats batzuk ere bazituela.

Zentzu horretan, 2018ko martxoaren 15ean ebazpen bat egin da eta horren bitartez jabetzari eskatzen zaio beharrezko obrak egin ditzala ITE erakundeak adierazitako akatsak konpontzeko.

Obrak egiteko baimena eskatu ondoren eta dagokion baimena ematen denean, komunitateak obrak egin ahal izango ditu.

Kexa, ADIFeko maniobrek zarata eta, ondorioz, eragozpenak sortzen dituztelako. Esan dute 310-037 makinak sortzen duela zarata gehien.

Zarata arinduko duten irtenbide alternatiboak aztertu daitezen eskatu du: pantailak, zuhaitzak...

Etxeetatik oso hurbil dauden trenbideetan egunetan aparkatuta geratzen diren tren zisternadunen aparkalekua lekualdatzea eta irtenbide bat aurkitzea nahi du.

Bi kexak ADIFi helaraziko zaizkio.

Amaituta
Amaituta

2017ko apirilaren 24an ADIF-era bidali da.

Udalez kanpoko eskumenei buruzko kudeaketak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

N-1 errepidearen zatia zabaltzea Administratibaren eta Hondarribiranzko irteeraren artean. Horrek errepidea blokeatzea saihestuko luke eta, ondorioz, Hondarribira auto asko doan egunetan sortzen diren ilara larriak.

Gipuzkoako Foru Aldundira helaraziko da eskaera.

Egin gabe
Egin gabe

Udalak Hiri Antolamendurako Plangintza Nagusian planteatzen den iradokizuna hartzen du kontuan, izan ere bertan jasota dago Gipuzkoako Foru Aldundiak bere garaian formulatu zuen bitan banatzeko proposamena.

Soluzio hori konplexua eta kostu ekonomiko handikoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aztertu behar du, autopistatik sarbide berri bat irekitzeak sortuko duen egoera berria kontuan hartuta.

Auzoak

X