Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da, eta indarkeria matxistaren biktima diren eta esparru juridikoko baliabideei eta familia-eskubideari buruz lege-informazioa eta aholkularitza nahi duten emakumeei arreta ematen die, banakako arreta pertsonalizatua eskainiz.

Zerbitzu honek modu integralean landuko ditu tratu txarren eta sexu-askatasunaren aurkako balizko ekintzen ondoriozko aholkularitza soziojuridikoaren beharrak, edozein esparrutan gertatuta ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren ardura da prestazio-baliabide hau ebaztea. Hala ere, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.

Hartzaileak PIrunen bizi eta indarkeria matxistaren egoera bizi izanaren ondorioz aholku soziojuridikoa behar duten pertsonak.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

Lágrima

Gizarte Ongizateko Arloa (08:30etik 14:00etara)

Urdanibia Plaza, 6 (Antiguo Hospital)

Tel. 943 50 53 57 / 50 53 58

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

X