Txartelak
Mundu guztian balia ditzakezu zenbait txartelen abantailak eta deskontuak. Ostatu hartzean, museoak bisitatzean edo erosketak egitean prezio merkeago batez gozatzeko aukera emango dizute. Begiratu zer ezaugarri dituen bakoitzak eta aukeratu zuren beharrei hobekien egokitzen zaiena.

Gazte-txartela
- 14-29 urteko gazteak.
- Deskontuak Euskadin eta Euskaditik kanpo.
- Lehiaketak eta zozketak.
- Bidaietako laguntza-asegurua.
- Doan.
- Informazio gehiago Gazteaukeran.

Ikaslearen Nazioarteko Txartela
- 12 urtetik gorako ikasleak.
- Deskontuak mundu osoan.
- Urtebeteko indarraldia jaulkipen-datatik.
- Eskaera online edo Igazten egin daiteke.
- Prezioa: 11€ digitala edo 15,90€ fisikoa.
- Informazio gehiago ISICean.

Irakaslearen Nazioarteko Txartela
- Irakasleentzat.
- Deskontuak mundu osoan.
- Urtebeteko indarraldia jaulkipen-datatik.
- Eskaera online edo Igazten egin daiteke.
- Prezioa: 11€ digitala edo 15,90€ fisikoa.
- Informazio gehiago ISICean.

Go-25 Nazioarteko Txartela
- 14-31 urteko gazteentzat.
- Deskontuak mundu osoan.
- Urtebeteko indarraldia jaulkipen-datatik.
- Eskaera online edo Igazten egin daiteke.
- Prezioa:11€ digitala edo 15,90€ fisikoa.
- Informazio gehiago ISICean.

Aterpekidearen Nazioarteko Txartela
- Adin guztietako pertsonentzat.
- Ostatua estatuko zein nazioarteko aterpeetan (REAJ – Hostelling International).
- Hainbat aukera: heldua – familiakoa – taldekoa.
- Urtebeteko indarraldia jaulkipen-datatik.
- Informazio gehiago Gazteaukeran.