Konekta zerbitzua Bassque Reggae Kultur elkartearekin batera Irun Sound Corner antolatu genuen, reggae kulturaz gozatzeko eguna izan zen!

2022ko Udaberriko oporraldiari amaiera emateko Googaz|ekin Deabru jokoetara jolastu dugu Martindozenean. 

Apirilaren 9an Konektako Padel Txapelketaren II. Edizioa ospatu dugu Padel Indoor Bidasoan berriz ere. Goiza pasa dugu giro ederrean eta kirola egiten. 

Apirilaren 2an Konekta eta Asexora-T zerbitzuok sexualitatera hurbiltzeko gune berri bat antolatu dugu "Sentsazio ezberdinak bizi nahi dituzu?" lelopean. 

"The Magic" Escape Rooma

Ekintza honetan, Irungo hainbat gaztek euren artean lehiatu behar izan zuten Harry Potter-en istorioetan inspiratutako Escape Hall batean.

Multiabentura Ekintza: Karting + Scape Room

2021eko Gabonetan Gasteizera joan gara Multiabentura egunaz gozatzera.

Paddle txapelketa

Padeleko txapelketaren ideia, Irungo hainbat gazteren arteko proposamenetatik sortu da. Gazte ezberdinen laguntzarekin batera, Padeleko goizeko txapelketa bat antolatu dugu.

Multiabentura Ekintza: Murillo de Gallego

Murillo de Gállego-n egindako rafting, eskalada, tirolina eta rappel-az osaturiko abentura anitzeko jarduera izan da. Jarduera hau Irungo Gaztelekua zerbitzuarekin batera egin zen.

Udaran Lizarran egindako multiabentura jarduera da. Parte-hartzaileek Urederra ibaian jaitsiera egiteko aukera izan zuten. Era berean, Urbasako Parke Naturaleko paretetan burdinbide bat ere egin ahal izan zuten.

"Nada es lo que parece" Escape Rooma

"Ezer ez da dirudiena" lelopean egindako ihes gela (edo herria) KONEKTA UDAko aktibitateetako bat izan da, Asexora-t zerbitzuarekin batera egindakoa.

X