Egonaldi labur, ertain eta luzeko bizitokiak dira, gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat (kasu bakoitzean zenbateraino esku hartu behar den kontuan hartuta).

Intentsitate handiko bizitokiak

Eskakizun handia

Profila: Desegituratze-prozesu handia izan eta gizarteratzeko prozesu bat egiteko eskakizun handiko esku-hartzea behar duten pertsonak.

Eskakizun ertaina

Profila: 18 eta 23 urte bitarteko gazteak, oro har adingabeentzako zerbitzuetatik atera eta emantzipatze-prozesua amaitu ez dutenak. Horregatik behar izaten dute gizarte-laguntza bat bizitokia emanda.

Intentsitate ertaineko bizitokiak

Egonaldi luzea (3-6 urte)

Profila: gizarte-bazterketako prozesu luzea eta narriadura nabarmena duten pertsonak, oro har adin ertain-altukoak eta alkohola kontsumitzen dutenak; gizarteratzearen ikuspegia eta arintze-ikuspegi handiagoa bateratzen dituen zerbitzua behar izaten dute.

Egonaldi ertaina (6 hilabetetik 2 urtera)

Profila: Profila: bazterketa-maila ertainekoak, maila ertaineko esku-hartze soziala eta egonaldi ertaina behar dutenak..

Egonaldi laburra (hilabete 1etik 2 hilabetera)

Profila: balorazio osoagoa izateko, egonaldia etengabe behatuz egitea behar duten pertsonak (oso salbuespen gisa, familiak). Gizarteratze-prozesu bat hasten da.

Intentsitate txikiko bizitokiak

Gizarteratzeko pisuak (6 hilabetetik 2 urtera)

Profila: Pertsonak eta familiak, gehienak atzerritarrak dira, gizarte-bazterketa maila baxua dute baina gizarte-sustraitze apala dute eta intentsitate arineko gizarte esku-hartzea behar dute. Pertsona eta familiak, gehienak atzerritarrak, gizarte-bazterketako maila neurritsuak dituztenak, baina gizartean gutxi errotuta daudenak eta intentsitate txikiko esku-hartze soziala behar dutenak.

Desloturarako pisuak (6 hilabetetik 2 urtera)

Profila: Profila: baliabideren batetik igaro eta helburu batzuk bete dituzten pertsonak, baina gizarteratze-prozesua osatzeko oraindik ere nolabaiteko gizarte-laguntza behar dutenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren ardura da prestazio-baliabide hau ebaztea. Hala ere, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.

Hartzaileak Irunen bizi eta baztertuta dauden pertsonak eta familiak, baldin eta beren egoera lehen adierazitako profiletara egokitzen bada. Bazterketaren balorazioa egin behar da, baliabide horiek eskuratzeko eskaera egin aurretik.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

Lágrima

Gizarte Ongizateko Arloa (08:30etik 14:00etara)

Urdanibia Plaza, 6 (Antiguo Hospital)

Tel. 943 50 53 57 / 50 53 58

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

X