Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2017/01/26

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Aldabe Mendia eta Anaka kaleen elkarguneko zuhaitzak duela 30 bat urte landatu ziren, eta neurriz kanpo hazi dira, haien loraketak alergia larriak eragiten dizkie ingurukoei, inguruko etxebizitza eta atariak zikintzen dituzte, eta inguruko etxeetako erretenak ixten dituzte, eta jabeak haiek maiz garbitzera behartzen.

Hori dela eta, gutxiago hazten diren eta eragozpen gutxiago sortzen dituzten espezieetako zuhaitzek ordezkatu beharko lituzkete.

Aldabe Mendia kaleko 35. zenbakiko zuhaitz batzuek teilatuak gainditzen dituzte, eta erretena ixten; ataria zikintzen dute; eta, zikinkeria sartzen dela-eta, leihoak ezin irekitzea dakarte.

Udal-teknikariek inguruko zuhaitz guztiak aztertuko dituzte, eta zehaztuko dute zer ale komeni den moztea eta gutxiago hazten diren espezieetako zuhaitzek ordezkatzea.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

2017ko 2. seihilekoan arboladia mantentzeko kontratu berria funtzionatzen hasita, abisua eman zaie udal-teknikariei, egin dezaten. Arbola horiek aztertu ondoren, erabaki dute egoera onean daudela eta nahiko tartea dagoela fatxadetatik.

Ez dute egoki ikusten azken urteotan egiten ari diren lanetatik harago egitea: pertsonen segurtasuna bermatze aldera.

Jaizkibel kalean badira tamaina handiko zuhaitzak, eta, beren pisua dela-eta, adarrak erori egiten dira. Zuhaitzok inausi beharko lirateke, arriskurik ez izateko.

Pagogaina kaleko zuhaitz batzuk etxebizitzak baino altuagoak dira, eta alergiak eta zikinkeria eragiten dituzte.

Udal-teknikariek inguruko zuhaitz guztiak aztertuko dituzte, eta zehaztuko dute zer ale komeni den moztea eta gutxiago hazten diren espezieetako zuhaitzek ordezkatzea.

Amaituta
Amaituta

Lanak eginda daude dagoeneko.

Letxunborro hiribideko biribilguneko makalak arriskutsuak dira.

Udal-teknikariek inguruko zuhaitz guztiak aztertuko dituzte, eta zehaztuko dute zer ale komeni den moztea eta gutxiago hazten diren espezieetako zuhaitzek ordezkatzea.

Amaituta
Amaituta

Arboladia mantentzeko, zaintzeko eta hobetzeko kontratatutako enpresak arduratu behar du makal horien egoera aztertzeaz eta haien jarraipena egiteaz, baita segurtasunari dagokionez ere. Ildo horri jarraitzen zaio.

Anakako etxeen inguruan zuhaitz ugari zeuden, baina, egun, 150 bakarrik daude: 50 urtean behera egin du zuhaitzen populazioak, eta arazoak sortzen dituen espeziearen ordez besteren bat landatu beharko litzateke.

Etxeen inguruan mantentze-lan sakonak egin beharra dago, hala nola espaloiak konpondu eta argiteria egokitu; izan ere, beren altuera dela-eta, farolek ez dute ematen argirik, zuhaitzak gainditzen baitituzte.

Etxeen ingurua erabat berritzeko plan bat prestatuko da, espaloiak, galtzadak, zuhaitzak eta lorategiak sartuta.

Prozesuan
Prozesuan

Esleitu da Anakako etxeak (eremu osoa) berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa. Proiektu hori idazterakoan, dauden zuhaitzen egoera aztertuko da, eta zer ale mantendu behar diren eta zer berri landatu behar diren erabakiko da, inguruak zer behar dituen kontuan hartuta, hala nola espaloiak zabaltzea, zerbitzu berriak eta abar.

Espaloiak beheratu beharko lirateke, oztopo arkitektoniko gutxiago izateko, Anaka eta Puiana osoan.

Konponketa-lanak egingo dira.

Amaituta
Amaituta

Puianako espaloia beheratu da dagoeneko. Anakako gainerakoak kontuan hartuko dira inguruaren azterketa egiterakoan.

BMtik behera, eskolarako bihurgunean, bada behin betiko konpondu beharreko zulo bat, askotan petatxatu dena.

