Ayuntamiento de
Buscador

Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Eguneratzea 2018/02/22

Hiriko mantentze-lanak / Lorezaintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Lurpeko pasabide bat iradokitzen da Larreaundira eta Aranzateko jaunara joateko.

Proposamena ez da bideragarri ikusten, aztertu baitzen San Juango berrurbanizazioan.

Uranzu kaleko lurrezko parkinga asfaltatzea iradoki dute. TAO gune batean dago.

Konpondu egingo da, eta zorua behin-behinean hobetu.

Amaituta
Amaituta

Parking-a eremu urbanizagarri batean kokatzen da, Kostako Legearen eraginpean, zehazki, babespeko zortasun-eremuan. Hori dela eta, urbanizazioa garatzen ez den bitartean, Kosta erakundeak toki horretan aldi baterako parking bat ezartzea ahalbidetzen du.

Bertako zoladura konpondu eta hobetuko da. 2018an hartxintxarrez bete ziren zeuden zuloak, ez zuelako aglomeratzeko aukerarik ematen.

Uranzu kalean dagoen lurrezko parkinga behar bezala asfaltatu dadin eskatzen dut, egoera tamalgarrian baitago: zuloz beteta, eta urez eta lokatzez euria egiten duenean.

Bestalde, auzoan aparkatzeko zailtasunak daudenez gero, ondo legoke parking hori auzokoentzat bakarrik izatea eta aparkatzeko aukerarik ez ematea TAO tiketa aterata ere.

Azkenik, gustatuko litzaidake auzoan lokal handiago bat balego auzokoentzat jarduerak eta eskolak garatzeko eta urtebetetzeak, bazkariak eta abar ospatu ahal izateko.

Aurreko gaian adierazi bezala, zorua behin-behinean konponduko da.

EZ da onartzen proposamen hori. Aparkatzeko toki hori herritar ororentzat izaten jarraituko du.

Alde Zaharra – San Juan auzo-elkarteari lokal bat utzi berri zaio, eta elkarteak berak parte hartu zuen hura aukeratzen ere. Lokal hori aurrekoa baino hobea da, zabalagoa eta hobeto banatuta, eta jarduerak egiteko aukera ematen du.

San Juango parkingeko eskailerek lika dute, eta baranda, metalezkoa baita, arriskutsu bihurtzen da euria egiten duenean bertara sartzeko.

Sarrera babesteko teilape bat jartzea iradoki du.

Parkinga ustiatzen duen EMPARK enpresara helaraziko da, arazoa konpondu dezan.

Larreaundiko biribilguneko piboteak arriskutsuak izan litezke motoentzat.

Ez da ikusten arriskutsuak direnik. Biribilgunean abiadura txikian zirkulatu beharra dago, eta piboteetara iristeko biribilguneko barrualdean sartu beharra dago.

San Elena kaleko zenbaki bakoitietan, plazatik zubiraino, 43 erregistro zenbatu dira, eta kontuan hartu behar da horrek oinezkoentzat zer dakarren. Espaloia oso estua da.

Santa Elena kalea berrurbanizatzeko azterketa bat egitea proposatzen dugu. Ia Alde Zahar osoa hobetu ondoren, uste dugu kale hau ere osotasunean hobetu beharra dagoela.

Santa Elena kalea berrurbanizatzeko proiektu bat aurreikusita dago; aurrekontua zuzkitu zain dago. Proiektu hori eginda, asko hobetuko da adierazitako arazo hori.

Egin gabe
Egin gabe

2019ko urtarrillan Udal Aurrekontua onartzeko zain dago.

Ermita kalea berrurbanizatzea proposatzen dugu, Santa Elena kaleko zubiaren eta Ama Xantalen ermitaren tartean. Oinezkoei lehentasuna emango dien kale bat bihurtu (garajeetarako eta baserrietarako sarbidea mantenduz), eta ibilgailuak aparkatzekoa kenduz.

