Programa honen helburu orokorra da etorkinak edo gutxiengo etnikoetako pertsonak integratzen laguntzea eta Irungo udalerrian kulturen arteko bizikidetza sustatzea.

Programa osatzen duten proiektuak:

  • Hiru artean: banakako bitartekotza-proiektu bat da, eta bertan, bitartekari batek bitartekotza-lana egiten du jatorri etorkina duen pertsona baten eta beste pertsona baten artean (profesionala, partikularra, erakundea edo baliabidea). Helburua da haiek modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen laguntzea.
  • Ikusmira: aurreko seihilekoan Irunen erroldatutako etorkinei harrera egiteko proiektua. Asmoa da Irunek hainbat arlotan (instituzioak, haurrak eta gazteak, aisialdia, kultura, etab.) eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera ematea eta topaketa- eta harreman-guneak sustatzea.
  • Bertan Bizi: Irunen bizi eta bertako komunitatera eta kulturara egokitzeko prozesuan sartuta dauden etorkinentzako proiektu bat da. Proiektu honen bidez, prestakuntza globala eskaintzen zaie gizarte honen ezaugarrien inguruan, integratzeko hain garrantzitsuak diren esparruak kontuan hartuta, hala nola osasun-arloa, arlo juridikoa, administrazio-arloa, lan-arloa, etab.
  • Gure artean: emakume etorkinen asteroko topaketak. Bi ordukoak izaten dira, eta kulturarteko bitartekotza-taldeak koordinatzen ditu. Bertan, emakumeek beren bizitzako esperientziak trukatzen dituzte, eta hortik abiatuta, beren egungo beharrak aztertu eta gune seguru bat eraiki ahal izango dute elkarrekin.
  • Bizikidetza bultzatzea: helburua da gerta litezkeen kulturarteko gatazkak konpontzea, eta prebenitzea ere bai sistematikoki behatuz eta kulturarteko tailerrak inplementatuz.

Udalak du eskumena prestazio/baliabide hori erabakitzeko, eta, beraz, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.

Hartzaileak Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden etorkinak edo gutxiengo etnikoetako pertsonak dira programaren hartzaileak.
Izena emateko epeak Hiru artean: urte osoan
Gainerako programetarako, kontsultatu.
Zerbitzu edo programaren kostua Doakoa
Lotura duten dokumentuak

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

Lágrima

Gizarte Ongizateko Arloa (08:30etik 14:00etara)

Urdanibia Plaza, 6 (Antiguo Hospital)

Tel. 943 50 53 57 / 50 53 58

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

X