GazteARTEan TALKS
GazteARTEan TALKS berriketa irekiaren formatuko topaketa kolektibo bat da (TED talk-aren estilokoa).
Topaketako parte-hartzaileen eta Irungo gazteen esku-hartzearen bidez, ideiak, iritziak eta sentsazioak trukatzeko gunea sortu zen.
Begiratu zer-nolako jardunaldiak antolatu ditugun...

Gazteak eta kirola
Irungo gazte kirolariek haien esperientziak konpartitu zituzten 2021eko Gazteartean Talks edizioan. Edizio honetan kirola izan genuen hizpide nagusi eta, horretarako, lau kirolari gazte eta irundar egon ziren:
Haimar Etxeberria: Txirrindularia. 2017an Munduko txapelketan seigarren gelditu zen. 2021ean, 7 txirriundularitza lasterketatan parte hartu zuen, Munduko txapelketan bosgarren gelditu zen eta Espainiako selekzioan finkoa izan zen. 2021ean Caja Rural-eko taldean fitxatu zuten.
Ane Bayo: Arraunlaria. Txikitatik atletismoan haritu zen. 2018an Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen traineruan sartu zen arraunlari gisa eta 2021 arte hainbat estropadatan parte hartu zuen.
Irati Beorlegi: OCR-ko (Oztopo-lasterketak) kirolaria. Kirol monduan gimnasta erritmikoan hasi zen eta hortik OCR lasterketetan lehiatzera pasa zen. 2019an, Europako eta munduko OCR lehiaketetan parte hartu zuen eta Espainiako OCR lasterketa eta liga irabazi zituen. 2021ean Espainiako OCR Liga Nazionaleko txapelduna izan zen.
Mario Capelete: Futbolaria. Txikitatik Real Unión futbol taldean jokatzen hasi zen. 2013an Real Oviedo Vetusta futbol taldeak fitxatu zuen. Bertan urte batzuk igaro ondoren, 2016an Irunera bueltatu zen bere betiko taldean jokatzera.
Haien ibilbideak azaldu eta, gero, beraien arteko solasaldi bat entzuteko aukera izan genuen, non kirolarien oztopoak, egoera (generoari dagokionez, ekonomikoki...) eta etorkizuneko proiektuen inguruan hitz egin genuen.
Eta zuk, aurrera jarraitzen duzu?
2019ko abenduaren 23ko jardunaldia Pink Gorillas-eko Ixiar Garcíak zuzendu zuen, eta kirolari eta norbere burua gainditzeari buruzkoa izan zen. Estitxu Estremok, Oskar Sánchezek eta Jon Diezek azaldu zuten nola gainditu dituzten beren buruei ezarritako erronkak kirolaren bidez.
Estitxu Estremo: Surflari irundarra. Gorputz Hezkuntzan eta Fisioterapian lizentziatua, 14 urterekin hasi zen surfean, Iparraldeko hondartzetan. 1997-1999an Europako Surf Txapelketa Absolutua irabazi zuen Irlandan. Ordutik, goi-mailako kirolaria izan da, bai eta Espainiako surf-taldeko kidea ere.
Oskar Sánchez: Snowboarda gustuko du kirolari honek. Istripu bat izan zuen snowboardean ari zela, eta pairatutako lesio larriaren ondorioz gurpil-aulkian geratu zen. Hala eta guztiz ere, bederatzi hilabete beranduago, berriz ere eskiatzen ari zen. Izan ere, bost urtez jarraian, Espainiako slalomeko txapelketa irabazi du bi aldiz. Gaur egun, gurpil-aulkiko saskibaloiko proiektu baten kapitaina da KEMEN elkartean.
Jon Diez: Hezitzailea. Kirolaren bidez, nerabeek esperientzia esanguratsu eta osasungarriak edukitzea da haren helburua, beren garapen pertsonalaren bidean. Gainera, Hausturak proiektuko kidea ere bada. Pedagogia intentsiboko gizarte- eta hezkuntza-proiektu bat da, surfa eta hondartzetako garbiketa uztartzen dituena.
Berrasmatuko al dugu geure burua?
2019ko azaroaren 7an, «GazteARTEan Talks: Berrasmatuko al dugu geure burua?» egin zen. Hiru profesionalek azaldu zuten nola erabaki zuten proiektu berriei ekitea. Adriana Rochas, Oihane Pardo eta Ana González izan ziren jardunaldiko parte-hartzaileak, eta Pink Gorillas-esko Ixiar Garcia aritu zen moderatzaile-lanetan.
Adriana Rochas: Estilista. Urte batzuez, Zarako webgunean egin zuen lan. Ondoren, Mangoko erakusleihoetako estilismoko zuzendaria izan zen. Egun batean, bere benetako pasioari erantzutea erabaki zuen, eta The Loft denda ireki zuen Donostia erdialdean. Gaur egun, Rochas proiektu berri batean dabil buru-belarri.
Oihane Pardo: Arkitektoa. Txinan lanean aritu zen. Dena atzean utzita, Donostiara etorri zen bere jantzi propioak diseinatzera. Gaur egun, Amarenak izeneko marka dauka. Bertan, arropa diseinatzen du euskal jantzi tradizionaletan inspiratuta.
Ana González: Hondakin-uren arazketako ingeniaria. Gaur egun, Hendayestyle webgunea kudeatzen du. Berak sortutako marka bat da, eta emakumeen ongizatea du helburu, lasaitasunean, edertasunean eta orekan oinarrituta.
Pasioa lanbide
2018ko azaroaren 26an inauguratu zen GazteARTEan Talks programa, LANBIDEA PASIO izeneko hitzaldiarekin. Topaketa hartako gai nagusia izan zen zerk bultzatu zituen parte-hartzaileak urrats bat aurrera egitera, berena dela sentitzen duten bizi-proiektu bat abiaraztera, baita zer dakarren bide horrek ere, eta zer pribilegio handia den motibatzen gaituen zerbaitetan aritu ahal izateak.
Ixiar García: Pink Gorillas - Sormen pertsonal eta komunitarioaren garapena sustatzeko proiektuak gauzatzen dituen diziplinarteko talde bat da Pink Gorillas.
Jaime Izquierdo: Surf Teknika - Surfaren alderdi guztiak jorratzen ditu Surf Teknika eskolak, hala nola ekitaldiak, kultura, gizartea eta komunikazioa.
Garikoitz Murua: Artista eta GKo Gallery-ren sortzailea - Arteari eskainitako gune bat da GKo Gallery, artea, sorkuntza, esperimentazioa, diseinua eta euskal diseinatzailerik abangoardistenetako batzuen proposamenak nahasten dituena; elkarrekin bizitzeko eta topo egiteko leku bat.
La Furia: Rap kantaria eta artista. Ikuskera borrokalari eta feminista du, bizitzaren eta bere bizipenen zentzu artistiko sakona.
Ernes Olasagasti: Ikusnahi Tours-en sortzailea, Banoa Bidaiak-eko gidaria eta bidaiari nekaezina. Esperientzia berdingabeak diseinatzen ditu, turismo aktiboa, kultura eta gastronomia konbinatuta.
Gemma González: Lady Red Productions and Management: Ekoizpen musikalen eta ordezkaritzaren munduan erreferentziazko enpresa da Lady Red Productions and Management, eta gazteekin lan egiten du bereziki.
Pasioa lanbide