LGTBIQ+ Horma Irudia

2019 amaieran, LGTBI+ horma-irudia egin genuen elkarlanean, Osinbiribil plazako tuneletan. Lankidetza, Giza Eskubide eta Balioen sailak egin zuen proposamena (harekin lankidetzan aritzen da Gazteria zerbitzua), eta Gehitu elkartearen laguntza ere izan genuen.

Proiektuak bost eguneko iraupena izan zuen, eta 12 eta 15 urte bitarteko gazteek hartu zuten parte. Bost egun horiek bi fasetan banatu ziren:

  • 2 saio Gaztelekuan, hainbat gairen berri emateko: LGTBI+ proiektuaren zehaztapenak, diseinua, teknika, materialak...
  • Parte hartuz eta elkarlanean Osinbiribileko plazako tunelak margotzeko hiru egun.

LGTBIQ+ Horma Irudia

X