4 eta 8 urte bitarteko haurrek arratsaldeak pasa ditzakete, astelehenetik ostegunera, tailerrak egiten, irteeretan, jolasean...

Haurtxokoetan aukera ugari dituzte denbora librean sormenez eta modu ludikoan gozatzeko (koltxonetak, moduluak, mozorroak, eraikitzeko jostailuak...).

Mozorrotu egiten gara inauterietan, Halloween egunean...Urtaro bakoitzari ongietorria egiten diogu... Naturari buruz ikasten dugu (lurraren astea, uraren astea...) esperimentuak eta irteerak eginez... Adibidez: sumendi bat eraiki eta erupzioa ikusi, Aquariumera joan itsasoari eta bertako biztanleei buruz ikasteko...

Eta, gainera, familian egindako jarduera batzuekin dibertitzen gara, eta hiriko eta auzoetako jaietan egiten diren beste askorekin.

X