DBH 4, DBHO eta Oinarrizko mailetara zuzendutako programa da, eta Amaia KZn bi film luze eta ikasgelan hiru film labur ikustean datza. Horien bidez, behatuz eta analisi kritiko bat eginez, ikasleei aukera ematen zaie bizitzarako trebetasunak garatu eta, ondorioz, droga-mendekotasunaren eta beste adikzio batzuen aurrean babesteko faktoreak indar ditzaten.

Irakaskuntzako zinearen bidezko heziketa- eta prebentzio-proiektu honen kontzeptu-esparruak dira arrisku-faktoreen gainean ekitea ezinbestekoa dela baina aldi berean nerabeen artean substantzia adiktiboen kontsumoa prebenitzeko eta murrizteko babes-faktoreak estimulatu behar direla uste duten ereduak. Irungo Udala 1997tik ari da programa hori inplementatzen hainbat ikastetxetan. Gaur egun, Irudi Berria kolektiboak ematen du programa hori.

Helburuak

  • Helburu nagusia da
    nerabeari egoera zailei modu positiboan aurre egiten lagunduko dioten trebetasunak ematea eta, halaber, bere nortasun propioa bilatzea, bere autonomia pertsonala garatuz eta aurreiritziak eta estereotipoak gaindituz bere hazkuntza eragotziko luketen beldurrei aurre egin ahal izateko eta, horrela, pertsona independente, autokritiko, arduratsu eta gure garaiko gizartearen arazoekin konprometitutako pertsona gisa garatzen laguntzeko.
  • Helburu espezifikoak
    kontuan hartuta aukeratzen dira filmak; eta, beraz, ikasturte bakoitzean aldatu egiten dira. Oro har, kontua da zintzotasuna, duintasuna, oreka, analisia eta espiritu kritikoa bezalako balioak bereganatzea. Estreinatu berri diren filmak proiektatuz, eta material didaktikoen eta informazio espezifikoaren bidez, substantzia adiktiboak kontsumitzen ez hasteko beharrezkoak diren jarraibideak ematen dira.
Jarduerak Bi film eta hiru film labur proiektatzen dira ikasturte osoan ikus ditzaten, eta proiektatutako film horien gainean lan egiten da ikasgelan, ikasleentzako dosier bat eta irakasleentzako beste bat erabiliz.
Hartzaileak DBHko 4.era, DBHOra eta LHKPra zuzendutako programa.
Saioen iraupena eta kopurua Ikasturte osoan.
Dokumentazioa
X