Ama Xantalen ermitaren ingurua eta sarbidea berritzea eta zaintzea.

Egin zen alde hori hobetzeko jarduketa bat.

2014ko abenduaren eta 2015eko urtarrilaren artean, Ama Xantalen ermitaren ondoko plazatxoa zolatu zen porfido motako harri naturalezko galtzada jarrita silize-hareazko junturaz. Gainera, 2015ean, Ermitako argiak hobetzeko lanak egin ziren.

Ez dago aurreikusita etorkizun hurbilean beste jarduketarik egiterik.

Jesus karrikako espaloiak hobetzea proposatzen dugu, Prudencia Arbide eta Eguzkitza kaleen artean. Espaloi estuak dira, beheratzerik gabeak garajeetara sartzeko, eta zoladura-mota desberdinekoak.

Ez da lehenesten jarduketa hori.

Legia karrika eta Foruen karrikako gainerako berrurbanizatu beharra dagoela uste dugu. Oinezkoentzako bihurtu beharko lirateke, mantentze-gunetik ibilgailuak ibiltzeko moduan utzita, Karrika Nagusikoaren eta Foruen karrikako gainerakoen antzera.

Jarduketa horiek San Juan berrurbanizatzeko proiektu globalean sartzen dira, eta proiektuak aurrera egiteko fase berriak noiz hasiko zain daude.

Egin gabe
Egin gabe

Proiektuaren idazketarako, aurrekontuko kontu-sailaren zain.

Urdanibia plazako piboteak berrikustea.

Piboteen egoera berrikusiko da.

Amaituta
Amaituta

Aipatu pibote horien berrikusketa egiten da aldian behin eta gai horri buruz mantenimendu zerbitzura iristen diren abisuak atenditzen dira.

Euskaltegi ondoko lorategiak plastikoekin estalita daude plazako obra egin zenetik. Irtenbide estetikoagoa eskatzen du.

Lorezaintzako Zerbitzuak aztertuko du lorategien eta aipatutako estaltze horien egoera, irtenbide hoberik ote dagoen ikusteko.

Amaituta
Amaituta

Maiatzean berdegune, parke eta zuhaiztien mantentze, kontserbazio eta hobekuntzarako kontratatutako enpresak, Gureak Berdea, S.L.U. enpresak hain zuen, birmoldatu egiten du.

San Juan plazako arbolak kimatzea.

Lorezaintza-Zerbitzuak aztertuko du kimatze-beharra.

Amaituta
Amaituta

Zuhaitzak mantentzeko lanen esleipena duen enpresak ekainaren 22an egin zituen inausketa lan hauek.

Auzoko platanoa kendu.

Lorezaintza Zerbitzuak aztertuko du arbola hori kendu beharra ote dagoen.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Eskaeran aipatzen diren bi bananondoen egoera aztertu du lorezaintza zerbitzuak eta horien osasun egoera ona dela ikusi da. Zuhaitzen eta Jesus kaleko fatxaden arteko distantzia 9 metrokoa da enborraren eta fatxadaren artean, eta distantzia hori nahikoa dela irizten da.

Hori dela eta, ez da bidezkotzat hartzen osasun egoera onean dauden zuhaitz horiek kentzea.

Puntualki, adakera txikiagotu ahalko da adarrek traba egiten dutenean edo fatxadatik hurbilegi daudenean.

Jolas gune estali bat eta ariketak egiteko eta gorputza mantentzeko gailuak adinekoentzat.

Ez da lehenesten une hauetan helburu horretarako gune estali bat eraikitzea.

Espaloiak konpontzea eta galtzada zigilatzea Karrika Nagusian eta Foruen karrikan.

Egingo da. Hiri-mantentzeko lanen programazioan sartuko da jarduketa hori.

Amaituta
Amaituta

Hiria Mantentzeko Udal Brigadak 2018ko urriaren 10ean bukatu zuen konponketa lan hau.

