Telelaguntza-zerbitzua
Laguntza eta esku-hartze sozialeko zerbitzu tekniko bat da, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan kokatua eta erabiltzaileei aukera ematen diena telefono-linearen bidez eta komunikazio- eta informatika-ekipamendu espezifiko batekin etengabeko arreta-zerbitzu bat izateko, urte osoan eguneko 24 orduetan. Gizarte-premiako edo larrialdiko egoerei erantzun egokia emateko berariaz prestatutako pertsonek ematen dute arreta.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren ardura da prestazio-baliabide hau ebaztea. Hala ere, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.
Hartzaileak |
|
---|
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Ongizateko Arloa (08:30etik 14:00etara)
Urdanibia Plaza, 6 (Antiguo Hospital)
Tel. 943 50 53 57 / 50 53 58
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.