Adingabeak egitatezko zaintzako erregimenean dituzten familia zabalentzako prestazio ekonomikoak
Familia zabalean dauden adingabeen gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoak. Foru-eskumeneko prestazioa da.
Adingabeak egitatezko zaintzako erregimenean dituzten familia zabalentzako prestazio ekonomikoaren helburua da ahalbidetzea egoera zailean dagoen adingabeak familia-testuinguru normalizatua izan dezan bere familia zabalean, horrela nonbait barneratzea saihestuz eta gizarteratze egokia sustatuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren ardura da prestazio-baliabide hau ebaztea. Hala ere, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.
Hartzaileak | Irunen bizi diren pertsonak eta familiak, beren ardurapean familia zabaleko harrera-erregimeneko adingabeak dituztenak. |
---|
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Ongizateko Arloa (08:30etik 14:00etara)
Urdanibia Plaza, 6 (Antiguo Hospital)
Tel. 943 50 53 57 / 50 53 58
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.