Proiektuak
15-18 urtekoentzako espazioa
15 eta 18 urte arteko gazteentzako espazioa. Gazteleku zerbitzuarekin elkarlanean.
18-25 urteko sexu-aholkularitza
(aurretik ordua hartuta)
Hilabete bakoitzeko azken larunbatean, Martindozenea Gaztelekuan, 10:00etatik 13:00etara, Asexora-t zerbitzuarekin elkarlanean. Raquelek zure kezkei erantzungo die modu presentzial eta indibidualizatuan.
Hitzordua eskatu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.
Kuadrisex
(aurretik ordua hartuta)
Kuadrillan interesatzen zaizkizuen gaiei buruz hitz egin nahi baduzue, hitzordu bat eska dezakezue Raquelekin, zuen zalantzak lagun artean eta konfiantzazko pertsonekin argitzeko.
Horretarako, idatzi zuzenean E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Bidaliguzu zure proposamena
Inspiratu, eta imajinatu betidanik nahi izan duzun proiektu edo jarduera hori gure hirian egiten dela. Hauxe duzu aukera, kontaiguzu eta antolatu ahalko dugu, Irungo gazteek eta zuk zeuk gozatu ahal izan dezazuen.
Antolatzeko jarduera interesgarriren bat bururatzen zaizu? Zer egin nahi zenuke? Bidali zure ideia!