Etxetik joan nahi duzu eta ez dakizu nola? Erosi edo alokatu? Ikaslea zara eta egoitza bat ez den beste aukeraren bat nahi duzu?

Erosteko, alokatzeko... laguntza bila bazabiltza.

Euskadin badaude programa espezifikoak, etxetik joatea ez dadin izan horren zaila eta garestia gazteentzat.

  • Irunen, Irungo Etxebizitza Sozietate Publikoak (IrunVi) kudeatzen ditu etxebizitza kontuak eta, besteak beste, alokairurako laguntza-programak izapidetzen ditu.
  • Eusko Jaurlaritzak GAZTELAGUN sortu du; zuzeneko laguntzen plan bat da, 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendua dago, baldin eta emantzipatu badira eta alokairu bat ordaintzen ari badira.
    Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu Gaztelagunen orrialdea.
Whatsapp
X