Konponketa-lanak egingo dira.

Amaituta
Amaituta

Abisua helarazi zaio espaloi eta galtzadetako zoladurari buruzko abisuei berehala erantzuteaz eta berehalako konponketa lan txikiak egiteaz arduratzen den enpresari, eskaerari erantzun diezaion.

2017ko apirilean amaitu ziren lanak.

Jaizkibel kalean, Mariño ondoan, futbolean jokatzen dute haurrek, eta baloikada ugari izaten dira. Baloiarekin ibiltzea debekatzeko kartel bat jartzeko eskatu dute.

Ez zaio iritzi beharrezkoa.

Ipurua eta Zumea kaleetan badira auzotarrek oinezkoen guneak eta errepidea bereizteko jarritako loreontziak: batetik, kale horien itxura desberdina da loreontzirik ez dutenen aldean, eta, bestetik, loreontziek kalteak eragiten dituzte ibilgailuetan. Konponbideren bat bilatu beharko litzateke, leku batzuetan oztopoak baitaude pasatzeko.

Udal-teknikariek kexa honek azaltzen duen egoera aztertu, eta ez diote iritzi egokia neurririk hartzeari.

Zer egiteko asmoa du Udalak Anaka kalean Sancheski parean? Espaloiak oso estuak dira eta.

Aurreikuspenen arabera, San Miguel eta Anakako plangintzak konponduko du behin betiko espaloi horien egoera txarra.

Julián Gayarre ibilbidean bankuak eta txakurren gorozkiak biltzeko edukiontziak jarri beharko lirateke.

Eskaera aztertu, eta ez zaio iritzi egokia.

Pedro Arístegui Enbaxadorea plazan argiztapena hobetu beharko litzateke.

Plazako argiteriaren azterketa tekniko bat egingo da, hobetu beharra dagoen ala ez ebazteko.

Prozesuan
Prozesuan

Azterketa egin ondoren, argiteria eskasa dela ikusi da, eta hurrengo jarduketetan hobetzea proposatuko da. 2018ko azkeneko kreditu-aldaketan, kontu-sail bat onetsi da, Pedro Aristegui enbaxadorea plazan argiteria hobetzeko.

Zergatik ez da sortzen parke bat San Migueleko baratzeen inguruan?

San Miguel eta Anakako plangintzak zehazten ditu auzo horietan behin betiko aurreikusten diren jarduketak.

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Leka-Enea ikastetxearen ondoan aparkatzeko gune bat egokitu beharko litzateke, San Migueleko auzotarrek bigarren autoa aparkatu ahal izateko.

Ez zaio iritzi beharrezkoa.

Aparkalekuak sortu beharko lirateke orubeetan, eta, tren- eta topo-geltokien ondoan eta leku estrategikoetan, ibilgailuak hirigunean ez sartzeko aparkalekuak. Izan ere, TAO guneak ez ditu konpontzen aparkatzeko arazoak.

Eskaerak ez du loturarik auzoarekin, eta ez da hartu kontuan.

Desagertu egingo al da Agerre inguruko aparkalekua?

Agerreko kalezuloa aparkatzeko egokitu beharko litzateke.

Jaizkibel kalean aparkatzeko arazoak daude, auzotik kanpoko ibilgailuak aparkatzen baitira bertan. Hori dela eta, TAO sistema ezartzea nahi dute auzotar batzuek.

Zergatik jarri dira Agerre kalean piboteak? Aparkatzeko lekuak desagertzea ekarri dute eta...

Agerre kalean arazoak sortzen ziren etengabe ibilgailuen eta etxebizitza baten jabeen artean; izan ere, bidearen zati bat etxebizitzaren lursail pribatuaren barruan dago, eta inguruan aparkatzen ziren autoak lursailean sartzen ziren, aparkatzeko eta maniobrak egiteko.

Bertako eraikuntzak eraitsi, eta berdegune bat sortu zen, baina ibilgailuak han sartzen ziren, eta lokaztu egiten zen etengabe. Hori dela eta, Udaleko lorezaintza-zerbitzuek “konponketa-lanak” egin behar izaten zituzten etengabe.

