Ayuntamiento de
Buscador

Eskola-eremua funtsezko zutabea da, osasuna sustatzeko programak egiteko, aukera ematen baitu haurtzaroan eta gaztaroan esku hartzeko, jokabide osasungarrien ohiturak eta ereduak bereganatu ditzaten.

Irungo hezkuntza-zentroetan, prebentzio-jarduerak egiten ari dira, alkohola, tabakoa eta beste droga edo substantzia adiktibo batzuk hartzeak dakartzan arriskuen aurrean jarrera kritikoa eta arduratsua sortzeko.

Helburuak

  • Babesteko faktoreak bultzatzea jokabide adiktiboen aurrean, eta jarrera eta ohitura osasungarriak sustatzea, eskolaren esparruan gertatzen den heziketa-prozesuaren bidez.
  • Babesteko faktoreak sustatzea eta arrisku-faktoreak murriztea, jokabide adiktiboei eta haiekin zerikusia duten egoerei dagokienez, ikasle zaurgarriengan, betiere jokabide arazotsuak saihesteko eta murrizteko.

Programak

Programa Lagunekin baratzean
Lagunekin baratzean

Lehenengo hezkuntza-mailetakoei bideratuta dago, 5 urtetik 9ra bitartekoentzat.

Programa Mimarte
Mimarte

DBH 4, DBHO eta Oinarrizko mailetara zuzendutako programa, mimo-antzezlan bat ematean datza.

Programa Adikzio aurretik
Adikzio aurretik

DBH 4, DBHO eta Oinarrizko mailetara zuzendutako programa da, eta Amaia KZn bi film luze eta ikasgelan hiru film labur ikustean datza.

Adikzioen prebentzioa Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko LHn
Adikzioen prebentzioa Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko LHn

Adikzioak prebenitzeko programa Irungo Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko LH ikastetxeetako irakasleei, ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzenduta dago.

X