Konektalabs
Konektalabs jardunaldiak berdinen arteko elkarrizketa formatuan antolatzen dira.
"Laborategi" honen asmoa hainbat gai lantzea da, non gazteek beren artean hitz egingo duten eta beren esperientziak elkarlanean partekatuko dituzten.
2020-2021eko edizioan, Konekta LABS jardueraren asmo nagusia Batxilergoa, DBH edo erdi- eta goi-mailako zikloak amaitzen ari ziren ikasleei orientazioa ematea izan zen, bai eta ikasketa-aldi berri bati ekin nahi zion edozein gazteri ere.
Ikasle gazteen esperientziak (2020-2021)
2020-2021eko edizioa online formatuan egin behar izan dugu, eta eskuragarri daude 9 ikasle gazteren bideoak, non bakoitzak bere esperientzia kontatzen duen.
Alejandro de la Calle Rodriguez, Gizarte Lana
Oihana Recalde Castro, Nekazaritza eta Abelzaintza
Maialen Liceaga Ferreiro, Gizarte Hezitzailea
Juncal Carredano Solanilla, Turismo
Itsaso Aranburu Bernal, Haur Hezkuntza
Maialen Barandiaran Lazkanotegi, Pedagogia
Ainhoa Ollero Barroso, Odontologia eta Erizaintza
Nerea Paternain, Diseinua
Joana Zarzuelo Urra, Erizaintza
2019. edizioa

2019ko ekainak 11/12
Palmera Montero (5. aretoa) | 11:30 - 14:00 / 15:30-17:30
Konektalabseko lehen jarduera da. 2019ko ekainaren 11n eta 12an egindako jardunaldiak Batxilergoa, DBH edo erdi-mailako edo goi-mailako zikloak amaitzen zituzten ikasleak orientatzeko izan ziren, bai eta beste ikasketa-etapa batean sartuko ziren edozein gazte orientatzeko ere. Horrela, 18 ikaslek beren esperientziaren berri eman zuten.