Gainera, San Migueleko baratzeak garbitu zirenetik eta bidexkak sortu eta argiteria jarri eta ingurua bere onera etorrarazi zenetik, oinezko asko ibiltzen dira kale horretan; izan ere, ibilgailuak ibiltzea eta aparkatzea debekatu zen orduan, ibilgailuak sartu-irtenean ibiltzea eta aparkatzeko maniobrak egitea arriskutsua zelakoan oinezkoentzat, baina debekua oso gutxi errespetatzen zen.

Beilatokiko irteeran bada errespetatzen ez den marra etengabe bat, eta, horri aurre egiteko, eliza ebanjelikoaren ondoan bada semaforo bat. Bada, mugitu egin beharko litzateke, beilatokitik Anakarako irteera erregulatzeko.

Ingurua bertatik bertara aztertu, eta semaforoa lekurik egokienean dagoela ondorioztatu da. Izan ere, gorako noranzkoan ezin da lekualdatu, handik 4 metrora espaloia 1 metro zabal bakarrik delako, eta beheranzko noranzkoan ere ez, alde bateko espaloia murruaren gainean dagoelako. Semaforo keinukariek eta seinale bertikalek iragartzen dute semaforo hori.

Julián Gayarre ibilbideko zirkulazioa Anaka kalerantz bideratu da. Bada, antolamendu hori aztertu beharko litzateke, kaleko bi bidegurutzeetan eta garajeetako sarreran arriskurik ez izateko.

Udal-teknikariek proposamena aztertu eta kaleko mugikortasun-baldintza guztiak ebaluatu, eta egungo antolamendua egokiena dela ondorioztatu dute.

Lekuona Misiolaria kaleko zirkulazioaren abiadura handiegia da, eta zirkulazioa arintzeko neurriak hartu beharko lirateke.

Kaleko asfaltoa berrituko da, eta abiadura jaisteko elementuren bat jarriko.

Prozesuan
Prozesuan

Asfalto-gune hondatuenetan egin da jarduketa. Abiadura-datuak hartu dira, eta, ondorioz, abiadura murriztekoak jarri dira toki arazotsuenetan.

Sorozarretako biribilgunearen eta Letxunborro hiribidearen artean zirkulazioaren abiadura oso handia da, eta abiadura jaisteko elementuak jarri beharko lirateke.

Abiadura jaisteko elementuak jarriko dira.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Ohiz hartzen dira abiadurari buruzko datuak hiriko hainbat tokitan, besteak beste, Letxunborro hiribidean. Datuetatik, ondorioztatzen da, kontuan hartuta 50 km orduko dela abiadura maximoa, gutxienak direla abiadura hori gainditzen duten ibilgailuak.

Beraz, ez dago justifikatuta eskatutako abiadura murriztekoak jartzea.

Eskualdeko Ospitaletik Anakaranzko bidean ibilgailuen zirkulazioaren abiadura jaitsi beharko litzateke.

Bidearen trazadurak berez behartzen du abiadura jaistera.

Gaineko zebra-bideak hobeak dira abiadura jaisteko elementuak baino, ez baitiete kalterik egiten ibilgailuei eta zarata txikiagoa eragiten baitute.

Auzoko bideetan gaineko zebra-bideak jartzeko aukera aztertuko da. Alde horretatik, Udala pixkanaka egiten ari da aurrera, Irun osoko hainbat tokitan.

Amaituta
Amaituta

2018ko apirilean egin dira obra horiek.

Ipurua kaletik inguruko hiru kale paraleloetako zirkulazioaren % 100 igarotzen da, eta, hori dela eta, galtzada-harriak mugitu egiten dira, eta harea botatzen duten hutsarteak sortzen. Aitzitik, kale paraleloetan (Zumea eta Lizarra kaleetan), ez dago hain zirkulazio handia.

Galtzada-harrizko zoladura konponduko da.

Amaituta
Amaituta

2018ko uztailean egin da konponketa hori, asfaltatzeko kanpainaren barruan.

Egungo berinapeek ez dute babesten euria ari duenean.

2018ra arte itxaron beharko da, orduan amaituko baita egungo kontratua. Udala gabezia horien jakitun da, eta kontuan hartuko ditu kontratu berria egiteko.

Gizarte ongizatea

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Anakako erretiratuen gizarte etxearen proiektuaren egoerari buruzko kontsulta.

2018ko aurrekontuan sartzea aurreikusita dago.

