Jarduera-eremuak
Adikzioak prebenitzeko IV. Planeko programen estrategia da drogak edo beste substantzia adiktibo batzuk behar bezala ez erabiltzeagatik dauden arriskuak minimizatzea.
Testuinguru horretan, udal-eremua egokia da prebentziorako; izan ere, hurbileko harremanak ditu herritarrekin eta hezkuntza-, gizarte-, osasun- eta kultura-testuinguruetan lan egiten duten talde profesionalekin. Horretarako, programak eta estrategiak gauzatzen dira prebentzioaren eremuan, kontsumoei dagokienez jokabide arduratsuak sustatze aldera.
Irungo Udalak urtero proposatzen eta egiten ditu prebentzio-programak, gurasoei, nerabeei, eta hezkuntza-maila guztietako ikasle eta irakasleei zuzenduta, eta baita gazteei ere jai- eta aisia-lekuetan.
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programak (%9,17).