Eremu komunitarioko prebentzio-jarduketen oinarria da garrantzitsua dela pertsonek bere inguruarekin elkarreragitea, eta haien helburua da drogen edo beste substantzia adiktiboen gehiegizko kontsumoa murriztea, horretarako jarduerak eginez instituzioekin, hezitzaileekin, gurasoekin, profesionalekin eta beste gizarte-eragileekin, xedetzat hartuta arazoa identifikatu eta konponbide bateratuak aurkitzea gizartearen onurarako.

Komunitatea, pertsonen gizarte-ingurunea den aldetik, lehentasuna duen prebentzio-eremua da Irungo Udalarentzako. Horregatik, urteak daramatza prebentzio-jarduketak egiten, komunitatea osatzen duten pertsonen ohitura osasungarriak hobetze aldera, eta jokabide eta jarrera arduratsuak sustatzen, drogen kontsumoari eta adikzioei dagokienez.

Helburuak

  • Jokabide adiktiboen aurrean herritarrak babesteko faktoreak bultzatzea.
  • Adin txikiko eta gazte ahulenak droga kontsumoen eta adikzioa sortu dezaketen beste jokabide batzuen aurrean babesteko faktoreak bultzatzea eta arrisku-faktoreak murriztea, hasteko adina atzeratzeko, adin txikikoen artean kontsumoa murrizteko eta erabilera arazotsuak saihesteko.

Programak

Programa socio-educativo en Medio Abierto
Programa sozio-edukatiboa ingurune irekian

Laguntza sozio-edukatiboa emateko programa, 12 urtetik 16ra bitarteko adingabeentzat. Komunitatearen eremuan garatzen da, banan-banan, taldeka eta komunitate-mailan esku hartuz.

Prestación de servicios en beneficio de la comunidad
Komunitatearen onurarako zerbitzuak ematea

Adingabekoei zuzendutako jarduera horiek aukera ematen dute honako arau-hausteak egiteagatik jarritako zehapen ekonomikoak barkatzeko.

Programa información y orientación
Adikzioei buruzko informazio eta orientazio programa

Programa honek informazioa eta aholkularitza eskaintzen die Irungo herritarrei substantziekiko edo substantziarik gabeko adikzioei buruz.

Programa información y orientación
Irungo joko problematikoari buruzko azterlanaren emaitzen txostena

Irungo joko problematikoari buruzko azterlanaren programa.

X