Ama Xantalenen, kulturune bat.

Proposatu dute nekropolia estali eta egoki argitzea, geruza garden bat sortuz, ikusteko aukera emango duena eta, halaber, barruan kultur eta erlijio jardueretarako tokia erabiltzea ahalbidetuko duena: Ahots-kontzertuak, ganberakoak, literatur errezitaldiak, antzerki txikiak, hitzaldiak eta abar egin litezke ondo asko hondakinen gaineko toki berri horretan.

Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloko teknikariek zegoeneko eman zute iritzia eskaera horrexetaz, eta adierazi zuten ez dela batere komenigarria, zaintze aldera, nekropolia proposatzen den kristal-azaleraren bidez estaltzea.

Sarjia parkea berritzea.

Sarjia parkea dagoeneko berritzen ari dira, haren inguruan egiten ari diren proiektuek zuzenean ukitzen baitute (San Martzial kalearen berrurbanizazioa eta Uranzu pilotalekuaren berritze integrala).

Prozesuan
Prozesuan

2019ko urtarrilean, lanak egiten ari ziren inguru honetan, eta inguruan gauzatzen ari ziren proiektuek zuzeneko eragina zuten bertan.

La Salleko eraikinaren orubea zertarako erabiliko den galdetu dute.

Udal-bulegoak eraikitzeko proiektua dago.

Prozesuan
Prozesuan

Udal-bulegoak eraikitzeko proiektua dago. Egun, idazten ari dira Irungo Udala zabaltzeko proiektuaren eguneratzea, eta inbertsioa 2019ko aurrekontuen proiektuan dago planteatuta.

Mugikortasuna

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Aranzateko jauna kalean bizi direnek lehen baino sarbide gutxiago dute etxeetara, bide publikoan terrazetako mahaiak eta ibilgailuak egoten direlako. Iradoki dute terrazak San Juan plazarantz lekualdatzea, Aranzateko jauna kalerantz bidea libre uzteko.

Ez da bidezkoa ikusten eskaera hori betetzea. Oinezkoentzako tokia nahikoa zabala da egungo konfigurazioan, eta oinezkoak inolako arazorik gabe igaro daitezke bertan.

Aparkatzeko arazo orokor bat dago; toki gutxi dago, eta ez da errespetatzen Aranzateko jauna kalean bizi direnen gunea. Proposatu dute txartel bat jartzea bertan bizi direnei ibilgailuekin sartzea ahalbidetzeko, edo irtenbide bideragarri bat aztertzea.

Ez da bidezkotzat jotzen txartel horren irtenbidea. Udaltzaingoak gehiago zainduko du alde hori, eta isunak jarriko ditu.

León Iruretagoyenako pasabidea berraztertzea eskatu dute. Jakin nahi dute ea zer egingo den Sarjiako eta Gazteluko terrazekin.

Ez da bidezkotzat jotzen alde horren egungo konfigurazioa berriz planteatzea, herritarrek sozializatzeko gune gisa eta aisialdirako erabili dezaten lehenetsita.

Sarjia kalea oinezkoentzako bihurtzeko aukeraz galdetu dute, edo kale horretan aparkatzeko irtenbide bat bilatzeaz.

Sarjia kaleko aparkatzeko tokiak kentzeak proposatzen dugu. Egoiliarrentzat erreserbatuta daude, txartel zaharkituen bidez, izan ere, urte asko dira ez direla banatzen. Alde Zaharretik irteteko kalea ere bada, eta uste dugu libre egon behar duela.

Kalean aparkatzea kenduko da.

Amaituta
Amaituta

18-12-18an ezabatu zuten hiri mantentzeko udal brigadakoek seinaleztapen horizontala eta aldatu zituzten seinale bertikalak.

