Prebentzioa familia eremuan
Familiaren testuinguruak garrantzi handia du adikzioak eta alkoholaren, tabakoaren eta beste droga batzuen kontsumoa prebenitzerakoan, familia funtsezko elementua baita gizarteratzeko prozesuan haurtzaroan eta nerabezaroan, ordua ikasten dituzte-eta arau sozialak, jarraibideak eta jokabide-mugak.
Gurasoei zuzenduta Irunen egindako prebentzio-jardueren asmoa da hezkuntza- eta komunikazio-trebetasunak sustatzea, arazoak konpontzeko gaitasuna handituz eta beren kezka, ziurgabetasuna eta beldurra motibazio bihurtuz familian prebentzioz erlazionatzea ahalbidetzen duten jokabideak bereganatu ditzaten. Era berean, nerabe eta gazteekin egiten diren programetan, asmoa izaten da babes-faktorea indartzea, heldutasunerako trantsizio osasungarri batean beharrezkoa den gaitasuna sustatzea eta jarrera positiboak har ditzaten erraztea.
Helburua
- Gurasoen gaitasunak eta babes-faktoreak bultzatzea jokabide adiktiboen aurrean, eta jarrera eta ohitura osasungarriak sustatzea, familiaren esparruan gertatzen den heziketa-prozesuaren bidez.
Programak

Seme-alabak hezteko gurasoei laguntza emateko taldeen bidez familiei arreta emateko programa baliabide psikosozial bat da.

Programa "Bizitzarako trebetasunak" izeneko gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenean ardazten da.