Prozesuan
Prozesuan

Lokala egokitzeko obra, 2018aren azken zatian hasia, amaitzeko zorian dago. Obra amaitutakoan, altzari eta ekipamendu egokiak jarriko dira (altzariak, TB, Interneterako sarbidea, eta abar) leku horretan egingo diren jardueretarako, eta aurreikusia dagoenaren arabera hurbileko Irungo zentro sozialen sareko zazpigarren lokal honek datorren martxoan irekiko ditu ateak.

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Nahiz eta kale-garbitzailea etengabe pasatu, zigarro puntak daude beti tabernen parean. Konponbideren bat bilatu beharko litzateke.

Kaleak garbitzeko maiztasuna egokia eta nahikoa da: gizalege falta da arazoa.

Amaituta
Amaituta

Inguruan esku hartu da, herritar agenteekin elkarlanean, eta Anaka-Puianako taberna eta ostatuak bisitatu dira, arazoa konpontzen laguntzeko eskatzeko. Gerora, salbuespenak salbuespen, eskaerari erantzun diotela ikusi da. Jarraipena egingo da.

Auzoko segurtasuna handitu beharko litzateke, eta, horretarako, patruilek maizago pasatu beharko lukete.

Abisua helaraziko zaio Udaltzaingoari, maizago patruilatu dezan.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Finkatutako maiztasuna eta denborak une honetan beharrezko jotzen direnak dira, eta ez dago benetako arrazoirik Poliziak gehiago patruilatu behar izateko.

Kultura eta kirolak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Kiroldegi baten beharra dago, diziplina anitzeko pista batena.

San Miguel eta Anakako plangintzak aurreikusi egiten du horrelakorik sortzea.

Hirigintza eta ingurumena

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Aldabe Mendia kaleko 15. zenbakian bada Telefónicaren antena bat, auzotarren ustez osasunarentzat arriskutsua dena.

Jabetza pribatua da, eta jabeen erkidegoak erabaki du antena instalatzea.

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Egun askotan, Eulalia Infanta kalean ez da biltzen zaborra.

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio abisua.

Amaituta
Amaituta

Gune honetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan biltzen da. Ez da ikusten maiztasuna handitzera behartzen duen gainezkatze arazorik.

Edukiontzi bat jarri beharko litzateke etxeen inguruan, beren zuhaitz eta lorategiak inausten dituzten auzotarrek erabiltzeko.

Ez zaio irizten beharrezkoa edukiontzi berezi gehigarri bat jartzeari. Inausketaren hondakin txikiak edukiontzi marroian bota behar dira, eta handiak, berriz, Garbigunera eraman.

Edukiontziak leku egokian jarri beharko lirateke, etxebizitzetatik urrun, etxebizitzetan usain txarrik ez sartzeko.

Abisua helaraziko zaio Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari, azterketa bat egin dezan.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Ahalik eta erabiltzaile gehienei zerbitzu egiteko eta ahalik eta traba gutxien egiteko moduan daude kokatuta edukiontziak, eta, bere garaian, Anakako auzo elkartearekin adostu zen kokalekua.

Kale-garbitzaileek etxeen inguruan erabiltzen duten espaloi-haizagailuak inguruko etxebizitzetara bidaltzen du zikinkeriaren parte bat.

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio abisua.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Langileei gogorarazi zaie hondakinak biltzeko pilatzeko balio behar duela haizagailuak eta, ahal dela, hondakinak eremu pribatuetan sartzea galarazi behar dutela.

Aldabe Mendia kaleko 7. zenbakian halako moduan daude jarrita edukiontziak, non errepidera jaitsi beharra dagoen haiek erabiltzeko; ez daude leku seguru batean. Gainera, edukiontzi batek pasatzea galarazten du.

Abisua helaraziko zaio Txingudi Zerbitzu Mankomunitateari, arazoa konpon dezan.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Aparkalekurik kendu gabe egokitutako bilketa leku bakarra da kale osoan, kaleak ez baitu irteerarik eta bilketa ibilgailuek ezin baitute bira egin.

Lekuona Misiolaria kalean gora, bada oso itxia den bihurgune bat, eta bertan badira ikuspena murrizten duten edukiontziak.

Abisua helaraziko zaio Txingudi Zerbitzu Mankomunitateari, arazoa konpon dezan.

Amaituta
Amaituta

Oinezkoen babesgunea beheratu da, 5 m libre uzteko zebra bidetik.

Auzoak

X