Abesten duzu edo musika-tresnaren bat jotzen duzu? Antzerkia egiten duzu? Monologoak egiten dituzu? Dantzaria zara? Magoa?

Artista bazara eta agertoki bat behar baduzu entseguetarako edo jendaurrean zure lehen emankizunak eskaintzeko, Gaztelekuan agertokia duen areto bat duzu erabilgarri: entseguetarako edo emanaldietarako, bakarka edo taldean. Besterik gabe, agertokiaren aretoa erreserbatzeko deitu behar duzu, eta listo!

Gainera, zenbait diziplina artistiko lantzeko tailerrak edo jarduerak antolatzen ditugu.

Logo Gazteartean Agertokia

Covid-19 oharra

Uneotan, COVID-19aren ondoriozko pandemia dela eta, ezohiko egoera batean gaude, eta agertokiaren erabilera mugatu behar izan dugu, baita jende kopuru handia biltzea dakarten kontzertu edo jarduera guztiak ere. Espero dugu aurki agertokia berriz ere guztiek erabiltzeko moduan egon ahal izatea berriro.

Eszenatokiko azken emanaldiak

X