Konekta Zerbitzutik, zubi-lana egiten dugu lokal bat daukaten Irungo gazteen eta bizilagunen, lokalen jabeen, Udalaren eta abarren artean.

Helburua da bi aldeen artean egon daitekeen edozein gatazka edo desadostasun lehenbailehen ebaztea. Horretarako, Gazte Lokalak sortu dugu.

Gazte Lokalak

Duela urte batzuetatik hona, lokalak lagun taldeen topagune bihurtu dira, eta lagunen artean denbora pasatzeko beste modu bat erakutsi digute.

Aholkularitza- eta bitartekaritza-zerbitzu hau sortu dugu gazteen, bizilagunen eta lokalen jabeen arteko harreman ona mantentzen laguntzeko.

Gatazka edo zalantzaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan! Bete behean dagoen inprimakia zuen egoeraren berri emateko.

Eta ez ahaztu: zuei laguntzeko gaude hemen!

Informazio-zubia

Gustatuko al litzaizueke zuen auzoan kultur, musika- edo arte-jarduera bat abian jartzea? Proiektu bati ekin nahi diozue baina ez dakizue nondik hasi?

Bidali zure proposamena eta garatu zure ideia!!

Aholkularitza-zerbitzua

Beharrezko baldintzak betetzen al ditu gure lokalak? Zuzena al da alokairu-kontratua? Zer urrats egin behar ditugu elektrizitate- eta ur-zerbitzuak edukitzeko?

Zalantza guztiak argituko dizkizuegu!!

Bitartekaritza-zerbitzua

Zuen esanetara gaude, bizilagunen, lokalen jabeen, Udalaren eta gazteen artean sortu zaizuen edo sortu ahal zaizuen edozein iradokizun, tirabira edo arazoren aurrean bitartekaritza-lana egiteko.

Esan zein den egoera eta harremanetan jarriko gara ahal bezain laster.

Jarri harremanetan gurekin

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremu hau derrigorrezkoa da
Eremu hau derrigorrezkoa da
Eremu hau derrigorrezkoa da
Eremu hau derrigorrezkoa da
Eremu hau derrigorrezkoa da eta baliozko posta elektronikoa izan behar da
Eremu hau derrigorrezkoa da
Eremu hau derrigorrezkoa da
Eremu hau derrigorrezkoa da
X