Ayuntamiento de
Buscador

Gazteek aisia eta denbora librea gozatzea, batzuetan, alkohola eta beste substantzia adiktibo batzuk kontsumitzeko aukera bihurtu da, eta arrisku-faktore bat ere bai gazte eta nerabeentzat.

Hala ere, gune bat ere izan daiteke gazteek babes-faktore jakin batzuk indartu ditzaten eta bizi-ohitura osasungarriak bereganatu ditzaten, substantzia horien erabileraren alternatibak izango direnak. Irungo Udalak, jaien testuinguruetan prebentzio-programak gauzatuz, ahalegina egiten du horrelako substantzien kontsumo ludikoak dakartzan arriskuak eta kalteak murrizteko.

Helburuak

  • Arriskua duten kontsumoak eta drogak jolas-modura kontsumitzeak dakartzan arriskuak murriztea, bereziki modalitate horietako gazte erabiltzaileen artean.

Programak

Jaien testuinguruetan droga-mendekotasunak prebenitzeko programa
Jaien testuinguruetan droga-mendekotasunak prebenitzeko programa

Programa honetan, prebentziozko ekintza batzuk egiten dira, substantzia psikoaktiboen kontsumoa murrizteko eta alkohola eta beste droga batzuk gehiegi kontsumitzearen ondorioak arintzeko. Programa San Pedro eta San Martzial jaien testuinguruan garatzen da ekainean.

Gazteen aisia-lokal pribatuetan prebentzioa egiteko programa
Gazteen aisia-lokal pribatuetan prebentzioa egiteko programa

Bai udal-mailan, bai lurralde eta autonomi mailan egindako hainbat ikerketen ondorioz, gazteak eta bere aisia-gune bezala lokal pribatuen erabileraren errealitatea egiaztatu zen.

Opilaren eguna
Opilaren eguna

Programa honetan, prebentziozko ekintza batzuk egiten dira, substantzia psikoaktiboen kontsumoa murrizteko eta alkohola eta beste droga batzuk gehiegi kontsumitzearen ondorioak arintzeko.

X