Laguntza bereziak
Dirulaguntza-izaerako prestazio ekonomikoak dira Laguntza Bereziak. Horiek emateko baldintza da kreditu nahikoa egon behar duela.
- Beste sistema batzuen prestazioen osagarri izan daitezke, eta, alde horretatik, puntualki edo hilabete batzuetarako mugatuta strongango dira prestazio horiek.
- Eskatzaileak eskubidez jaso ditzakeen beste laguntza edo prestazio ekonomiko batzuen izaera subsidiarioa dute.
- Bateragarriak izan daitezke beste prestazio ekonomiko batzuekin, baina bateraezintasuna ere deklaratu ahal izango da beste prestazio batzuen aurrerapen gisa (DSBE, GLL...) eratzen diren mantenu- eta etxebizitza-gastuen kontzeptuan ematen diren laguntza bereziekiko.
Udalak du eskumena prestazio/baliabide hori erabakitzeko, eta, beraz, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.
Hartzaileak | Irunen erroldatutako pertsonak eta familiak, eta, salbuespen gisa, Irunen erroldatuta egon ez arren noiz behinka udalerrian bizi direnak edo iragaitzazko egoeran daudenak. Gainera:
|
---|
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Ongizateko Arloa (08:30etik 14:00etara)
Urdanibia Plaza, 6 (Antiguo Hospital)
Tel. 943 50 53 57 / 50 53 58
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.