Antolamendu berriarekin, trafikoa asko gehitu da Santa Elena kalean. Beste herri batzuetako Alde Zaharrak oro har trafikotik libre daude. Uste du irtenbide bat izan litekeela ibilgailuak pasatzea arinduko lukeen ingurabide bat egitea.

Urdanibia plazan trafiko handia dago, eta, ondorioz, hondatu egiten dira zoladura eta kutxatilak. Bereziki larunbat goizeko azoka txikia egiten denean.

Azoka txikiaren egunetan kalean trafikoa mozteko aukera aztertuko da.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Merkatu txikia egiten den egunetan, egungo trafiko desbideratzeak Udaltzaingoak ezarritakoak dira eta bide segurtasunaren ikuspegitik horiek egokienak direla erabaki da.

Papinea kalean, arazo handiak dituzte aparkatzearekin. Iradokitzen du egoiliarrek bakarrik izatea aparkatzeko aukera. Uranzu pilotalekuko obrak, zehazki, arazoa handitzen ari dira.

Alde horretako aparkatzeko arazoa aztertu eta irtenbideak bilatu.

Prozesuan
Prozesuan

Uranzu frontoiko obrak amaitzen direnean azterketa egingo da eremu horretan aparkamenduari dagokionez dauden beharrak ikusteko.

Iradokitzen du bus-anezkako linea, erdialdetik Ficobara.

Frantziako “Hegobus” lineak geltokia izango du Ficoban, eta bus-zerbitzu hori eskainiko dio Irungo erdialdeari.

San Juan plazaren eta Aranzateko jauna kalearen izkinan jarrita dagoen piboteak ez dio pasatzen uzten anbulantziari.

Oso ondo egiaztatuta dago tokien eta piboteen egungo konfigurazioarekin arazorik gabe ibili daitezkeela larrialdi-zerbitzuak.

Gain-Gainean eta Larretxipi arteko oinezkoentzako konexioa.

Prudencia Arbide kalearen eta Jesus karrikaren arteko bideak egokitzea.

Bi bide egin dira bi kaleen artean, jendea pasatzen delako, bi kaleen artean dagoen tontor berdean. Ondo legoke pixka bat egokitzea; adibidez, berdean integratutako eskailera sinple batzuk, arriskurik gabe erabiltzeko moduan. Bi daude: Bata, Prudencia Arbidetik Larretxipi kalera bitarteko arbola handiaren ondoan, eta bestea, Prudencia Arbidetik Eguzkitzara bidean. Eskerrik asko eta agur.

Nolanahi ere, jarduketa hori San Juan berrurbanizatzeko proiektu orokorrean sartuta legoke, eta lursail pribatuak erosi beharra eskatzen du.

San Juan parkingerako sarbidea hobeto seinaleztatzea León de Iruretagoyena kaletiko sarreran.

Ez da erraza egungo seinaleztapena hobetzea, hainbat aldiz gehitu eta hobetu baita.

Aranzate jauna kaleko trafikoa.

Trafikoko arduradunari zuzentzen diot idazki hau, aipatutako kale horretan zer arazo dauden jakin dezan. Duela urte askotatik, kale hori kaosa da, bertatik zirkulatu behar denean.

Udalak ezin hobeto daki zer gertatzen den, eta duela urte askotatik gainera, gutun asko bidali izan baitzaizkie arazoa azaltzeko. Kontainerrak kendu eta beste leku batean jartzea besterik ez zaie bururatu, irtenbidea emateko, eta nire ustez, hori barregarria da. Egoiliarrentzako gunea ere jarri dute, baina kontrolik gabe, mundu guztiak aparkatzen baitu.

Jaun-andreok, arazoa ez dira kontainerrak, arazoa da bi auto ia ezin direla gurutzatu kalea estua delako. Irteerarik gabeko kalea da, eta bertan, gogoa ematen dien tokian ematen dute bira denek, eta, oro har, kalearen erdian izaten da. Legerik gabeko kalea da. Egunero eztabaidak eta salaketak daude gidarien artean, baina inork ez du ezer egiten konpontzeko.

