GazteARTEan EKO programak jasangarritasunaren, birziklapenaren eta ingurumenarekiko errespetuaren garrantzia azpimarratu nahi du. Herritar gazteek programa eta jarduera desberdinen bidez alor horietan parte har dezaten sustatu nahi da.

Logo GazteARTEan EKO

Dar la lata

Dar la lata jarduera hainbat hilabetetan garatu zen, latak biltzetik hasi eta Gaztelekuaren atzealdean partaidetzako horma irudia egin arte. Azkenean, 2000 lata inguru birziklatu eta berrerabili ziren.

Murala aldian-aldian eguneratzen da, bildutako latak erabiliz.

GazteARTEan EKO Dar la lata
GazteARTEan EKO Dar la lata

GazteARTEan EKO Dar la lata

GazteARTEan EKO Dar la lata

 

Garbidasoa

12 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako jarduera honetan, Bidasoa ibaia eta inguruak garbitu genituen, arraun-surfeko taulak erabiliz uretan eta oinez lehorrean.

Zabor-bilketaren aurretik, hitzaldi bat eman zuen Nuria Fernández Muñizek. Plastikoaren birziklapenaren inguruko aditua eta Asociación del Mar y para el Mar elkarteko kidea da, eta gai ugari jorratu zituen hitzaldian: dauden plastiko mota desberdinak, deskonposatzeko behar duten denbora, horien inpaktua ingurumenean... eta, era berean, zaborrak sailkatzeak eta bakoitza dagokion lekuan uzteak duen garrantzia ere aipatu zuen.

GazteARTEan EKO Garbidasoa

 

Zabor-bilketa

Jarduera hau ere gazteek proposatu zuten, eta haiekin batera antolatu da. Kasu honetan, Recicla-Birziklatu elkartearen laguntza izan dugu.

Elkarteko kideek eta gazte talde batek Ibarlako eremu bat garbitu zuten. Zabor asko bildu zen, eta gero gaika sailkatu zen.

GazteARTEan EKO Zabor-bilketa
GazteARTEan EKO Zabor-bilketa
GazteARTEan EKO Zabor-bilketa
X