Zubia gizarteratzeko zentro bat da; egunez arreta ematen du eta gauez harrera, eta eskakizun eta erabilera txikiko zerbitzua da.

Web

Posta elektronikoa

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Egunez: urteko egun guztietarako bazkariak eskaintzen ditu, eta, gainera, higiene pertsonaleko zerbitzua, garbitegia, kontsigna eta laguntza-gune bat (irakurketa, ordenagailuak, mahai-jokoak, atsedenerako gunea, tailerrak...). Esku-hartze hezitzailea eta psikosoziala.
  • Gaueko harrera-zerbitzua:: Gaua igarotzea, afaria eta gosaria eskaintzen ditu, eta higiene pertsonaleko zerbitzua, garbitegia eta esku-hartze hezitzaile eta psikosoziala.
  • Hotzaldirako zerbitzua:: Zubia zentroaren barruan, baliabideak daude tenperaturak jaisten direnean larrialdiko bizitokia emateko. Gauez 8 gradu edo gutxiagoko tenperatura aurreikusten denean aktibatzen da zerbitzua.

Centro de inclusión Zubia

Ordutegiak:

Eguneko arreta:

Urte osoan egunero irekita, dastelehenetik ostiralera 10:00etatik 19:00etara Larunbat, igande eta jaiegunetan, 13:00etatik 17:00etara.
ehin-behineko ordutegia alarma-egoeran: 09:00etatik 21:00etara.

Gaueko arreta:

Urte osoan egunero irekita, 21:00etatik 09:00etara. Sartzeko ordua: 21:00etatik 22:00etara.

Prestazioak:

Eguneko arreta:

  • Jantokia, dutxak, garbitegia, kontsigna eta laguntza sozioedukatiboa (nformazioa, orientazioa eta aholkularitza bakarka)
  • Baliabideak badu, gainera, erabilera anitzeko areto bat ere, irakurtzeko, kafe bat hartzeko, atseden hartzeko, ordenagailua erabiltzeko, jarduera ludikoak egiteko,... Funtsean, pertsonen arteko topagune bat da, betiere errespetuz eta onarpenaz..

Gaueko arreta:

  • Gaua igarotzea (ohe bat uzten zaio bakoitzari logeletako batean) afaria eta gosaria, dutxak, garbitegia, kontsigna eta laguntza sozioedukatiboa (informazioa, orientazioa eta aholkularitza bakarka)
  • Baliabideak 20 lagunentzako tokia du, eta 29* ere izaten ditu hotzaldian (azaroaren 1etik apirilaren 30era). *Behin-behineko edukiera: 25 toki.

Sartzeko moduak:

Eguneko arreta:

Jantokira sartzeko, udaleko gizarte-zerbitzuen preskripzio teknikoa behar da. Preskripzio horren beharrik ez dago gainerako prestazioetarako; kasu horietan, zerbitzuan bertan egiten da balorazioa.

Gaueko arreta:

Udaleko gizarte-zerbitzuen preskripzio teknikoa behar da. Esku-hartzen Komunitarioko zerbitzuko gizarte-langile bat arduratzen da soilik lan hori egitera.

X