Arazo hori ez balego, nahi dudan orduan igo ninteke etxera, baina ikastetxeko sarrera- edo irteera-ordua bada, poliziek baimentzen didatenean igo behar izaten dut etxera.

Hau ez batere normala! Jaun-andreok, ezin da ulertu Irungo erdialdean kale bat horrelako baldintzetan egotea. Ez al da erraza igotzeko ezkerreko baterian aparkatzeko tokia kendu eta lerroan jartzea.

Ez dugu partekatzen kalearen egoeraz azaltzen den ikuspegia.

Gaur egun, agente bidez kontrolatzen da ikastetxeko sarrera- eta irteera orduetan, horiek baitira kale horretako trafikoarentzako unerik zailenak.

Ibilgailuak Karrika Nagusira eta Foruen karrika hasierara sartzeko aukerak askoz ere ordutegi murritzagoa eduki behar luke. Astelehenetik ostiralera goizeko lehen orduan egon beharko luke irekia (08:00etatik 12:00etara) ostalaritzakoei banatzeko lanak egiteko, eta gero, erabat moztu beharko litzateke ibilgailuak pasatzea.

Ordutegiak murriztu berri dira, baina berriz aztertuko dira ordutegiak eta zirkulazio-beharrak.

Egin gabe
Egin gabe

Herritarren segurtasuna eta bizikidetza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Gurasoak El Pilar ikastetxera joaten direnean, oztopatu egiten da Aranzate jauna kaleranzko zirkulazioa. Gehiago zaindu beharra dago sarrera eta irteera orduetan aparkatzea.

Poliziak gehiago zainduko du une kritikoenetan.

Prozesuan
Prozesuan

Agenteek ikastetxe horretan duten presentzia handituko da.

Asteburuko botiloia kontrolatzea Karrika Nagusiak eta Aranzateko jauna kalean, auzokideen atarietan txikizioak eragiten baitira.

Oro har, polizia gehiagotan egotea Aranzateko jauna kalean eta inguruetan.

Poliziak gehiago zainduko du leku horietan, asteburuetako gauetan.

Poliziak gehiago zainduko du une kritikoenetan.

Prozesuan
Prozesuan

Udaltzaingoak ingurua zaintzen du, edari alkoholdunak konfiskatuz eta dagozkien zehapenak tramitatuz.

Aranzateko eremua kontrolatu ohi da (eremu egoiliarretako aparkalekuen kontrola) eta kalea zaintzeko baliatzen da ere.

Atarietan lo egiten duten pertsonek eragozpenak sortzen dituzte. Lau esku-hartze kontabilizatzen dira, eta atarietatik sartzen diren pertsonak ateratzen dira.

Eskatu dute asteburuetan azkarrago erantzun beharko litzaiekeela Aranzateko jauna aldean Udaltzaingoari egiten zaizkion deiei.

Poliziak gehiago zainduko du leku horietan, asteburuetako gauetan.

Prozesuan
Prozesuan

Enbarazu handia sortzen da asteburuetan koadrilen artean, Aranzate kalearen atzealdean. Koadriletan 12 esku-hartze polizial izan dira, eragozpenak sortu dituztelako.

Karrika Nagusian eta inguruetan oinezkoei pasabidea oztopatzen dieten espaloietan aparkatutako furgonetak eta autoak gehiago zaintzea.

Kontrol poliziala handituko da behar bezala aparkatuta ez dauden ibilgailuak zaintzeko, eta isunak jarriko dira, hala badagokio.

Prozesuan
Prozesuan

2018an, 5 esku-hartze dokumentatu dira; horiei gehitu behar zaizkie agenteek egiten dituztenak eta dokumentatzen ez dituztenak, ohiko trafiko-salaketak direlako.

Eremuan esku hartzen jarraitzen da.

