Gaztelekua, GazteARTEan EXPO programaren barruan sortzaile gazteen lan artistikoa erakusteko aukeratutako tokia da. Horrekin, artista berrien lana ezagutarazteaz gain, gazte guztientzako inspirazio iturri izan nahi da, eta haien sormena sustatu, artistek beraiek zuzendutako tailer eta jardueren bidez.

Bestalde, programa honen bidez, artista gazteei laguntza eta aholkularitza ematen zaie, erreferentziazko pertsona bat izan dezaten, beren erakusketa prestatzeko prozesu osoan gidari izan daitezen eta lagun diezaieten. Beraz, artista gaztea bazara, eta zure obra Gaztelekuan erakusteko pausoa eman nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Zabal zabalik

Artista: Nextor Otaño

Betidanik marrazten dut, umetatik. Eskolako koadernoen izkina eta zirrikituak horren seinale. Hamahiru urte nituela grafitiak tentatu ninduen, paretak hartu nituen begietan, eta lagun batekin hasi nintzen marrazketaren bide berriak urratzen.

Zabal zabalik

Artista: Ainara Azpiazu AXPI

Soziologian lizentziatua (EHU, 2001), Arte Ederrak ikasia Leioako Fakultatean eta ARS IN FABULA Masterra egin zuen Maceratan, Italian (2013).

Gaur egun, AXPIk asko egiten du ilustrazio-lana formatu digitalean, horrek lana errazten baitio hainbat komunikabidetarako (kartelak, aldizkariak, egunkariak, atari digitalak...) eta egiten dituen argitalpenetarako.

Artista: Sarah Grandes- Hache1

“Sarah Grandes naiz, Irunen jaioa 1995 urtean.Txingudiko badian bizi naiz, dena eskura dugun paradisu txiki batean. Arte Ederrak ikasi nituen Leioan (Bilbo), baina esan behar dut uste dudala pintatzen aritu naizela eskuekin pintzel bati eusteko gai naizenetik. Mihisean egin nuen lehen koadroa 2000. urtean sinatu nuen (5 urte zituenean). Sortzea barruan dagoen zerbait da, eta beno, zer hobeto zure potentziala ustiatu eta horretan aritzea baino. Onartu behar dut ez dela bizimodua ateratzeko modu erraza, baina artea horregatik borrokatzeko bezain arrazoi ona iruditzen zait".

Pelea como una nena

Artista: Cristina Juaniz - MiCrisantemo

Artista honen izena Cristina da, baina bere izen artistikoa MiCrisantemo da, Irunen jaio zen duela 28 urte.

Hainbat bide eta inguruabar erabiliz konturatu da marrazkia, ilustrazioa, bere garapen pertsonalean erreferente gisa duen helburuetako bat dela. Beti gustatu izan zaio marraztea, eta hori izan da modu irekian adierazteko aurkitu duen modua. Askatasun osoa ematen dio.

Mina

Artistak: Lurgi Zalakain & Amets Zalakain - AMLU STUDIO

Lurgi eta Amets, sortzea ezinbestekoa egiten zaien bi ahizpa dira. Diseinuak, poesiak eta ilustrazioak harrapatu zituen eta duela urtebete hasi zinen proiektuarekin lanean.

Haiek sortutako ilustrazio eta testutxoak izaten dira inspirazio, eta hauekin jolastea gustatzen zaie. Kuadernoetako zirriborroak digitalizatu eta 3Dko inprimagailu bidez egiten dituzte belarritakoak.

Etxean

Artista: Leire Jaime - The Local SS

Leire Jaime (1986), donostiar ilustratzaile honek The LocalSS marka sortu zuen. Marka duela urte batzuk hasi zen, lagunen arteko proiektu gisa, eta, hortik aurrera, gustukoen dituen gauzetan inspiratutako produktu-irudiak sortzen jarraitu du, besteak beste, janaria oro har eta euskal sukaldaritza bereziki, eta Donostia, jaio eta hazi den hiria.

Radical

Artista: Andrea Costas Fontecha

Andrea Costas Fontecha 1983an jaio zen Donostian. Txikitatik marrazkiak izan dira bere bizitzaren funtsaren parte, marraztuz eta besteena mirestuz, bizituz.

Harreman horrek txikientzako ilustrazio tailerretara eraman zuen, ondoren arte akademiara, horrela Lehioako Arte Ederretan lizenziatu arte.

Cianotipia

Artista: Ibon Azpilikueta

Ibon Azpilikueta ofizioko irakaslea eta lanaldi osoko argazkilaria da. Argazkigintzaren munduan murgildu zen bere lehen kamera analogikoa erosi zuenean, bere lehen soldatarekin.

Handik gutxira, argazki digitala iritsi zitzaion eskuetara.

Ikusezinak

Artista: Alaiart- Alaia Gaztelumendi

Oiartzunen jaioa 1993an. Haur Hezkuntzan Graduatua EHU baita Arte Plastikoa eta Ilustrazio Diseinuan ere Escola Massanan, Bartzelona.

Ilustrazioak sortzearen prozesu tradizionala, hau da, materialak, pigmentuak sentitzea, paper mozketa irregularrak ukitzea azken emaitza bezain garrantzitsua da.

Patroiak

Artista: Libe Andrés

"Blai ni naiz, Libe. Kaixo! Lanbidez diseinatzailea eta bokazioz artisaua, egun batez dena elkartzea erabaki nuen benetan maite nuena egiteko: eskuak erabiliz gauza ezberdinak sortu. Eta piszinara bota nintzen. Hortik dator izena. Horrela jaio zen Blai...

X