DBH 4, DBHO eta Oinarrizko mailetara zuzendutako programa, mimo-antzezlan bat ematean datza. Funtsean, alkohola arduragabe erabiltzearen ondorio negatiboei buruz dihardu, parte-hartzaileek arrisku-pertzepzioa izan dezaten laguntze aldera.

Ekuskizunak gogoeta kritikoa egiten laguntzen du, alkohola gehiegi edateari dagokionez. Horretarako, eguneroko egoerak irudikatzen dira, emanaldietan mimoa adierazpidetzat hartuta. Ikuskizunaren ondoren, ikastetxeko irakasle-taldeak gida bat jasotzen du, ikasgelan eztabaida eta gogoeta egiteko orientazioak eta jarduerak eskaintzen dituena. Ikuskizun bakoitzaren amaieran, ebaluazio-inkesta bat banatzen zaie “ikusleei”, gero ulertu, prozesatu eta aztertu dezaten. Irungo Udala 2003tik ari da programa hori inplementatzen hainbat ikastetxetan.

Helburuak

  • Metodologia berri eta txundigarri bat erabiltzea, mimoa, prebentzio-mezuak transmititzeko.
  • Alkohol-kontsumoari buruzko gogoeta kritikoa egiten laguntzea, eguneroko egoerak irudikatuz.
  • Alkoholaren kontsumoari lotuta dauden arriskuen prebentzioa sustatzea.
  • Alternatiba osasungarriak ematea, mimoaren eta antzerkiaren mundura leiho bat irekiz.
  • Alkohol-kontsumoaren ondoriozko arriskua antzematen laguntzea.
Komunikazio-estrategiak Interpretazioa da abiapuntua, eta ez-hitzezko komunikazioaren aukerak eta artistaren eszenaratzea ikertzen dira, eta baita ikuskizunak parte-hartzaileengan arreta deitzeko eta alkohola gehiegi hartzearen arriskuei buruz ohartarazteko duen gaitasuna ere.
Era berean, bada asmoa ikusleak antzezlanerako aukeratutako eszenekin identifikatuta sentitu daitezen ere. Helburua da ikuskizuna gertatzen den neurrian gazteek bere bizitzako gertaerak antzeman ditzaten lortzea, eszenaratzean aipatzen diren ondorioak izan litzaketen aldetik.
Programak irakasleen parte-hartzea sartzen du bere estrategiaren barruan. Irakasleentzako Gida bat ere badu, irakasleari bere lan-fitxak aukeratzeko, hautatzeko eta osatzeko aukera ematen diona.
Jarduerak
  • Ikasle eta irakasleentzako antzezlan bat.
  • Antzezlanaren ondoren ebaluazio-inkesta banatzea.
  • Ikasgelako lana, antzezlanaren aurretik eta ondoren.
Dokumentazioa
X