“Lagunekin Baratzean”, osasunerako heziketa emateko, drogak behar bezala ez erabiltzea goiz prebenitzeko eta balioetan hezteko edukietan laguntzeko diseinatutako programa da. Lehenengo hezkuntza-mailetakoei bideratuta dago, 5 urtetik 9ra bitartekoentzat

Heltze psiko-afektiboa eta oinarrizko osasun- ongizate-ohiturak lehenengo urteetan bereganatu ditzaten bideratuta dago programa. Abiapuntuko hipotesia da autoestimuan eta autonomia pertsonalean maila egokia duten umeak ziurrenik gutxiago drogatuko direla etorkizunean. Irungo Udala 1994tik ari da programa hori inplementatzen hainbat ikastetxetan.

Helburuak

  • Umeen heltze psikoafektiboan laguntzea, autonomia pertsonal, eta segurtasun afektibo eta emozional handiagoa lortzeko baliabideak emanez.
  • Osasunerako oinarrizko ohiturak bereganatu ditzaten sustatzea, beren gorputza ezagutzen eta maitatzen lagunduz.
  • Droga-gehiegikeriari buruz prebenitzeko lana hastea, gerora taldearen presioari aurre egiteko gaitasunak izan ditzaten lagunduz.
Edukiak Ipuin-sorta baten bidez, hainbat gai lantzen dira: Beldurrak, isekak, gezurrak, tranpak, zeloak, zigor bidegabeak, aurreiritziak eta diskriminazioa, desberdintasun fisiko eta kulturalak, taldearen presioa, arazoak konpontzea eta botiken erabilera.
Metodologia Proposatzen den metodologia pedagogia aktiboa da, gaitasun pertsonalak lantzeko eta ikasleak beren ikasketaren subjektu aktibo izan daitezen.
Materialak Programak lanerako material hauek erabiltzen ditu: ikasleentzako ipuinak eta hezitzaileentzako eta gurasoentzako gidak. Era berean, Lagunekin Baratzean programak aukera eskaintzen die ikastetxe parte-hartzaileei txotxongilo-emanaldi batera joateko. Antzezlana Bihar taldeak eskaintzen du, eta ikasleek ikasturteko ipuinetan landu dituzten pertsonaia berberak agertzen dira.
Hartzaileak 5 urtetik 9ra bitarteko ikasleak.
Non egiten den Ikasgelan.
Saioen iraupena eta kopurua Ikasturte osoan / Saio-kopurua aldatu egiten da, adinaren arabera.
Historia eta aurrekariak Hezkuntza-programa Frank Shaw-ri eta Catherine Szabo-ri enkargatu zien 1976an Kanadako gobernuko Osasun eta Ongizate Sailak, eta horiek Kanadako bi hizkuntza ofizialetan egin zituzten: frantsesez, Mes amis, mon jardin izena zuen programak; eta ingelesez, Thehole in the fence.

AGIPAD Gipuzkoa Droga Gehiegi Hartzea Ikertzeko eta Prebenitzeko Elkarteak 1986an jakin zuen material hori bazela, eta hainbat ikastetxetan aurkeztu zuen lehenengo etapan, ea irakasleen aldetik nolako onarpena zuen ikusteko. Hortik aurrera, harrera oso ona izan baitzen, erabaki zen itzultze- eta egokitze-lan bat egitea, eta, horretarako, jatorrizko bi hizkuntza-bertsioak erabili ziren, eta 1991n Catherine Szabo-k egin zuen azkeneko bertsioa.

Egokitze-lana 1992 eta 1993 bitartean egin zen, eta ontzat eman zuen egileak. Materialaren eta ilustrazioen diseinua, neurri batean, bertsio kanadiarretik aldendu egin zen, gure kulturako estilo eta gako propioetara doitzeko. Azkenik, 1993an, prest zegoen lehenengo edizio mugatua. 1994ko urtarrilean, esperientzia garatzen hasi zen, eta programa beste erkidego batzuetara banatzen, ezagutu ahala.

2006an, birmoldatu egin zen materiala; testuak bere horretan utzi ziren, baina grafikoen zati osoa aldatu zen.
Dokumentazioa
X