Prudencia Arbideko 10 eta 20 bitartean eta Gain Gainean aldean, gazte asko egoten dira gizalegez jokatzen ez dutenak: botiloia egiten dute, zarata eta zikinkeria sortzen dute… oro har, eragozpenak sortzen dizkie bizilagunei.

Gazte-kuadrilla batzuk dira (adin nagusikoak eta adingabeak). Batzuetan, bizilagunei aurre ere egin izan diete.

Arbolak ere hautsi izan dituzte mahai-tenisaren parean; petardoak botatzen dituzte etxebizitzetara, arrautzak...

Udaltzaingoak alde hori gehiago zaindu dezan eskatzen dute. Asteko egunetan ere geratu ohi dira gertaera horiek.

Alde hori gehiago zainduko du udaltzaingoak, egoera bideratzeko dispositibo berezi baten bidez.

Prozesuan
Prozesuan

Gaingainean eremuko zaintza areagotu egin da asteburuko txandetan, orduan izaten baitira gizalegerik gabeko portaeren gorabehera gehien. Iaz 19 espediente erregistratu dira Gaingainean parkearen inguruan edari alkoholdunak kontsumitzeagatik.

Poliziaren bi esku-hartze erregistratu dira, partikularren arteko borroka/eztabaidengatik, parkearen eremuan. 4 akta egin dira LSC bakoitzeko, substantzia sorgorgarrien kontsumoagatik.

Espediente bat ireki zaio pertsona bateri zakurra aske eramateagatik.

Karrika Nagusiaren eta Aranzateko jauna kalearen artean, motoak pasatzen dira; hesiek ez diete zirkulatzea galarazten. Udaltzaingoak alde hori gehiago zaintzea eskatzen dute, motoak pasa ez daitezen.

Kontrol poliziala gehiago egingo da, ahal den neurrian.

Prozesuan
Prozesuan

Eguzkitzaldea kalean zirkulazio handia dago; batzuetan, alderantzizko norabidean zirkulatzen dute, garajeetara sartzeko. Zati hori gehiago zaintzea eskatzen dute. Auzoan, oro har, kontrako norabidean zirkulatzen da, garajeetara sartzeko.

Zaintza polizia gehituko da.

Egin gabe
Egin gabe

Ez dute errespetatzen establezimenduak gauez ixteko ordutegia Peña kalean, zehazki, eta auzoko beste guneetan. Gehiago zaintzeko eskatzen du.

Kontrol gehiago egingo ditu Udaltzaingoak.

Prozesuan
Prozesuan

Urdanibia plazako tabernak ixteko ordutegia kontrolatu ohi da eta, zehazki, 6 espediente erregistratu dira hainbat arrazoirengatik:

  • Kanpoan edariak kontsumitzen uzteagatik.
  • Musika altuagatik eta ate irekiengatik.
  • Mahaitxoak ordutegitik kanpo eta ate irekiak.
  • Lokal barruan bolumen handiko kontzertua egiteagatik eta ate irekiak.
  • Establezimendua ixteko ordutegiarengatik. Ia espediente guztiak establezimendu berekoak dira.

Zaila da San Martzialetan auzora sartzea. Eskatzen du agenteek koordinatu dezatela herritarrei sarbideei buruzko informazioa emateko jaiak direnean.

Jaietan informazioa eta seinaleztapena hobetzeko ahalegina egingo da.

Egin gabe
Egin gabe

Urdanibian zaborrak biltzeko tokia “hondakindegi” bat da, zaborra botatzen dutenek gizabidez jokatzen ez dutelako.

Gehiago zaindu beharra dago.

Gizalege kontuan da, herritarrek desegoki jokatzen dutelako. Ez da konpontzen gehiago zainduta.

Beste gizalege-plan bat antolatuko da, udalaren eta Txingudiko zerbitzu-mankomunitatearen artean koordinatuta.

