Ayuntamiento de
Buscador

Adingabekoei zuzendutako jarduera horiek aukera ematen dute honako arau-hausteak egiteagatik jarritako zehapen ekonomikoak barkatzeko

  • Bide publikoa erabili, okupatu eta garbitzea arautzen duen gizalegeari buruzko Udal Ordenantza.
  • Herritarren Segurtasunaren 1/1992 Legea, estupefazienteak kontsumitzeagatik edo edukitzeagatik.
  • 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

Gainera, programa honetan, neurri estrajudizialak gauzatzen dira, kaltea konpontzekoak, Donostiako Adingabeen Epaitegiak ezarriak.

Neurria gauzatzkeo, Esku-harmen Komunitarioko zerbitzua Gazteriako departamentuarekin eta Udaltzaingoarekin koordinatzen da, eta baita beste zenbait udal-zerbitzurekin eta Adingabeen Epaitegietako talde teknikoekin ere, prestazioa osatzen duten jarduera hezigarriak antolatzeko eta ikuskatzeko. Juridikoki araututa daude bai jarduera-motak bai egiteko baldintzak.

Zerbitzuak egiten dira komunitatearen onurarako, udal-departamenduetan (hiri-mantentzea, liburutegia), udal-gaztelekuan eta Gizarte Ongizate arloan jarduerak eginez: Droga-mendekotasuna prebenitzeko tailerrak, 1/92 Legea urratzen den kasuetan.

Helburuak

  • Dela administrazio-zehapen baten ondorioz, dela Adingabeen Epaitegiak ezarritako neurri gisa, hiriko adingabeek komunitatearen onurarako zerbitzuak egin ditzaten erraztea.
Jarduerak Komunitatearen onurarako zerbitzuak, jarduerak eginez:
  1. Udal-departamentuetan: Hiri-mantentzea, Liburutegia.
  2. Udal Gaztelekun.
  3. Gizarte Ongizate Arloa: Droga-mendekotasuna prebenitzeko tailerrak, 1/92 Legea urratzen den kasuetan.
Iraupena Urte osoan.
Dokumentazioa
X