Dagokion elkartearen egoitzan eskatu behar da elkarteen zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa.

Oharra, COVID-19A dela eta

Gaur egun bizi dugun osasun-krisia dela eta, aldaketak izan ditzakete elkarteen jarduerek. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkarteetara deitu informazio egokia eskatzeko.

Makila

Adinekoen elkartea

Izarbide

Informatikako erretiratu boluntarioen elkartea

Nagusilan

Boluntarioen Elkartea

Aspargui

Parkinson Gipuzkoa elkartea

APPEBIDA

Bidasoko aurrejubilatu eta pentsiodunen elkartea

Gure altxor

Adinekoen elkartea

Afagi

Alzheimerra duten gaixoen senideen Gipuzkoako elkartea

Sorosartxa

Adinekoen elkartea

Zelaiburu

Adinekoen elkartea

Gepe

Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunen elkartea

Adinekoentzako egun bereziak

Apirilaren 29a Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Eguna da.

Apirilaren 29an, urtero, belaunaldien arteko elkartasunaren eguna ospatzen da Europan. 2009ko apirilaren 29an ospatu zen Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako lehen Eguna, gobernuz kanpoko hainbat erakundek bultzatuta, hala nola Adinekoen Europako Plataformak (AGE) eta European Youth Forumek (YFJ). Horiek Europako Batzordearen erronka demografikoei buruzko Liburu Berdean (2005) jasotako ondorioak hartu zituzten abiapuntu. Liburu horretan, belaunaldien arteko elkartasuna indartzeko beharra planteatzen da, eta adinekoek garapenean laguntzen jarrai dezaten ahalbidetzea, hala nahi badute.

Belaunaldien arteko elkartasunak gazteen eta adinekoen arteko lankidetza eta belaunaldien arteko elkarreragina sustatzen ditu, trebetasunak, balioak eta esperientziak partekatzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko. Gazteek eta adinekoek elkarrekin parte har dezakete trebetasunak eta elkar ezagutzea sustatzeaz gain adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten jardueretan.

Irungo Udalak hainbat jarduera egin ohi ditu Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Eguna ospatzeko.

Infomazio gehiago:

  • Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Tel. 943 50 53 57 / 943 50 53 58

1990eko abenduaren 14an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 45/106 Ebazpenean, urriaren 1a aukeratu zuen Adinekoen Nazioarteko Eguna izan zedin.

Europar Batasunak aitortzen eta errespetatzen du adinekoek eskubidea dutela bizitza duina eta independentea izateko eta gizartean eta kulturan parte hartzeko.

Horretarako, haien ongizatea sustatuko dute erakundeek, gizarte-zerbitzuen sistema bat ezarriz osasunaren, etxebizitzaren, kulturaren eta aisialdiaren alorreko arazo espezifikoei erantzuteko.

Testuinguru horretan, eta adinekoen diskriminazioaren aurka kontzientziatzeko, zahartzeari buruzko estereotipo negatiboei eta ideia faltsuei buruz ohartarazteko eta estereotipo eta ideia horiei aurre egiteko, adinekoen Nazioarteko Eguna sortu zen, zahartzaroaren inguruko estereotipoen aurka borrokatzeko, eta are gehiago, adineko askok jasaten dituzten tratu txarren aurka borrokatzeko.

Irungo Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Informazio gehiago:

  • Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Tel. 943 50 53 57 / 943 50 53 58
X