Ayuntamiento de
Buscador
Dagokion Gizarte Gunean eskatu behar da Gizarte Guneen jarduerei buruzko informazioa.
Aisialdia egoki garatzeko eta igarotzeko adinekoentzako elkarguneak dira, eta Irungo zentro horiek udalaren erantzukizuna dira.

Helburuak

Gune sozialen helburu nagusia da elkargune bat izatea adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko, isolamendua saihestuz eta gizarte-bizitzan aktiboki parte har dezaten bultzatuz. Horretarako, haien ongizate fisiko, psikiko, emozional eta soziala indartuko duten jarduerak sustatzen dira.

Udalak du eskumena prestazio/baliabide hori erabakitzeko, eta, beraz, Irungo Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.

Hartzaileak 60 urtetik gorako pertsona guztiak eta 60 urtetik beherakoak, aurreko horien ezkontideak badira edo haiekin izatezko bikotea osatzen badute.
Prezioak Dohainik sar daiteke adinekoentzako gune sozialetan. Udalak finkatzen ditu zerbitzuen prezioak (taberna-kafetegia, ile-apaindegia, podologia eta kiromasajea), betiere izaera soziala kontuan hartuta.
Adinekoen elkarteek jarduerak egiten dituzte gune social horietan, eta urtero ezartzen dituzte bazkideentzako kuotak eta antolatzen dituzten ordaindu beharreko jardueren prezioa.
Gainerako jarduerak (hitzaldiak, tailerrak, jarduera soziokulturalak...) doakoak dira.
X