GazteARTEan Konekta

16 eta 25 urte bitartean dituzu, eta gustatuko litzaizuke programetan parte hartzea, proiektuak, ekimenak eta proposamenak egitea, eta ez dakizu oso ondo nola egin?

GazteARTEan KONEKTA hemen dago zuri babesa emateko.

Irungo gazteen kezkak, proposamenak eta zalantzak entzun nahi ditugu eta ahotsa eman nahi diegu. Laguntza emango dizugu, eta zuretzako hiri bat eraikiko dugu zurekin.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUT

Konektatuko al dugu?

Maite eta Iker gara, hemen gaude zu entzuteko eta zure edozein proposamenekin laguntzeko. 656794372 zenbakira deituta edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita jar zaitezke gurekin harremanetan. Nahi izanez gero, Martindozenean, 2. solairuan, ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara ikusi ahal izango dugu elkar (aurretik hitzordua hartu) .

Animatu eta Konektatu!

Email

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Localización

Martindozenea gaztelekua, Elizatxo etorbidea, 18
Ostegunak 16:00 - 20:00
Larunbatak 10:00 - 13:00

Informa zaitez, Parte hartu, Sortu

GazteARTEan KONEKTAren oinarri da zuek eta gu elkarlanean aritzea. Elkarrekin sortu, proposatu, iradoki eta antolatuko ditugu interesgarriak eta entretenigarriak iruditzen zaizkizuen jarduera guztiak.

Gero eta proposamen gehiago gauzatzen ditugu... Gehiago jakin nahi baduzu, jarraian bildu ditugu guztien xehetasunak, jarraitu irakurtzen!

Konektalabs

Gazteek elkarrekin ikasteko espazioa.

Proiektuak

Proposamenen bat baduzu, bidaliguzu!

Jarduerak

Animatu eta parte hartu!

Gazte Lokalak

Aholkularitza- eta bitartekaritza-zerbitzua.

X