Prozesuan
Prozesuan

Gizalegezko agenteen kanpainan, birziklapenari eta gizalegezko portaerei buruzko kontzientziazioan eta herritarren elkarbizitzako departamentuak egiten dituen kanpainetan sartuko da.

Ostalaritza eta bizilagunak adiskidetzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina.

Ostalaritzako Mahaiaren beste edizio bat antolatuko da, gai horiek guztiak lantzeko.

Egin gabe
Egin gabe

Gune beltzak kentzea auzoan.

Dagoeneko egiten ari dira gune beltzak antzemateko eta kudeatzeko programa.

Egin gabe
Egin gabe

Karrika Nagusian, kontzertu batzuk sustatzen dituzte alde horretako tabernek, eta uste dute hiriko beste leku batzuetan ere txandaka egitea, bizilagunei zarata eragiten baitzaie. Hori bera komentatu dute San Juan plazari dagokionez; hango jarduna Irungo beste leku batzuetara ere banatu beharko litzateke.

Iradokitzen dute erdialdeko kontzertuak Ficobara aldera lekualdatzea.

Ostalaritzako Mahaia erreaktibatuko da, eta han landuko dira arazo horiek.

Egin gabe
Egin gabe

Udaltzaingoak egiaztapenak egin ditu kontzertu horiei buruzko kexak izan direnean eta kultur baimena aurkeztu dutela egiaztatu da. Beraz, itunek beren ordutegia betetzen dutela egiaztatu da.

Txingudiko Zerbitzuak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Eskatzen du zarata gutxiago atera dezala auzoan beira biltzekoak.

Eskaera hau Txinguko Zerbitzuetara helaraziko da, oztopo horiek ahal den neurrian gutxitzeko.

Bihurgarri ez dena
Bihurgarri ez dena

Zarata sortzen da hustuketa metodoagatik, bolumen handiko igluak direlako. Arazo hori ezin da konpondu.

Eskatzen dute igandero garbitu dadila Gain Gainean, botiloiko hondakinak kentzeko.

Eskaera Txingudiko Zerbitzuetara helaraziko da.

Amaituta
Amaituta

Zonalde hori atenditzen ari dira. Igande goiz eta arratsaldeetan eta astelehenetan lehen orduan.

Eguzkitza kale aldean 8 bat estolda daude, baina haietako batzuek ez dute egiten huste-funtzioa. Eskatzen du aztertu dadila estolden kokapena, euria denean urak gainezka egin ez dezan.

Eskaera Txingudiko Zerbitzuetara helaraziko da, egoera hori hobetzeko azterketa teknikoa egin dezan.

Prozesuan
Prozesuan

Inbertsioen programak Eguzkitzako kolektorea lehentasun handiko jarduera bezala jasota dauka, izan ere horren bitartez zonalde horretako drainatze urbanoan dauden arazoak konpondu nahi dira. Proiektua idazketa fasean dago.

Eskatzen du pintadak garbitu daitezela Artaleku aldean.

Txingudiko Zerbitzuetara helaraziko da eskaera.

Amaituta
Amaituta

2018ko apirilean garbiketa egin da.

Jesus karrikan, igogailuen izkinan eta parkingerako sarreran zikinkeriak eta hezetasunak daudela esaten du. Eskatzen du tutu malgua pasatzen denean kontuz ibili dadila, atari aldea eta ingurua hondatzen ari baita uraren presioarekin.

Txingudiko Zerbitzuetara helaraztea arazoa, presiozko tutu malguz garbitzerakoan kontuan hartu dadin.

Amaituta
Amaituta

Langileei abisatu zaie kontu gehiago izan dezatela presio-urarekin.

Korrokoitzen, Ureder dendaren parean, gehiago garbitu beharra dago, lika baitago leku ospela ez den arren.

Txingudiko Zerbitzuetara helaraziko da arazoa, garbiketa berezia egin dezaten.

