Hirugarren sektore soziala osatzen duten erakundeak herritarrek sustatutakoak eta irabazi-asmorik gabekoak dira, eta interes orokorra eta pertsona guztien giza eskubideak bultzatzen dituzte, batez ere egoera ahulenean daudenenak. Erakunde horien oinarri soziala boluntarioek osatzen dute nagusiki, kaltetutako pertsonekin, elkarteetako bazkideekin eta soldatapeko profesionalekin batera.

Iruni dagokionez, 60 entitatek baino gehiagok dihardute lan sozialean gure hirian, zenbait kolektiboren alde (emakumeak, etorkinak eta gutxiengo etnikoak, gizarteratzea, lankidetza, desgaitasuna, adinekoak eta herritarrak oro har). Hain zuzen, hiriak elkarte-ehun sendo eta hetereogeneoa duenez, Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak azterlan bat egin du hiriko hirugarren sektore sozialari buruz. Bertan, hiriko entitateen fitxak jasotzen dira, eta horien egoera aztertzen da.

Txostenean jasotzen denez, 1.000 pertsonak laguntzen dute, modu boluntarioan, Irungo hirugarren sektore sozialeko jardueretan, gutxi gorabehera. Kontuan hartuta datozen urteotan laguntza beharko duten pertsonak ugarituko direla aurreikusten dela, azterlanean nabarmentzen da boluntario gehiago beharko direla, zerbitzuen eskariaren igoerari erantzuteko.

Irungo Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak

X