Prozesuan
Prozesuan

Astero "pistoleatzen" ari dira eta ez du atentzio gehiago behar.

Ez dago edukiontzi marroirik liburutegi zaharraren inguruetako edukiontzi gunean.

Txingudi Zerbitzuetara helaraziko da eskaera, gabezia hori konpondu dezaten.

Amaituta
Amaituta

Zerbitzua beteta. Edukiontzia jarri da.

Kultura eta kirolak

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Horma-irudi bat, Uranzu-Korroitz kaleko horman. Proposatu dute hiriko artistei eta eskolei horma hori eskaintzea, Uranzu kaleari beste itxura bat emateko eta hiriko artisten talentua kalera ateratzeko.

Iritzia da auzoko auzo-elkarteak “Auzo sortzaileak” programaren hurrengo edizioan aurkeztea dela proposamen horri erantzuteko bide egokiena.

Garbiketa-ekipodun komun publikoak jartzea, gau osoan garbi edukitzeko.

Dagoeneko badago hirian komun finkoen zuzkidura egokia, jaietan eta ekitaldietan komun eramangarriekin indartzen dena.

Hirigintza

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak

Korrokoitz aldea planifikatzeari buruz galdetu dute

Gerora egingo den proiektua oraindik ere hirigintza aldetik zehaztu eta izapidetu zain dago.

Prozesuan
Prozesuan

2018ko martxoaren 23ko datarekin onartu zen Korrokoitz Plan bereziaren Aldaketaren formulazioa onetsi zen.

Plan Bereziaren hirigintzako izapidetzak jarraitzen du.

Utzita edo aurri-egoeran dauden eraikinak birgaitzea eta gizartearentzako erabiltzea.

Proposatu dute eraikin horien benetako egoera aztertzea eta txosten bat egitea proposamen zehatzak eginez, eraitsi edo birgaitu behar diren gomendatzeko, horrela lekuaren itxura hobetuko bailitzateke neurri handi batean, eta irundar guztiei etxebizitza duina bermatzen lagunduko litzateke.

Korrokoitz eta Papinea eremuak geroko hirigintza-garapenetara loturik daude, eta haietan konpondu beharko dira eraikin zaharren egoerak.

Prozesuan
Prozesuan

2018ko martxoaren 23ko datarekin onartu zen Korrokoitz Plan bereziaren Aldaketaren formulazioa onetsi zen.

Plan Bereziaren hirigintzako izapidetzak jarraitzen du.

Urdanibia plazan eta Korrokoitz kalean dauden orubeak zaintzea eta mantentzea.

Nahiz eta badakigun jabetza pribatukoak direla, udalak kontu-sail bat erabili beharko luke orube horiek gari eta sastrakarik gabe egon daitezen.

Titulartasun pribatuko orubeak direnez gero, haien jabeei dagokie garbitzea.

Nolanahi ere, egoera aztertuko da, eta larria dela ikusten bada, eskatuko zaie jabeei leku horietako sastrakak garbitu eta kendu ditzaten.

Prozesuan
Prozesuan

2018ko martxoaren 23ko datarekin onartu zen Korrokoitz Plan bereziaren Aldaketaren formulazioa onetsi zen.

Plan Bereziaren hirigintzako izapidetzak jarraitzen du.

Azterketa bat proposatzen dugu gure udaletxeko atzealdea berrurbanizatzeko.

Garai batean suhiltzailetarako eraikina desagertzeko aukera egiten nahi dugu, jatorrizko fatxada berreskuratzeko.

Udaletxearen atzealdea berrurbanizatzea, erantsia kenduz, aurreikusita dago San Juan berrurbanizatzeko proiektu globalean.

Proiektuak aurrera egiteko fase berriak hasten direnean eta leku horretako lursail pribatuak eskuratutakoan hasiko dira jarduketa horiek.

Egin gabe
Egin gabe

Auzoak

X